youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Juan Ramon Makuso Mujika

Juan Ramon Makuso Mujika Sormen-lanak

Errenteria, 1961. Donostiako Filosofia fakultatean (Zorroaga) Filosofiako ikasketak burutu zituen. Filosofiako irakasle bezala dihardu Donostiako Bidebieta BHI institutuan. Lezon bizi da. Ontologiako Nazioarteko Kongresuaren antolatzaile batzordeko kidea da. Komunikabide ezberdinetan kolaboratzaile lanetan aritu da, hots, Errenteriako Lau Haizetara herri aldizkarian, eta Euskadi Irratiko gaueko hainbat saioetan, hala nola, Atlantida, Morfeoren ostatua eta Ipurtargian, filosofiako gaiak jorratzen zituelarik. 1998an beste hainbat egilerekin batera Besatari argitaletxeak plazaratutako Pentsamenduaren erresistentzia liburua argitaratu zuen. 2004ean Ediciones Beta-ren eskutik, Bizitzeak hil egiten du poesia liburua eman zuen argitara. Elea argitaletxeak plazaratu dio Hiri gorazarre, bere bigarren poesia liburua, 2006ko maiatzean. Liburu honetaz zera dio Igor Estankona idazleak: "Juan Ramon Makusoren Hiri gorazarrek poesiaren ikuskera berri bat dakarkigula esatea lartxo da, behar bada. Ez da lehen aldia pentsamendua eta lirika bata bestearen zerbitzura jartzeko uztartzen direla, edo poesiaz jantzitako hausnarketa opatzen zaigula. Hala ere ez da sarri aurkitzen Hiri gorazarre moduko libururik. Itzelezko irudietara ohituak, ahaztu xamar izan ditzake euskal irakurleak Makusok proposatzen dituen bideak, eta liburuak dakarren erritmo erregularra".

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila