Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Juan Luis Goikoetxea Arrieta Sormen-lanak

Mungia, 1947. Pedagogian doktorea da eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna Txorierri institutuan. Euskaltzain urgazlea izateaz gain, Euskaltzaindiaren Jagon Saileko kidea da. Artean ere zenbait erakundetako batzordekidea da: Literatura Klasikokoa, Azkue Bibliotekakoa eta Argitalpenekoa. Artikulu ugari idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkarietan: Euskera agerkaria, Euskaldunon Egunkaria, Karmel, Aikor, Idatz eta Mintz, Bat, Euskalingua, Bizkaie, IX. Jardunaldi Pedagogikoetako liburuan eta IVAPen aldizkaria. Zenbait sariketa literarioen epaimahietan ere parte hartu du: BBKn, Agustin Zubikarai sariketan, Café Iruñan. Euskaltzaindia ordezkatuz Madrileko Kultura Ministerioan; Bilboko Irakasle Eskolan. Itzulpen lanetan ere aritu da, Huelvako Unibertsitaterako Inkestak Euskal Herri osorako.

Sariak:

-         1987an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Literatura Saria, kazetaritzan “Koldoren ortzadarra, alegia” artikuluaz.

-         2011n, Urrezko Luma, ADOREZ hiztegiengatik. (Taldeari)

-         2012an, Urrezko Luma, Mendebalde Kultura Alkarteari. (Taldeari).