Jon Kortazar Uriarte Atzera
2011
Bitartean New York
Utriusque Vasconiae
2007/06/06
«Kritika oroitzeko beste modu bat da, eta guretzat oroimena garrantzitsua da»
Testua irakurri

Jon Kortazar Idazlea, literatur kritikaria eta irakaslea
Plazara heldu ahala irakurri eta komentatzen ditu liburuak, eta azterketa konparatu sakonagoei heltzen die gero. Etxe bihurtua du literatur kritikagintza.
Juan Luis Zabala
Donostia
Postmodernitatea euskal kontagintzan (Utriusque Vasconiae) argitaratu berri du Jon Kortazarrek (Mundaka, 1955). Ez da, berez, lan berria, Euskal Herrian lehenengoz orain argitaratu bada ere. Cuencan (Espainia) argitaratu zuen lehenago, 2003an, jatorrizko bertsioan (gaztelaniaz) Juan Kruz Igerabidek egindako euskarazko itzulpenarekin. Euskal Herrian nahiz atzerrian, noiznahi argitaratzen dira Kortazarren azterlanak. Lan guztien oinarrian, euskal literatura garaikidearen irakurketa landu, konparatu eta hala ere pertsonala aurkituko du irakurleak.
Han eta hemen argitaratzen eta berrargitaratzen dira zure lanak. Zaila da zure ibilbideari jarraipen zehatza egitea. Zertan zabiltza azkenaldian?
Talde batekin batera proiektu batean nabil. Azken urteetako nobelagintza aztertu genuen lehenik, 1975tik eta 2000. urtera bitartekoa [Egungo euskal eleberriaren historia, EHU, 2007], eta orain gauza bera egiten ari gara poesiarekin eta ipuingintzarekin. Bestetik, Egan aldizkariaren hurrengo zenbakian Juan Mari Lekuonak utzitako egunerokoaren deskribapena argitaratuko dut. Lekuonak ez zuen nahi izan bere egunerokoa argitaratzerik, eta ez dut argitaratuko. Baina egunerokoa azalduko dut, batetik autobiografiaren alderditik eta bestetik egilearen kezken aldetik. Urtebeteko egunerokoa da, Lekuonak 1950. urtearen bueltan Añorgan idatzia.
Hedabideetan nahiz arlo akademikoan, bietan egiten duzu kritika literarioa. Arazorik sortzen dizu bi arloak uztartzeak?
Ni, egia esan, askoz erosoagoa sentitzen naiz arlo akademikoan. Hitzaldi baterako deitzen badidate, behar ditudan orrialdeak idazten ditut, nahiz eta erreferentzia gisa nolabaiteko neurri bat ere ematen zaidan. Prentsan mugatuago sentitzen naiz. Baina azken batean helburu bera dute bi arloetako kritikek: beste irakurle bati laguntzea irakurketan. Nik uste dut hedabideetakoan trebatzea lagungarria dela literatur kritika akademikoa egiteko. Nire kasuan bai behintzat. Hedabideetako kritikak argitasuna ematen du, eta baita gaurkotasunaren eta ingurugiroaren ezagutza ere.
Euskal literatur kritikagintzan hutsune handiak daude zenbaiten iritziz. Oro har, idazleak ez daude oso gustura egiten den literatur kritikarekin.
Hala da, bai. Idurre Alonsok Zornotzako Udalean tesina moduan aurkeztu duen lana irakurri berri dut, oso lan interesgarria, oraindik argitaratu gabea. Hor argi ageri da kritikari buruzko kexa handiak daudela. Dena den, nik ez dut uste arazoa kritikagintzan dagoenik. Arazo nagusia irakurketan dago. Irakurleak non diren jakin nahi nuke. Bestetik, kontuan hartu behar da gure literaturaren sistema txikia dela. Sistema guztiek bezala, oso azkar jaten ditu liburuak, eta horretaz gain beste arazo bat ere badu: oso oroimen laburra dugula. Idazleek kexatzen jarraituko dute, baina literatur kritika -eta bereziki kritika akademikoa-, oroitzeko beste modu bat da, eta oroimena guretzat oso garrantzitsua da.
Irakurleari buruzko kezka erakusten duen galdera batekin amaitzen da Postmodernitatea euskal kontagintzan liburua, eta orain ere irakurlearen inguruko kezka agertu duzu.
Gustura irakurtzen duen irakurlearen inguruko kezka da nirea, liburu dendetara joaten den irakurlearen ingurukoa. Idurre Alonsoren lanean ere nabarmen ageri da irakurleena oso puntu kezkagarria dela egungo euskal literaturan. Gaur egun literaturako ia-ia liburu guztiak agertzen dira prentsan, edozein liburuk ditu hiru edo lau kritika Susaren webguneko Kritiken gordailua-n. Baina giharra falta du sistemak: irakurlea.
Euskal literaturak duen irakurle kopurua kontuan hartuta, ezin da esan, beraz, kritika gutxi egiten denik.
Ez dut uste. Ez prentsan behintzat. Dena den, egia da erdi mailako edo erdi bideko kritika desagertu dela; guztiz akademikoa izan gabe guztiz berehalakoa ere ez dena. Egungo euskal eleberriaren historia liburuan erdi mailako kritika hori zaintzen eta indartzen saiatu gara.
Kasu egiten dizuete idazleek kritikarioi?
Nik uste dut ez dudala jada idazleentzat idazten, irakurleentzat baizik, kritikatutako liburua irakurriko dutenentzat. Idazleek kasu egiteko, beste tempus bat behar da, afarien tempus-a, lagunarteko solasaldi pribatuena...
Eta irakurleek?
Ez dut uste. Ez dakit zein den kritikaren eragina, baina ahula delakoan nago. Eta azkenaldian are gehiago ahuldu dela iruditzen zait. Orain ez dute kritika deitzen, prentsa espezializatua baizik. Eta prentsa espezializatuaren irakurketa ahuldu egin da. Euskal literaturak daukana da balio sinbolikoa handia: ez dago naziorik, baina bai literatura bat. Eraketa horretan, literaturari buruzko diskurtsoa mantendu behar da. Komunitate bat lortzerakoan, literatura beharrezkoa da. Hala ere, literaturak baino are balio sinboliko handiagoa dauka hizkuntzak.
XX. mendeko kritikagintzan joera eta eskola asko landu ziren: kritika marxista, kritika estrukturalista, kritika psikologikoa, kritika feminista, harreraren estetika... Zer joera da nagusi gaur egun?
Nik uste dut kritikari guztiok izan dugula krisialdi bat; nik bai behintzat. Une jakin batean, onartu nuen testuarekin bakarrik, ikuspegi immanentearekin, ezin zela erabat aztertu literatur lan bat. Gaur egun, ikerketa kulturalak dira gero eta indar handiagoa dutenak. Ikerketa kulturalak feminismoaren aldetik, literaturaren gizarte prozesua aztertuz eta abar... Euskal literatur kritikagintzan gero eta usuago hitz egiten da postmodernitateaz. Zer da postmodernitatea?
Postmodernitatea euskal kontagintzan liburuan, Peter Zima teorikoaren ideiak azaldu eta aplikatu ditut. Duela lau urte argitaratu zuen liburuan, Zima postmodernitatea zer den eta literaturan nola agertzen den zehazten saiatu zen. Nahiz eta berak ere zalantzak izan, Zimak dio postmodernitatearen ezaugarriak modernitatean ere bazirela, baina orain, postmodernitatean, exageratuta daudela. Balio nagusiak axolagabetasuna eta anti-utopismoa dira. Postmodernitatea bizi gaituen garaia da batez ere, eta baita bizi dugun garaia ere.
Beraz, nahi edo nahi ez, postmodernoak gara?
Postmodernitatea lanpara batekin konparatuko nuke nik. Batzuetan argi gehiago ematen du eta beste batzuetan gutxiago. Demokrazia bigunak dira postmodernitatearen laguntzaileak; horiekin lanparak argi gehiago ematen du. Clinton boterean badago, garai hobea da postmodernitatearentzat, boterean Bush dagoenekoa baino. Bushena bezalako agintaldietan balio nagusi batzuk jartzen baitira mahai gainean. Postmodernitatearen ezaugarri bat da beste balioak onartzeko joera, eta gerra bat pizten denean argi dago balio batzuk ezin direla onartu. Bi eztabaida nagusi daude gaur egun postmodernitateari buruz: batetik, ea modernitatetik banatzen den edo ez; eta, bestetik, ea noiz jaio zen. Batzuek 68ko Maiatzarekin lotzen dute postmodernitatearen jaiotza.
Zuk liburuan diozunez, euskal literaturan berehala agertu ziren aurreneko zantzuak, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelan, 1969an.
Hemen egia ofizial moduan zabalduta dagoena da Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua dela postmodernitatearen lehen agerpena. Liburu horren kasuan argi daude postmodernitatearen zantzuak, Atxagak abangoardiarekin hautsi egin baitzuen. Baina nik uste dut axolagabetasunaren agerpen batzuk eta elementu anti-utopikoak badaudela Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelan, eta are gehiago Ehun metro-n, nahiz eta abangoardiaren pisua handia izan oraindik obra horietan. Egunero hasten delako-n axolagabetasunaren agerpen batzuk ikusten ditut batik bat; Ehun metro-n elementu anti-utopikoak.
Eta egungo euskal literaturan, zer presentzia du ?
Egungo euskal literaturan badago postmodernitatea, eta badago postmodernitatearen kritika ere. Nik uste dut Saizarbitoriaren Hamaika pauso postmodernitatearen ikuspegitik idatzitako obra dela, eta egile beraren Gorde nazazu lurpean ere bai... Bada Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburuan postmodernitatearen ezaugarriak ikusten dituenik ere. Eta badira oso diskurtso postmodernoak ere, Javi Cillerorena eta Iban Zalduarena adibidez, eta neurri batean Karlos Linazasororena ere bai, edota Jabier Muguruzarena... Horretaz ari nintzela, ikasle batek galdetu zidan behin ea non geratzen den arazo nazionala... Eta arrazoia zuen. Arazo nazionala bizi dugunez, badago postmodernitateari egindako kritika ere.
Postmodernitatearen kritikoek egoeraren onarpenarekin, konformismoarekin, azalkeriarekin eta hutsalkeriarekin lotzen dute maiz postmodenitatea.
Postmodernitatea ez da azalkeria hutsa. Postmodernitateak hausnarketa nagusi bi ekarri ditu: postkolonialismoaren ingurutik, feminismoarena, eta ekologiarena. Bestalde, nik uste dut bereizketa egin behar dela. Batetik, espiritua aztertu behar da; ea axolagabetasunik dagoen edo ez, utopiak nola agertzen diren...; bestetik, ezaugarri formalak daude. Harkaitz Cano aztertuz gero, postmodernitatearen eta axolagabetasunaren inguruko tentsioa nabari da. Postmodernoa izan nahi du baina ez axolagabe. Beste adibide bat: Harkaitz Zubiriren liburuan [Zakur kale], baliabideak postmodernoak dira, baina kritika moderno bat egiteko erabiliak, espiritu moderno bat sortzeko, burgesia kritikatzeko. Kasuz kasu hitz egin daiteke, idazlez idazle, ez baita euskal literatura asko argitaratzen.
Potsmodernitatearen ezaugarrietako bat kanonaren haustura edo erorketa da.
Nik uste dut kanona hausten ari dela. Badirudi kanon hedatua dugula, idazle bakan batzuen inguruan, baina unibertsitateko kanonak oso kontuan hartzen ez dituzten idazle batzuk ari dira ikasleek egiten duten kanonean sartzen. Idurre Alonsok egindako ikerketak argi erakusten du hori. Adibide bi: Fernando Morillo eta Jon Arretxe. Horiek gaurko irakurlegoaren kanonean daude, eta ustez hedatuen dagoen kanoneko idazle batzuk baino gorago. Batetik, literatura jasoaren eta kontsumoko literaturaren arteko muga desagertzen ari da; bestetik, kanona aldatzen ari da, baina ez uste genuen bidetik, eskolan irakurritako liburuen bidetik baizik.
«Sarien funtzioa eztabaidatzea ona da»
J.L.Z.
Donostia
Aurten Euskadi sarien eta Kritika sarien inguruan sortu diren eztabaida eta polemikek bete-betean harrapatu dute Jon Kortazar. Arazorik gabe onartzen ditu bi sarietan izan diren ukoak.
Kritika sarien epaimahaian parte hartzen duzu urtero. Epaimahai horrek nola lan egiten duen ez dakitela salatu dute idazle batzuek. Azalduko duzu zuk?
Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu sariak. Elkarte horretako bazkideek dute botoa emateko aukera. Baina euskaraz dakien bazkide bakarra neu naiz. Legearen arabera, zilegi litzateke, beraz, nik erabakitzea urtero zeintzuk diren liburu sarituak. Baina ez da horrela egiten, ez euskal literaturaren kasuan eta ez besteetan. Bazkide ez diren baina prentsan literaturaz idazten duten adituen iritziak biltzen ditut, botazio bat egiten da, eta emaitza eramaten da elkartera. Euskarazko liburuen arloko aurtengo sariak Anjel Errok, Ibon Egañak, Alvaro Rabellik, Javi Rojok eta bostok erabaki ditugu. Urte batzuetan zazpi lagun ere izan gara. Beste arazo bat ere badago: elkarteak ez du baliabide handirik, eta komunikazio arazoak ditu. Horregatik, irabazleari ez zaio jakinarazten saria irabazi duela, eta prentsaren bidez jakiten du kasurik gehienetan.
Euskarazko poesiaren arloan Koldo Izagirreren Rimmel liburuari hautatu duzue, baina berak uko egin dio sariari.
Niri ondo iruditzen zait. Berak ez badu nahi, ez du nahi. Baina nik ezin nion aurretik deitu Koldori esanez saria ematea erabaki genuela.
Zergatik ez?
Sariak eman aurretik ez delako jakinarazten nortzuk diren irabazleak. Gero prentsaurrekoaren bidez jakinarazten da. Beharbada ez naiz txeratsu portatu, onartzen ditut nire mugak. Baina nik ez ditut euskal idazle guztien telefono zenbakiak, eta ez dago nire zereginen artean irabazleei deitu eta saria irabazi dutela jakinaraztea. Elkartearen baliabide falta da hor arazoa, ez dago beste misteriorik.
Euskadi sarietan epaimahaikide izan zinen iaz. Zer iritzi duzu Utikan Euskadi Sariak manifestuari buruz?
Garai batean egon ziren literatur lehiaketen kontrako iritziak, eta gero baretu egin zen hura. Orain bat-batean Utikan Euskadi Sariak manifestua agertu da. Idazle batek sariketa batean ez parte hartzea erabakitzen duenean, bere arrazoiak ditu eta kito. Baina Euskadi sarietako epaimahaikide izan naizen aldi bakarrean, nik ez dut inolako presiorik jaso eta libre ikusi dut neure burua. Nire botoa eman nuen, askatasun osoz, eta bozketan ez zen nik aukeratutako liburua nagusitu. Sakonean dagoen eztabaida da ea sariek literatur sistema baten barruan zer-nolako funtzioa betetzen duten, eta sarien funtzioa eztabaidatzea ona da. Hala ere, manifestuak finezia eta sakontasun handiagoa izatea espero nuen.

2007-09-15
Gurean ere bai
Testua irakurri
Gurean ere bai
Aritz Galarraga
"Postmodernitatea euskal kontagintzan"
Jon Kortazar
Utriusque Vasconiae, 2007
Utriusque Vasconiae argitaletxeak, literatura kritika sustatzeko ahalegin eskergarrian, izenburu berri bat gehitu dio orain arte argitaratutako liburuen zerrendari: Postmodernitatea euskal kontagintzan, Jon Kortazar irakasle, idazle eta kritikari "noranahikoak" txukundutako saiakera lana. Izenburu berri-berria ere ez da, nahiz eta Euskal Herrian eta euskara hutsean lehenengo aldiz argitaratu den: aurretik Cuencan (Cuadernos de Mangana, 2003) argitaratu zuten jatorrizko gaztelaniazko bertsioan eta Juan Kruz Igerabidek egindako euskarazko itzulpenarekin. Kontua da, orain, eskurago dugula euskal kontakizungintzan postmodernitatea zertan den ezagutzeko aukera.
Postmodernitateak euskal kontakizungintzan duen isla aztertzen hasi aurretik, ordea, beste hainbat kapitulu jakingarri bildu ditu Kortazarren saiakerak. Lehenengo atal batean, adibidez, postmodernitatearen definizio bat eskaini da, Peter Zima teoriko austriarraren eskutik. Zimak postmodernitateari aitortu dizkion ezaugarriak aipatzearren, pluralismo estilistiko eta politikoa, estilo bakar baten hegemoniaren falta, konstruktibismoa edo testuak eraikitzeko joera, bestearen onarpena, generoen arteko mugen galera edota irakurlearen aurkikuntza lirateke garrantzitsuenak. Kortazarren tesiaren arabera, balioen trukagarritasuna eta utopia nagusiak ez onartzea dira korrontearen ezaugarri nagusiak, bide batez, gure gizartean eta literaturan islatzen omen direnak.
Oinarriak ezarrita, euskarazko narratiban postmodernitatearen zantzuak egon badaudela ikusarazteko lanean jarri da Kortazar eta horren adibidetzat, lehenengo adibidetzat, Bernardo Atxagaren Obabakoak lanean dauden aztarnak aipatu ditu: pluralismoaren estilo bat eta jolasaren garrantzia, esaterako. Euskal literaturaren inguru izaera ahantzi gabe eta euskal nobelagintzaren mapa marraztu ondoren, lehenengo kapituluan aipatu diren ezaugarri nagusiak euskarazko literatur lanetan nola agertzen diren azaldu zaigu, azken kapitulu nahi baino laburrago batean. Horiek horrela, "emigrazioaren gaia gero eta gehiago agertzea, feminismoaren agerpena, irakurlearen bila joatea eta, beharbada, baita ere literatura errazago bat egitera joatea, abangoardia ahaztea" jo izan ditu Kortazarrek postmodernitatearen ezaugarritzat gurean.
Era berean, euskal literatur sistema osatzen duten elementu guztien baitan existitzen den arazo edo kezkarik handiena ere islatu du Kortazarren liburuak: irakurle faltarena, hain zuzen. Postmodernitatearen ezaugarrietako bat irakurlearen bilaketa eta aurkikuntza bada ere, argi samar dago ikastetxe eta hezkuntza zirkuituetatik kanpo ibilbide laburra egiten dutela liburuek, irakurleria sendo baten faltan. Inoizko idazle kopuru altuena eta kalitate handikoena dugula bai, baina oso irakurle gutxi daudela euskaraz.
Batzuek (Jon Juaristi eta enparauek, adibidez) defendatzen dute euskal kultura ez dela oraino modernitatera iritsi, edota izkin egin diola modernitateari, harengandik garrantzitsuena alde batera utzi eta gauzarik azalekoenak harturik, txerto bat ipintzeko-edo modernitatearen gaitza sar ez dadin; beste batzuek (Gilles Lipovetsky filosofoak, esaterako), aldiz, postmodernitatea bera azkenetan dagoela defendatzen dute, azkena emanda, hiperkontsumoa ezaugarritzat duen garai eta gizaki hipermodernoaren mesedetan. Lehenengo iritzi horren aurrean, gure literaturan, kontakizungintzan, postmodernitatearen zantzuak badirela defendatzera dator, beraz, Jon Kortazarren lan hau, eztabaida pizteko balio beharko lukeena.
Gara, 2007-09-15

2007-06-25
"Postmodernitatea kontu filosofikoa da nagusiki"
Testua irakurri
Gaiak JON KORTAZAR EHUko Literatura katedraduna
"Postmodernitatea kontu filosofikoa da nagusiki"
JUAN A. HERNÁNDEZ - Bilbo - 25/06/2007
Badira zenbait egile euskal kultura, literatura barne, oraindik modernitatera iritsi ere ez dela egin esaten dutenak. Jarrera hori, noski, postmodernitatearen esparrura luzatzen dute horren defendatzaileek. Sokaren beste muturrean da Jon Kortazar (Mundaka, Bizkaia, 1955) EHUko Literatura katedraduna. Haren ustez, korronte horren ezaugarri nagusiak, besteak beste "pluralismoa, testuen konstruktibismoa eta feminismoaren agerpena", nabariak dira azken hamarkadetako euskal literaturan, eta batik bat eleberrigintzan. Ideia horiek Postmodernitatea euskal kontagintzan izenburuko saiakeran bildu zituen 2003an bertsio elebidunean, eta duela egun batzuk euskara hutsezkoa aurkeztu zuen Bilbon.
"Balioen trukaketa eta utopia nagusiak ez onartzea; horiek dira korrontearen ezaugarriak, gure gizarte eta literaturan islatzen direnak"
"Atxagaren 'Obabakoak' liburuan badaude horren aztarna garbiak: pluralismoaren estilo bat dago eta jolasa garrantzitsua da testuan"
Galdera. Zeintzuk dira euskarazko kontagintzan ageri den postmodernitatearen ezaugarriak?
Erantzuna. Lehenengoa utopiaren desagerpena, utopiaren desinesmena, utopiaren kritika izango litzateke. Horri "indiferentzia" edo axolagabetasuna deitzen diogu. Postmodernitatea Peter Zima izeneko maisu batekin ikasi nuen. Berak aipatutako ezaugarriak: pluralismoa, estilo bakar baten hegemoniaren falta, konstruktibismoa edo testuak eraikitzeko joera, bestearen onarpena, emigrazioaren gaia gero eta gehiago agertzea euskal literaturan, feminismoaren agerpena, irakurlearen bila joatea eta, beharbada, baita ere literatura errazago bat egitera joatea, abangoardia ahaztea. Horrelako ezaugarriak badira euskal narratiban agertu izan direnak, nire ustez postmodernitatearen indarrez.
G. Atxagaren Obabakoak liburuan koka daiteke korronte horren hasiera?
E. Hala da. Garbi dagoena da postmodernitatearen aitapontekotzat jotzen dutela Jorge Luis Borges, eta Jorge Luis Borgesen eragina oso nabaria dela liburu horretan. Badu eraikuntza bat, eraikuntza alfabetikoa bera ere. Iruditzen zait beharbada Etiopiak berak adierazi nahi zuela utopiaren deuseza, utopiak mundura ekartzen zuen zorion falta. Estiloari dagokionez, garbi dago pluralismoaren estilo bat dagoela, jolasa garrantzitsua dela testuan. Nahiz eta ipuinak izan, generoen arteko lotura, ipuinak ziklo bihurtu, nobela egin, testu nagusian sartu...Egia esateko, beste idazle batzuek beste ezaugarri batzuek agertzen dituzte. Baina nire ustez, liburu horretan badaude horren aztarna garbiak.
G. Pott Banda izan liteke beste mugarria?
E. Bai. Baina nik Pott Bandako kide baten gutuna jaso nuen esanez postmodernitateaz asko hitz egiten duzu, baina historiaren erabilera ironiko bat egin nuen lehena ni izan nintzen. Egia esan, beste egile batzuek ideia hori ikusten dute talde horretan. Baina nire ustez kontzeptuaren giltza azpimarratu beharko litzateke: utopiaren kritika. Eta gero, ezaugarri literarioak. Eta gertatzen dena zera da: Pott Bandan ezaugarri horiek agertzen dira, baina ez da agertzen ideia nagusi hori, utopiari egindako kritika alegia, indeferentzia nagusia balioen aurrean. Hau da, balioak nolabait trukatzea, balioak serio ez agertzea. Argi dago Pott Bandaren barruan batzuek balio jakin batzuen alde egin dutela.
G. Zenbateraino da postmodernitatea kontu estetikoa edo literarioa?
E. Nire ustez, kontu filosofikoa da nagusiki. Gertatzen dena da kontu filosofiko horrek ezaugarri estilistiko batzuk zabaltzen dituela. Eta errazagoa da ezaugarri estetikoez jabetzea eta muinera ez jotzea. Baina badira idazle batzuek muinera jo izan dutenak.
G. Zertan datza postmodernitatea bereizten duen axolagabetasun hori?
E. Balioen trukaketan, utopia nagusiak ez onartzean. Horiek dira korrontearen ezaugarriak. Eta nire ustez hala gertatzen da gizarte honetan. Gure artean badira taldeak balio nagusi batzuen alde dihardutenak. Baina aldi berean badira beste talde batzuk balio nagusi horien kritikan bizi direnak eta balio nagusi horren ironia egiten dutenak, hain zuzen ere balio nagusi horren baliozkotasuna deseraikitzeko. Kritika hori puri-purian dago gure artean.
G. Egile batzuek, Iñaki Aldekoak kasu, euskal literaturan horrelakorik ez dagoela diote.
E. Aldekoak artikulu batean adierazi zuen, hemen dagoen kinkarekin eta balio nagusi batzuk jokoan direla, ez dagoela lekurik postmodernitatearentzat. Nire ustez, berriz, balio nagusi batzuk hain gogor agertzen direnean, horren ironia ere agertzen da gizarte honetan. Eta hori eleberrigintzan eta baita poesian ere ageri da.

2007
Postmodernitatea euskal kontagintzan
Utriusque Vasconiae
2005
Baskische Literatur
Tranvia (Berlin)
2003
Euskal Literatura XX. Mendean
(3. ed.) Pramés
2003
Pott Banda
Bilboko Udala
2002
Diglosia eta euskal literatura
Utriusque Vasconiae
2002
Euskal Literatura XX. Mendean
(2. ed.) Ostoa
2002
La cultura vasca: Visión sistémica
(La época de la Restauración (1875-1902). Civilización y Cultura-n, XXXVI-2, 551-566 orr.)
2002
Literatura vasca. Siglo XX
(3. ed.) Ostoa
2001
Bilbao, 700 años de escritores/ Bilbo, 700 urte idazten
Ayuntamiento de Bilbao. Bidebarrieta Kulturgunea
2001
Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia
Labayru, BBK Fundazioa
2000
Euskal Literatura XX. Mendean
Pramés
2000
Euskal literaturaren historia txikia
(2. ed.) Erein
1999
La tierra y la pluma
Pramés
1998
Pastorala
Egan
1997
Euskal literaturaren historia txikia. Ahozkoa eta klasikoa (XVI-XIX)
Erein
1997
Leiho-oihalen mugetan
Erein
1997
Luma eta lurra. Euskal poesia 80ko hamarkadan
Labayru-Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa
1995
Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937)
Eusko Jaurlaritza
1995
Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olertia
Labayru
1995
Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi (1896-1933)
Eusko Jaurlaritza
1994
Laberintoaren oroimena
(2. ed.) Erein
1994
Literatura vasca. Siglo XX
(2. ed.) Iparragirre Ediciones
1990
Literatura vasca. Siglo XX
Etor
1989
Laberintoaren oroimena
Baroja
1985
Altxorrak eta Bidaiak. Haur kontabideen azterketa
DDB
1984
Isu, haginik ez zuen marraxua
Erein
1982
Bidean izan zen, Rosapen
Hordago
1982
Mikel Zarateren prosa
BBK, Euskaltzaindia
12/2018
Esteban Urkiaga Lauaxeta : el nuevo odiseo
Fundación Bilbao 700 - III Millenium Fundazioa
12/2016
Arestiren nazioa, antzerkia
Metrokoadroka Kultur Elkartea
12/2016
Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan : ikerketa kulturalak 2
Erroa Argitaletxea
12/2013
Naia, eskultore itsua = Naia, el escultor ciego
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
12/2013
Sariketa ; El premio
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
12/1992
Itxaslamia
Desclée De Brouwer
12/1992
Ohianeko liburua
Desclée De Brouwer
12/1991
Pinotxo Barraketan
Desclée De Brouwer
12/1990
Igel eta ugel adiskideak dira
Desclée De Brouwer
11/2011
Egungo euskal ipuingintzaren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
11/2010
Enblemak
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
11/2005
Joseba Sarrionaindiaren ipuingintza : zuhaitz erromesa
Utriusque Vasconiae S.L.
11/2005
Urdaibai artean : literatura gida
Bilbao Bizkaia Kutxa
11/2004
Haurrentzako euskal puesiaren. Antologia
Zubia Editoriala, S.L.
11/1995
"Euzkerea" eta "Yakintza" aldizkarietako olerkigintza
Labayru Ikastegia
11/1991
Igel eta ugel, banaezinak
Desclée De Brouwer
11/1989
Igel eta ugelekin egunak igaroz
Desclée De Brouwer
11/1984
Isu aginik ez zuan marraxua
Erein Argitaletxea, S.A.
11/1982
Didean izan zen, rosapen
Lur Argitaletxea, S.A.
11/1982
Mikel Zarateren : prosa
Bilbao Bizkaia Kutxa
10/2012
Euskal prosa aztertuz
Utriusque Vasconiae S.L.
10/2012
Gatazken lorratzak : Euskal arazoen isla fikzioan 1936tik gaurdaino
Utriusque Vasconiae S.L.
10/2007
Agur postalak : euskal poesiaren kritika 1996-2005
Erroteta
10/1991
Banbi basoan
Desclée De Brouwer
10/1991
Donald Baserrian
Desclée De Brouwer
10/1988
Igel eta ugel, urte osoa elkarrekin
Alfaguara
10/1985
Altxorrak eta bidaiak. Haur kontabidean azterketak
Desclée De Brouwer
09/2017
Egungo euskal komikiaren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
09/2005
Un puente de palabras : 5 jóvenes poetas vascos
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
07/2011
Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
07/1985
Euskal literatura. (T.2)
AUTOR-EDITOR 3532
06/2013
Contemporary basque literature : Kirmen Uribe's proposal
Iberoamericana Editorial Vervuert, S.L.
06/2012
Egungo euskal antzerkiaren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
06/1997
Luma eta lurra : euskal poesia 80ko hamarkadan
Labayru Ikastegia
05/2011
Bitartean heldu poetikari Kirmen Uriberen literaturan barrena
Utriusque Vasconiae S.L.
05/2006
Lauaxetaren biblioteka
Diputación Foral de Gipuzkoa
05/2005
Urdaibai en el arte : guía literaria
Bilbao Bizkaia Kutxa
05/1986
Teoría y práctica poética de Lauaxeta
Desclée De Brouwer
04/2015
Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan
Erroa Argitaletxea
04/2005
Antología de poesía vasca
Zubia Editoriala, S.L.
03/2013
Euskal literatura saila
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
03/2009
La desaparición de la nieve = A desaparición da neve = La desaparició de la neu = Elurraen desagerpena
Alfaguara
03/2007
Egungo euskal eleberriaren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
02/2018
Egungo euskal saiakeraren historia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
02/2017
Pott banda : ekilibrista bihotza, 1977-1980
Sorzain Argitaletxea
01/2011
Euskal baladak eta kantu herrikoiak = Baladas y canciones tradicionales vascas = Balade si cântece traditionale basce
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
01/2006
Montañas en la niebla : poesía vasca de los años 90
Dvd Ediciones, S.L.
A ponte das palabras, poesía vasca 1990-2000 = Hitzezko zubia, euskal poesía 1990-2000
Letras de Cal
El poeta Gabriel Aresti (1933-1975)
Bilbao Bizkaia Kutxa
Euskal baladak eta kantu herrikoiak = Baladas y canciones tradicionales vascas
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
José Manuel Etxeita
Bilbao Bizkaia Kutxa
La pluma y la tierra : poesía vasca contemporánea
Las Tres Sorores
Literatura vasca desde la transición : Bernardo Atxaga
Ediciones del Orto
Oroimenaren eszenatokiak : pott bandaren poesia
Labayru Ikastegia
Unamuno, Otero, Aresti
Ayuntamiento de Bilbao