youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Jon Gerediaga Goitia

Jon Gerediaga Goitia Sormen-lanak

Antropologia Kulturalean lizentziaduna da. Egun, doktore tesia lantzen ari da, maputxeen inguruan. Irakasle eta ikerlari aritu da hainbat lekutan, hala nola, Deustuko Unibertsitatean, Leidenen edota Txileko Araukanian. 1998 eta 2006 bitartean, Bilboko Antzerkiola Imaginarioan aritu zen, dramagile eta ikerlari gisa, eta honako obretan parte hartu zuen: 8 Olivettis Poéticos, 8 Olivetti Poetiko, Caja XXI Kutxa, La niña que sueña lunas también se mea en la cama, Nekropolis gure azken lur zatia, Mundopolski: Extragedia y Rebelión, Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga, YURI SAM: Otoitza (Donostia Saria, 2004), Ritos Gure azken lur zatia, Kaputen kanta eta Au revoir, Triunfadoreak. Bart kultur aldizkarian eta Holandako Ni Ta Tum poesia kaieran kolaboratu du. Hainbat liburu argitaratu ditu, orain arteko azkena, Jainkoa harrapatzeko tranpa poema bilduma (Pamiela, 2008). Bilduma honekin Kritika Saria irabazi zuen eta Espainiako Sari Nazionaleko finalista geratu zen.

2012an Zentauro-hankak bere hirugarren poema liburua kaleratu du Pamiela etxearen eskutik.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila