Inma Errea Cleix

Inma Errea Cleix Atzera

2006
Lauburu. Pirinioetako kontakizunak (beste egile batzuekin)
EIE
2003
Literatura eta harrikoa
Upaingoa bilduma. Pamiela
2003
Literatura eta Harrikoa. Hamaika pauso literaturaren urmaeletik bizitzaren harraskara
3.- Ideien putzu sakona, datuen igeritoki zabala

(...) Beste gaiztakeria bat bururatu zaio Brigitari. Urte batzuk dira Euskal Itzultzaileen Elkartea eta Eusko Jaurlaritza 'Literatura Unibertsala' bilduma argitaratzen hasi zirenetik. Ehungarren titulura iritsita, eta beste berrogeita hamar izenburu ate joka, bildumaren izenak egoki adierazi bezala literatura unibertsalaren lagina adierazgarri, euskarara ekarria, izan nahi duen hori. Interneten bilduma hori osatzen duten egile, izenburu eta itzultzaileen zerrenda kontsulta daiteke. Brigitak kontatu ditu zenbat emakume dauden bilduma horretarako hautatu idazleen artean, eta bederatzi direla atera du. Ehuneko bederatzi, hortaz. Harold Bloom1 The Western Canon saiakeraren autoreak Erresuminduen Eskola izenaz bataiatu duenaren atarian dagoela sentitzen du Brigitak. Bloomek hala deitu dio haren ustez 'politikoki zuzen dena' ikur omen duten "marxista, feminista, kultura anitzen zale, neokontserbadore eta neohistorizistek osatutako nahas-mahas kritikoari". Horiei aurre eginez, bere liburuan mendebaleko kanon bat osatu du, bere iritziz mendebaleko literaturaren ordezkari diren hogeita sei autorez baliaturik. Brigitak ez daki kontaketetan barna osatzen ari den ibilaldi honi esker Erresuminduen Eskolara bidaliko lukeen Bloom jaunak, baina hogeita sei autore horietan lau dira emakume: Jane Austen, George Eliot, Emily Dickinson eta Virginia Woolf. Ehuneko hamabost, hain justu.

Libertigarria iruditzen zaio Brigitari mugak hain lauso dituen gai bat zenbaki bidez zedarritzea. Begiratu dituen adibideen zenbakiek, ordea, gonbitea egiten diote, jolasean segitzeko. Ideia kilikagarria izan al daiteke batuketa bat egitea? Horixe baietz: hamasei gehi hamaika gehi bederatzi gehi hamabost. Guztira, berrogeita hamaika. Orain, zati lau. Hamabi kakotxa hirurogeita hamabost. Horixe al da emakumeek literaturan duten presentzia meharra irudikatzen ahal duen zenbakia? Tentazioa handiegia da. Brigitak idatzi du: "Ehun idazle hartzen badugu, lagina gisa, aurkituko dugu horietako hamabi eta hiru laurden emakume direla". Baina hori funts zientifikorik gabeko txantxa bat da, nahiz ongi dakien Brigitak ikerlan anitz -azaletik, behinik behin, serio diruditenak- gauzatzen direla zenbakiak dantzan paratzea ardatz duen metodo horren bidez. Brigitak baieztapena zirrimarratu du: "Ehun idazle hartzen badugu, lagina gisa, aurkituko dugu horietako hamabi eta hiru laurden emakume direla". Ez dio balio. Izan ere, beste zenbait datu -kopuru- aurkitu du han-hemenka, eta guztiak arras elkargaitzak. 1997an, Joan Mari Torrealdaik Euskal Kultura Gaur liburuan ehuneko hamaika jotzen du emakume, euskal idazleetan. Torrealdairen hitzetan, "ez da kopuru handia, (...) baina orain arteko handiena da". 2000an, Londonen aurkeztutako agiri batean2, Mari Jose Olaziregik esan du 300 bat direla euskaraz ari diren idazleak, eta horietatik % 10 direla emakume.

Brigitak oraindik ez daki, baina Linda White amerikarrak aurkitu emakume euskaldun idazleen kopurua hagitz handiagoa da: bakarrik XX. mendean, ehun da hogeita lau kontatzen du.

Berriro egin du entziklopedietara. Beste punta bat ikusi dio hariari, eta horrek Shelley du izena. Percy Bysshe Shelley eta Mary Wollstonecraft Shelley. Senar-emazteak. Biak, idazle. Poeta erromantiko handia eta Frankestein munstroaren asmatzailea. Zer trataera emanen diete bi anglosaxoniar horiei haien kulturaren ispilu den entziklopedia batek? Trataera diferentea izanen al da batendako eta bestearendako? Ikus dezagun, esan du Brigitak.

Maryren sarrera dator, lehenik, Britannican. Hasieran, ohiko datuak: jaiotza eta heriotzaren egunak eta tokia (1797-1851, London), eta gero, definizio laburra: Writer, idazlea, "best know as the autor of Frankestein", hortaz, Frankestein asmatzeagatik, ezaguna. Horren ostean, noren alaba zen, Maryk guraso ospetsuak izan baitzituen, Willian Godwin filosofoa eta Mary Wollstonecraft sufragista, eta segituan, norekin zegoen ezkondua: "she was the second wife or Percy Bisshe Shelley", hau da, poeta handiaren bigarren emaztea izan zela. Horri oso esaldi bitxiak ematen dio segida, non gutxi gorabehera esaten baita Maryk emakume batek ahal duen neurri handienean erdietsi zuela poetak bere bizikideari galdatu betekizunak asetzea. Hori ulertu du Brigitak, baina hain harrigarri iruditu zaio ezen halako esaldi bat ongi interpretatzeko adina ingelesa dakien galdetu baitio bere buruari: "... and apparently came as near as any woman could to meeting his requirements for his life's partner:...". Apparently horrek ere kezkatu du. Zer esan nahi du? Agian aipamenaren egileari iruditu zaio Mary ez zela benetan iritsi poetaren itxaropenak betetzera? Itxaropen horiek jasoak ziren, oso. Entziklopediak poetarenak omen ziren hitzetan bildu ditu zein ziren: "one who can feel poetry and understand philosophy". Brigitari hasieran uste baino atseginago egiten ari zaio hartu duen lan hau. Polita baita ohartzea hemeretzigarren mendeko poeta batek halako ezaugarriak estimatzen zituela emakume batengan. Poesia sentitu ahal, eta filosofia ulertu. Ez da gaizki. Baina, zergatik ari dira Shelley poetaz mintzatzen, baldin eta entziklopediaren sarrera Maryri badagokio? Harrigarri bada ere, hala segitzen dute. "After his death in 1822 she published his 'Posthumous Poems' and edited his 'Poetical Works". Hartara, inportanteagoa omen emazteak senarraren lanei eskainitako ahaleginak berak egindako obrak baino... Halaxe sentituko zuen Maryk, halaxe hartuko? Baliteke, ezen, Brigitari aspaldi buruan darabilkion ideia bat etorri baitzaio gomutara: emakumeen ezaugarri da besteen zerbitzura egoteko joera. Jakina, edonola ere, pentsatu du, Maryren tokian paratzen saiaturik, aldea dago: beste baten zerbitzura izanik ere, haren galtzon zikinak garbitzetik horren beraren idazlanak argitaratzera doan tartea handia baita. Baina horren ondoren datorrenak ez du Maryren nahiekin zerikusirik. Zuzen-zuzenean entziklopediaren egileen kontua da, dudarik gabe. Ezen esaten baita (noiz edo noiz Brigitak egiaztatzen du ea benetan Maryren sarreran dagoen, eta ez Percyrenean) bere egutegia, hots, Maryrena (her horrek edozein zalantza izpi ezabatzen du) iturri ezin aberatsago dela Shelleyren (hau da, Percy) biografiaren berri jakiteko. Modu berean, "her letters", esan nahi baita, Maryren gutunak, ezinbesteko osagarri omen, horretarako. Shelley senarraren hainbat datu eman diguten esaldi horien ostean bakarrik irakurtzen ahal dugu zerbait Maryren lanaz. Jakina, Frankestein or the modern Prometeus ospetsua aipatzen dute lehenik, eta, bigarren, kritikariek hoberena jotzen omen duten Valperga. Gero, gainerakoen berri ematen dute labur, eta amaitzeko Maryren biografiari buruzko erreferentzia urriak datoz. Guztira, 41 bat lerro, entziklopediaren zutabe baten erdia edo.

Percy Byssheren sarrera Maryrenaren gibeletik dator. Brigitak azaleko begirada bat bota dio, lehenik, ea zenbat hartzen duen sarrera honek. Lau zutabe. Ez dago batere gaizki. Gehi Maryren sarreran datorrena... (...)

1 Bloomek Mendebaleko kulturaren ikur har daitezkeen liburuen multzoa zedarritu nahi izan du.

2 "Taking note of the fact that there are now some 300 writers in teh Basque language, their sociological features can be summed up as follows: 90% are men and only 10% women." Mari Jose Olaziregi: THE BASQUE LITERARY SYSTEM AT THE GATEWAY TO THE NEW MILLENNIUM 1st International Simposium on Basque Cultural Studies. 2000-06-30
12/2012
Bazein behin-- Ttalo, artzain-txakurra
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2015
Jara : la jirafa aventurera
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2015
Kaka putza
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2013
Denontzako makrobiotika
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2013
¡Viva!
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2011
Ez duzu deus ikusi Fukushiman : Fukushima mon amour
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2010
Maitasunezko oihua, munduaren erdian
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
10/2011
Hibiscus
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2013
Bazen behin. Loixun uso hegalaria
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2013
Bazen behin. Txibi inurri laboraria
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2013
Érase una vez. Mirta, la paloma voladora
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2013
Nora, la hormiga campesina
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2011
Ekonomialari harrituen manifestua
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
06/2012
Tunisian girl : udaberri arabiarraren aldeko blogaria
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
06/2011
Non zaude, Ilargi?
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
04/2012
Enara ttipia
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
03/2014
Filosofia alabari azaldua
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
03/2012
La pequeña Enara
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
03/2011
Luka eta denbora izozteko makina
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
02/2011
Haserretu zaitezte!
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai