Inazio Mujika Iraola Atzera
2011
Xabier Lete (auto) biografia bat
Alberdania
2009-08-02
Belazea sutan, azukrea lautadetan
Testua irakurri
Sekula egiaztatzerik izan ez dudan anekdotak honela dio: Gabriel GarcÃa Marquezek, bere estiloari gatz gehiago nondik botako, kamioikada bat liburu hartu zuela, eta bere burua isolatu, haiek irakurtzeko. Ari dela, ari dela, han joan zaio adiskide bat. Pilatuta dauzkan liburuak begiratu, eta atzaparkada batekin haizeak hartzera bidali ditu erdiak. Gero, bakeroen atzeko poltsikotik liburuxka bat atera dio, 200 orri eskas, eta esan: “Hau irakur ezak, eta esango didakâ€. Gabok Pedro Paramo irakurri zuen liburuaren azalean, Juan Rulfo delako batek idatzitako nobela. Hura leitu ondoren etorriko zen Macondo. Handik ikasiak omen Cien años de soledaden erabiliko zituen trikimailu tekniko batzuk, hala nola, narrazio-denboraren “dislokazioaâ€.
Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan ipuin bilduman ere ageri zaigu Rulfo, bizpahiru kontakizunen atariko aipuetan. Ez dut uste kasualitatea denik. Izan ere, 1987ko lan honi, Pedro Paramorena ez, baina mexikarrak idatzitako Lautada sutan ipuin bildumaren traza hartu diot. Zenbait alorretan antzekotasunak nabarmenak dira: nekazal giroan kokatutako istorioak dira bi liburuetakoak; biek ala biek darabilte hizkera oso herrikoia; gordinak dira istorio askoren amaierak, baina oso modu sotilean daude kontatuta... Eta biak dira ipuin liburu bikainak. Rulforenean lautadak ematen die batasuna ipuinei; Mujikarenean mendi aldeko auzuneak. Eta hasierako narrazioek ukitu fantastikoren bat badute ere, tonu errealistakoak dira oro har. Beharrezkoa, bidenabar, nekazal munduaren behazunezko malkoez berba egiteko.
Azukrea belazeetanen badira pasarteak, hilketa batzuen deskribapenak adibidez –bereziki Begiak zabalikekoa– ipuina galduko luketenak pultsu handiko narratzaile batek kontatu ezean. Baina Mujikak, orduan 24 urte, ederki zekien zer egin nahi zuen. Horri esker irakurleak ez du tentsio narratiboa behin ere galduko –salbu eta, agian, Hezeak ezkoari deien, nire ustez hori baita liburuari ken dakiokeen gizen bakarra–. 22 urte beranduago, arrunt gozagarria da liburu honen irakurtzea.
Gainera, sekula kontatu ez didaten anekdota batek zera dio: Bernardo Atxagak, narratibari ekiteko gogoz, hartu omen zuela kamioikada bat liburu, eta bere burua isolatu, haiek irakurtzeko. Ari dela, ari dela, han joan zaio adiskide bat. Pilatuta dauzkan liburuak begiratu, eta atzaparkada batekin haizeak hartzera bidali ditu erdiak. Gero, bakeroen atzeko poltsikotik liburuxka bat atera dio, 200 orrira ez da iristen. “Hau irakur ezak, eta esango didakâ€. Atxagak Azukrea belazeetan ikusi zuen azalean. Gero etorriko zen Obaba. Baina hara iristeko, uste dut ezinbestekoa izan zela Uheskako zulotik, Perretxetik eta Olamuinotik pasatzea.

2007
Sagarrak Euzkadin/Manzanas en Euzkadi
Alberdania
2006
Tiempo de cerezas
Alberdania
2002
Perla zuria
Ttarttalo-Irusoin
2002
Urrezko zuhaitza
Ttarttalo-Irusoin
2001
Akeita gol
Ttarttalo-Irusoin
2001
Balearekin kantuan
Ttarttalo-Irusoin«
2001
Dimitri eta itsas txakurrak
Ttarttalo-Irusoin
2001
Dimitri eta sorgina
Ttarttalo-Irusoin«
2000
Linkon
Erein
1999
Gerezi denbora
Alberdania
1999
Gerezi denbora
Testua irakurri
Gerezi denbora. 14. Kapitulua
Atarian gure zain zegoen etxekojauna. Atea zabaldu, eta ezkaratzean obispoa sartzen ikusi zuenean, eskuari heldu eta muin egin zion hark ere eraztunean. Bi txapeldun baziren barrualdean, ate ondoan, beren armak eskuetan. Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun. Ez zela noski artzapezpiku batentzako moduko lekua, baina seguru egongo zela biharamuna arte, eta, pare bat egun pasatu behar balitu ere, bere etxean zegoela.
Mandiora igo, eta ustekabe handia hartu genuen, jendez beteta aurkitu baikenuen. Gehienak eserita, pareta baten kontra; izua sentitu berri eta arriskutik, betiko ez bada ere, libre sentitzeak dakarren aurpegiera lasaitua ageri zuten. Bat-batean, ordea, izura itzuli zitzaien aurpegiera lasaia, Romanek "gabon!" esanda hango jendea agurtu zuelarik. Berehala konturatu nintzen haien ustekabe hartan bazuela gure janzkerak zerikusia, eta kapela gorri-beltza kendu nuen buru gainetik, eta Romani kenarazi gero. Irribarre urduria egin zuen Romanek, eta azalpen txiki batzuk eman zituen gure egoerari buruz.
Izkina batean antolatu genion, belar-pila baten gainean, obispoari lolekua, eta harengandik ez urruti eseri ginen geu ere. Beste lau bat txapeldun ere ikusi genituen lau izkinetan, zutik, eta pare bat sumatu genuen goiko ganbaran, etzanda, goitik fusilez eskailera-burua zaintzen.
Eserita zegoen gizonetako bat, zutitu, eta alde batetik bestera urrats arinetan hasi zen paseoan. Gaztea zen, potoloa, eta aurpegian odol-kolore nabarmena ageri zuen. Bere burutazioetan sartua zirudien, hara-hona urdurian. Harengan iltzatu nituen begiak. Halako batean, bakarrizketan hasi zen. Hala iruditu zitzaidan niri hasieran, baina denbora pixka bat pasatuta, eta belarria pixka bat zorroztu eta gero, garbi entzun nion izen-zerrenda bat esaten ari zela. Une batetik bestera, ordea, bere paseo zoroa gelditu, eta izen batean trabatu izan balitz bezala egiten zuen; hiru bat aldiz errepikatzen zuen izen bera, eta atzera paseoan jarraitzen zuen, izen-zerrenda berrirotik hasita. Zoro-itxura halako bat hartu nion orduan. Bere paseo hartan, joan-etorri batzuen ondoren, mandioaren paretetako batera iritsi, hari bizkar eman, eta kontra-kontra eseri zen. Begirada galdua zuen, baina goiko ganbarara igotzeko zeuden aurrez aurreko eskaileretan finko begiak.
Etxeko nagusia agertu zen orduan eskaileretan gora. Jaki-ontzi handi bat zekarren eskuetan, eta neska gazte bat agertu zen haren atzetik, erretilu batekin. Erretiluan, lau katilu handi. Zuzen-zuzenean etorri ziren guregana. Ontzian oilasko-puskak zeuden, eta katiluetan, kafesne beroa. Obispoak eskerrak eman zituen modu adeitsu batez, baina uko egin zion oilaskoari. Katilua bete kafesne edan zuen zanga-zanga. Karmen, berriz, ez zegoen ezer jateko, lo zerraldo baitzetzan belar-pilaren gainean. Romanek eta biok gustura jan genuen oilasko hartatik.
Bukatu genuenean, gure aurrean eseri zen etxeko nagusia, eta atzera eskaileretan behera joan zen neskatoa, jaki-ontzia eta katilu hutsak erretiluan zeramatzala. Obispoak baimena eskatu zion etxekojaunari zigarro bat erretzeko. Baietz erantzun zion, ez zuela zertan baimena eskatu, baina hondarra ongi itzaltzeko gero; aski zela zigarro-mutur gaizki itzali bat hango belarrak eta lastoak eta etxeak denak su hartzeko. Romanek kontu hartu zion obispoari, ez zitzaiola haren bihotzari batere komeni. "Orain kontu egin beharko diogu ba", esan zuen obispoak, eta toxan sartu zuen atzera zigarroa.
Une horretan, lehenagoko gizon gaztea altxatu, eta paseoari ekin zion berriz gure begien aurrean.
-Gizajoa, Artola! -esan zuen etxeko nagusiak, paseoan alde batetik bestera, izen-zerrenda esaten zebilen gizona seinalaturik.
-Zoratu.? -galdetu zion Romanek.
-Gutxi falta.
Diputazioan omen zebilen lanean Artola, Babeserako Biltzarreko bulegoetan. ANVkoa zela, eta eguerdian, Cerveraren bonbardaketaren ondoren, ikusi zuela CNTko talde bat, dozena erdi lagun, hots handiz Diputazioan sartzen. Paper bat omen zekarten, inori erakutsi nahi ez ziotena, eta irri eta oihuka ibili omen ziren jauregi hartan barrena. Haien oharkabe-une bat aprobetxatuta, ordea, eskuetan hartu omen zuen paper hura. Izen-zerrenda bat zen, eta badaezpada, gogoan hartzen saiatu omen zen. Bost bat minutuan ahal izan zuena. Handik atera, eta Irujoren bila abiatu zela, lasterka.
Noizbait, Irujo aurkitu, eta kontatu egin ziola zer egokitu zitzaion ikustea. Irujok paretaren kontra jarri omen zuen: "bota izenak!", eta haren idazkariak izen horiek apuntatu egiten zituela. Hamar izen bota zituela segidan, batere zalantzarik egin gabe. Denak eskuineko jende ezaguna eta herriko handikiak. Zenbat ote ziren. Hogei, hori seguru zekiela. "Bota izenak!", Irujok. Eta beste bost bota zituela denbora pixka batean. "Bost falta zaizkizu, animo!", esan omen zion Irujok. Baina atzera lehengo izenak zetozkiola burura. "Hori esan duzu!, beste bat!". Baina izen berririk ez etortzen hari. Bere baitan biltzen saiatu zela, eta zerrenda lehenengotik hasita, hamabosgarrenera iritsi eta trabatu egiten zela.
Beste bi esan omen zituen, nolanahi. Hamazazpi guztira. Hiru izen falta. Eta denbora aurrera zihoan. Irujok berehala gudari-taldetxo bat izendatu, eta haiekin joateko, Ondarretako kartzelara. Ea bidean beste hiru horien izena gogoratzen zitzaion. Eta bidean beste bi izen gehiago gogoratu omen zituen. Bat falta.
Ondarretan hemeretzi izenak eman omen zituzten, eta, ez iskanbilarik gabe, baina entregatu omen zizkieten hemeretzi lagunak.
-Hemen dituzuen gizaseme horiek dira.
-Eta hogeigarrena?
Berandu izango zela harentzat ordurako. Baina Artolak ez zuela etsitzen, eta hor zebilela izen hura gogoratu nahian.
Une horretan, Irujo bera agertu zen eskaileretan gora. Zuzen-zuzenean joan zitzaion Artola.
-Olagibel -esan zuen Irujok, lurrera begira.
-Olagibel Urdaneta. -atera zitzaion Artolari, bat-batean, gorputzeko gihar guztiak lasaituta.
Lepazamarretik heldu zion Irujori; begiak atera beharrean zirudien. Ez zuen ezer esan, baina begi haiek galdera egiten zioten Irujori. Irujok burua mugitu zuen ezker-eskuin. Atzean zeukan zurezko habearen kontra jarri zuen gizonak bizkarra, eta poliki-poliki eseri zen lurrean. Bi eskuez ezkutatu zuen aurpegia gero.
-Lasai, Artola, ahal izan duzun guztia egin duzu.
Artolak negar egiten zuen, eta zotinetan "Olagibel" errepikatzen zuen, behin eta berriz. "Olagibel Urdaneta, Jose Luis".

1997
Urgulleko arima herratua
(beste egileekin) Donostiako udala
1995
Matriuska
Erein
1994
Hautsaren kronika
Alberdania
1993
Itoak ur azalera bezala
Kutxa
1991
Linkon
Erein
1991
Tu Quoque
Arabako Foru Aldundia
1987
Azukrea belazeetan
Erein
12/2005
Edur oreinei laguntzen
Alberdania
12/2005
Jaioberriaren liburua
Alberdania
12/2005
Pazkoko txitatxoa
Alberdania
11/2014
Txanogorritxo eta otso txotxoloa
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2011
Xabier Lete (auto)biografia bat
Alberdania
11/2009
Antón y el regalo de Navidad
Alberdania
11/2009
Antton eta eguberritako oparia
Alberdania
11/2008
Aske jaio gara gizaki guztiak
Alberdania
11/2007
Maialen eta denboraren misterioa
Alberdania
11/2006
29 ipuin zoro
Alberdania
11/2006
Denbora bateko zinema paperak
Alberdania
11/2006
Zakarias bixarguri ipuinen lurraldea konpontzen
Alberdania
11/2005
Garailea
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
11/2004
Guilen Tell
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
10/2011
Denok denda barrura
Alberdania
10/2011
Maleta egitera
Alberdania
10/2011
Mugimendu handiko eguna
Alberdania
10/2011
Urtebetetze jaia
Alberdania
10/2006
Jolasten ahaztu zait!
Alberdania
10/2006
Pío Barojaren Donostia
Alberdania
10/2005
27 ipuin zopa hartzeko
Alberdania
09/2008
Antón y las hojas
Alberdania
09/2008
Antton eta hostoak
Alberdania
09/2008
Antton eta neskak
Alberdania
08/2010
Joxe Migel basoko oreina
Alberdania
08/2010
Mamu tren mamu tren
Alberdania
08/2009
Joseba Zubimendi, 1897-1939
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia / Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
07/2006
Edur airez aire
Alberdania
07/2006
Motx eta Potx : zuloa ala muinoa
Alberdania
07/2006
Ortzadar arraina, gera naiteke zurekin?
Alberdania
07/2005
Gaxtamin eta suzko harria : ipuin bat etat bi amaiera
Alberdania
07/1990
Concurso de Cuentos Premio Ignacio Aldecoa 1990
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
05/2007
Hau al da benetako giza bidea?
Alberdania
04/2006
Hemen nahi zaitut
Alberdania
04/2006
Zer da zalaparta hau?
Alberdania
04/2005
Martin Zikin
Alberdania
04/2005
Pu! Zu izan al zara, Martin?
Alberdania
02/2011
El gran libro de las imágenes y las palabras
Alberdania
02/2011
El gran llibre de les imatges i les paraules
Alberdania
02/2011
Irudien eta hitzen liburu potoloa
Alberdania
02/2006
Nire katua, mun duko kaikuena
Alberdania
01/2007
Sagarrak Euzkadin = Manzanas en Euskadi
Alberdania
Arpoi baten eran
Alberdania
Hundartzako gazteluaren ipuína
Alberdania
Joseba Zubimendi Martiarena, Karmelo Etxenagusia Uribe, Gotzon Garate Goizrtzun y Henrike Knörr Borrás
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia / Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Karramarro Uhartea
Ttarttalo, S.L.
Sugearlen Errautsa
Alberdania