Hasier Larretxea Gortari Atzera
2018-10-30
Irakurriean
2018
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira
Pamiela
2017
Meridianos de tierra
Harpo Libros
2016
De un nuevo paisaje
Stendhal Books
2015
Niebla fronteriza
El Gaviero
2014
Larremotzetik
Erein
2013
Barreras
La Garúa
2011
Atakak
2011
Atakak
2011
Atakak
Alberdania
2011
Nola atera atakatik
2009-3-22
Emozioen isurtze berezkoa
Testua irakurri
Lehenbiziko bala kantatzen zuen Negu Gorriak taldeak 1992. urtean. Azken bala idatzi du Hasier Larretxeak 2008an, orduan karabinan estreinakoz sartutako bala atera nahian. «Nire azken bala erabiliko dut gaur» lerroarekin hasten da atariko poema.
Hasier Larretxea arraioztarraren bigarren liburua da Azken bala, 2004an argitaratutako Bazaudete? izenekoaren ondorengoa. Sevillako Point de Lunettes argitaletxearekin plazaratu du, edizio elebidunean, euskaraz eta espainolez (itzulpena Angel Errorena da), eta Jabo H. Pizarrosoren aitzinsolasarekin. Edizio elebiduna izate honek eta poema liburuaren idazkera eta tonuak joan den mendeko 50-60ko hamarkadetako poesia liburuak ekartzen dituzte gogora: Gabriel Aresti, Blas de Otero, Gabriel Celaya... Egunkari honi emandako elkarrizketa batean aitortzen zuenez, poeta horietatik bainoago, gaurkotasunetik edaten du, baina nolanahi den, uste dut aipatu literatur molde horiekiko lotura begien bistakoa dela.
Azken bala euskal gatazkaren literaturan kokatzen da, eta hala, hasieratik bukaeraraino dago presente gatazkak poetaren eta herriarengan eragindako sufrimendu eta oinazea: «Une bat, bakarra. / Momentu bat. Isila. / Hilotz, torturatu, atxiloturik gabekoa». Liburua, ordea, ezker abertzalearen borrokaren kontra kokatzen da batez ere, heroiaren epika zuzenki kritikatuz (Nik ere heroia izan nahi dut. / Politizatutako heroia), borroka honen kontraesanak (Eraiki dezagun herria, / horretarako guztia / suntsitu behar badugu ere) edo neke antzua (Guzti horren ondotik / denbora galdu dugunaren / sentsazio arina baino ez zaigu gelditzen) adieraziz.
Berriki idazleren batek adierazi du zeinen merke ateratzen den ETAren kontrako hitzak idaztea, eta zeinen garesti, ostera, kontrakoa. Hala ere, ene aburuz, ezin esan daiteke liburu hau erosotasunetik edo Espainiako intelligentsia ofiziala askiesteko borondatetik idatzirik dagoenik. Gehiago da barnean gordetako samin eta amorruaren kanporatze zintzoa, edo autorearen beraren hitzetan esatearren, garbiketa pertsonal bat. Gainera, esan beharra dago bakanak direla euskal literaturan jarrera politiko-poetiko hau hartzen duten poema liburuak, eta honenbestez, emaitza berezi eta pertsonala dela, inolaz ere ez populista.
Erraietatik ateratako poesia molde zuzen eta garden honek, ordea, bere arriskuak ditu orobat. Poetaren emozio eta sentimendu bizienak ez badira distantzia apur batez literaturaren galbahetik pasatzen, emaitza arrunt eta sinpleegia gera daiteke. William Wordsworthek, bere Lyrical Ballads-en hitzaurrean, «poesia on oro soseguz jasotako emozio bizien isurtze berezkoa da» idatzi zuen (azpimarra nirea da). Zenbait momentutan, bada, poemoi sosegu hori falta zaiela iruditu zait, distantzia, lotuegiak daudela beren oinarrian dauden emozio gordinei. Horrek eragiten du bertako ideia edo lerro batzuk oso ezagunak egitea, sarritan kalean-eta entzundakoen modukoak, eta hala, poema horiek ez direla eguneroko bizitzan hitzetik hortzera aditzen ditugun zenbait diskurtsotatik sobera bereizten. Era berean, mintzairari dagokionez ere arazo bera topatzen ahal da hainbat esamolde higatuegirekin: «Su horretan zu erre baino lehen».
Zerbait faltatzekotan, ez da hain justu ausardia edo zuzentasuna poema hauei falta zaiena, sosegu apur bat eta grina gutxiago seguruenik. Aire pixka bat ere bai, esan dezake batek baino gehiagok, aire pixka bat falta zaie poemoi. Baina ingurura begiratu eta erantzuna errazegi edukiko du: Euskal Herria da arnasa ezin hartu dabilena.

Batek
Batekerrateko aunitz duenean,
isiltzen ikasten du
Bizitza
Testua irakurri
Bizitza,
oinatz azpian
isilarazten ez den
marmara.
Bizitza
oroitzapen hutsa da
eskuek besarkatzeari
uzten diotenean
Minak
Minak
zarakarra
sortzen du
eta zarakarra(k)
ahanztura (da).