
Hasier Larretxea Gortari Sormen-lanak
Hasier Larretxea Arraiozen, Baztango haranean 1982an sortu zen. Hemezortzi urte dira Madrilen bizi dela.
Hainbat poesia liburu argitaratu ditu bai euskaraz baita gaztelaniaz ere. Horien artean, Hijos del peligro (Candaya, 2023),
Otro cielo (Espasa, 2022), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021), Quién diría, que… (Pre-Textos, 2019),
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira, (Pamiela, 2018), De un nuevo paisaje (Stendhal Books, 2016),
Niebla fronteriza (El Gaviero, 2015) eta Atakak (Alberdania, 2010).
Zenbait poema italiarrera eta ingelerara itzuli dizkiote.
Narratibagintzari dagokionez, Idaztea gibelera zenbatzen ikastea (Alberdania, 2024), autobiografiaren eta dietarioaren arteko hibridazioa,
El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) entsegu literarioa eta Larremotzetik (Erein, 2014) liburu atobiografiko fragmentarioa eman ditu argitara.
Guraso eta senarrarekin batera “Itzulerako bideak” emanaldi performatiboa literatur jaialdi eta antzoki desberdinetara eraman du,non herri-kirolek, herriko elementuek eta doinu elektroniko minimalistek bere poemekin elkartze baten solasaldi esentziala uztartzen duten. Gizarte Lanean diplomatua izanik, arlo sozialean lan egindakoa da: osasun mentalean 15 urtez hezitzaile eta gizarte langile bezala aritu da lanean.Gaur egun, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskera Sailarekin elkarlanean, literatura eta sormen-idazketa tailerrak ematen dabil Nafarroako liburutegietan. Bere ikuspegiak idazle izaera eta esperientzia profesionala uztartzen ditu, hitza ongizaterako, adierazpenerako eta norbanakoaren hazkunderako tresna bihurtzen den espazioak sortuz.