Eukene Lizeaga Tamayo Atzera
2007
la muñeca
Esnatu saria
2006
Azalaren azpitik
Beta III Milenio
2006
Data gabeko iluntasuna (Oscuridad sin fecha) (André Cruchaga)
Imprenta y Offset Ricardone, El Salvador
2005
Eguneroko ohikeria uxatzen
Beta III Milenio
2005
El rastro de las mariposas (Antologia de la poesia hispanoamericana)
Lord Byron
2005
Manifiesto universal de poetas del mundo
2005
2005
Tamarindoen epelean
Beta III Milenio
2004
Poesia Vital
Beta III Milenio
Testua irakurri
Horrela ahapeka
Atsegin dut
egunsenti xumeaz
izen gabeko urratsaz kaletik zehar
eta ni bezalako
jende arruntaz
zuri berba egitea
Gizakume izatearen ohizko ibileran
txundigarriak
eguneroko gatzgabetik
salbatzen dituztenak
Liburuetan pilatuko ez diren argudioak
asmatzen dituztenak
Bidezidor ezezagunak bizitzen jarraitzeko
Horrela Ahopeka
Atsegin dut
errekaren harrixka lañoa
kolore gabeko tximeleta
landa-zuhaixka
edo ortzadar hutsa
Naizela Zarela jakitea
Horrela Ahopeka
zerizan moztua
ahots isilarazia
historia ezkutatua...
Izan zen eta izaten
jarraitzen duen antzera
Hala zuhaitza
egunero gure agertokian
dagoen hori
Begiek ez ikusiarena
egiten dioten berdin Hori
Bigarren ebakiondoa
Azal bakoitzean
Denboraren
gorputz baten
masaren gainean
Bortxagaitasunataz
oroitzapen
edo omenaldian?
Diseinatutako arrasto abstraktua
Ez zara
Horregatik ukatzen duzu
Nire edo beste norbaiten zelulak
Mugatzeak
Zuk Espazioa duzu etxe
Urak soilik markatu zintuen
eta Gabonetako zeruak
aurreratzen duen hotsaren azpitik
neguan bidaiari diren hosto lehorrak
gauez
itzal gabeko oinkada ilunetan
iturriaren soinua nagusi
ilargiaren intimitate uraldetara
hurbiltzen ari dira urrats itsuak
itsuak bai dira lurra zapaltzekoan
itzal gabeko oinkada ilunak
ilargiaren intimitate uraldeetan
azpisuge zangoak ipintzerakoan
zalatuko ditu iturriaren soinuak
neguko erratza
neguko zuhaitz biluzien
isats-adarrek
odei iheskorrak
ekortu nahian dabiltza
alferrikako ahalegina!
eskuratzen zaiena
laino asaldatuaren
nahasmen heldu ezina
besterik ez baita
horregatik
hodeiek hurbiltzen dieten
elurra sakabanatzen
edo euriari bidea errazten
eta eguzkiaren errainu etorkorrekin
azala zuritzen dira asebetetzen
asfaltoaren erosta
ohetik entzuten dut
asfaltoaren erosta
euriaren zama jasotzaile den
galtzadarri pitzatu bakoitzean
inertzia eta berogarri ezaren
doinua
gogoz kontra
aitona ala umea
garbitzen dituen
ura
da
bakardadearen noragabean galdu den
ezainduaren umezurtz negarra
da
gabezi erlatsa
babesgabeen patuan
historiak pairatzen duen arrail senda gabean...
Usaina ez da idazten
jaiotzear datorren lurbiran
freskotasun lurrinak
sumatu ditut
azukre gorringo gozo epelak
gailurra ukitzen duen eguzkian
Itxaropenak beti udaberriaren usaina dakar
ez dira berdinak hodeiak
bakoitzaren lurrin eskean
igarotzen dira
horregatik
beraien apetarengatik
aharrausi bateko lapsusera
murritzen dute egotea
Pazientzia zuhaitzen erretxinekin blaitua
behatz olioztatuak
koipetzen dute
eguerdiko bor-bor higitua
petrolio
mozorro eta janariaz
igurtzita
Bakardadeak historia ihinztatzen duen artean
Lo egin zuen
Uda
Gizon biluzi batek
Ezki loti baten hostaila azpian
Udazkenaren argitasunean esnatu zen
Ezkia esnaturik
Adarrak urreztatzen zegoen
Eta hosto beltzaranak
Gizona estaltzen
Begirada
Urratsek baztertu duten izkinan
Hegaldia eseki duen
Txoriak
Begietara behatu nau
Bere platerean
Pausatu aurretik
Utz nazazu alde egiten
Kimera gozatuaren
ondoriora
iritsi aurretik
Utz nazazu alde egiten
Itzetik
unibertsoaren
zirrara adierazgarrian
egoteko
Utz ezazu
grazia
besteren ez izatea
atzo gaur
eta biharko
mintzaera berdinduaren
ordezkoa baizik...
Mitxoleten udaberrian
Mitxoleten udaberri bat
Gertatu zen
Pasioak inauguratu berriko emakume bat
sarbidetsu udaberri hartan
Eta egon zen gizon bat...
Halaber burrunba eta xuxurlazko sentimen ludia
basati belarreko lur- arrasean
heldutako gorria mitxoleta kaliz
batean bereganatu zuena
Eta egon zen suntsikor pasiozko gizona...
Eta emakume bat
pasioak
astinaldi zakar batek
xahutzen dituen
mitxoletaren
petaloetan bildu zituenak...
Eta gertatu zen... behin-betiko traizioa...
Gertatu zen pasioa moztutako emakume bat
Eta pasio hertsien baina hareago
dagoen unibertsoari antzematea
Orlegiaren ugaritasunean
Haizearen ulerkortasunean
Uraren samurtasunean
Irauten duen txindi sendoan
Eta guztiaz jabetzen den kosmosean
Mitxoleten sarbidetsu udaberrian
Eskatzen dizut
Beste itsaso astinduek Gogartzea
larritasuna saldukerian dabilenean
aztarna gabeko hondar artean
bakarrik dagoela sinestean
eta beldurraren txurrilen barruan
giltzaperatzen denean Gogartzea
ez dagoela inor salbuetsi
lautada suntsituaz
oihan itxiaz
gure izatearen zizel ilunaz
Erosotasunarentzat koka lekurik ez dagonean
ezta zirrikiturik aurrera ez jarraitu
eta hies egiteko
Gogartzea aho bateko arrangura
izuaren gelan elkarketarena Han ere
Horrela ere Ez dadila sekulan
Bakardadea izan lekuko bakarra
Horrela ahapeka
Atsegin dut
egunsenti xumeaz
izen gabeko urratsaz kaletik zehar
eta ni bezalako
jende arruntaz
zuri berba egitea
Gizakume izatearen ohizko ibileran
txundigarriak
eguneroko gatzgabetik
salbatzen dituztenak
Liburuetan pilatuko ez diren argudioak
asmatzen dituztenak
Bidezidor ezezagunak bizitzen jarraitzeko
Horrela Ahopeka
Atsegin dut
errekaren harrixka lañoa
kolore gabeko tximeleta
landa-zuhaixka
edo ortzadar hutsa
Naizela Zarela jakitea
Horrela Ahopeka
zerizan moztua
ahots isilarazia
historia ezkutatua...
Izan zen eta izaten
jarraitzen duen antzera
Hala zuhaitza
egunero gure agertokian
dagoen hori
Begiek ez ikusiarena
egiten dioten berdin Hori
Bigarren ebakiondoa
Azal bakoitzean
Denboraren
gorputz baten
masaren gainean
Bortxagaitasunataz
oroitzapen
edo omenaldian?
Diseinatutako arrasto abstraktua
Ez zara
Horregatik ukatzen duzu
Nire edo beste norbaiten zelulak
Mugatzeak
Zuk Espazioa duzu etxe
Urak soilik markatu zintuen
eta Gabonetako zeruak
aurreratzen duen hotsaren azpitik
neguan bidaiari diren hosto lehorrak
gauez
itzal gabeko oinkada ilunetan
iturriaren soinua nagusi
ilargiaren intimitate uraldetara
hurbiltzen ari dira urrats itsuak
itsuak bai dira lurra zapaltzekoan
itzal gabeko oinkada ilunak
ilargiaren intimitate uraldeetan
azpisuge zangoak ipintzerakoan
zalatuko ditu iturriaren soinuak
neguko erratza
neguko zuhaitz biluzien
isats-adarrek
odei iheskorrak
ekortu nahian dabiltza
alferrikako ahalegina!
eskuratzen zaiena
laino asaldatuaren
nahasmen heldu ezina
besterik ez baita
horregatik
hodeiek hurbiltzen dieten
elurra sakabanatzen
edo euriari bidea errazten
eta eguzkiaren errainu etorkorrekin
azala zuritzen dira asebetetzen
asfaltoaren erosta
ohetik entzuten dut
asfaltoaren erosta
euriaren zama jasotzaile den
galtzadarri pitzatu bakoitzean
inertzia eta berogarri ezaren
doinua
gogoz kontra
aitona ala umea
garbitzen dituen
ura
da
bakardadearen noragabean galdu den
ezainduaren umezurtz negarra
da
gabezi erlatsa
babesgabeen patuan
historiak pairatzen duen arrail senda gabean...
Usaina ez da idazten
jaiotzear datorren lurbiran
freskotasun lurrinak
sumatu ditut
azukre gorringo gozo epelak
gailurra ukitzen duen eguzkian
Itxaropenak beti udaberriaren usaina dakar
ez dira berdinak hodeiak
bakoitzaren lurrin eskean
igarotzen dira
horregatik
beraien apetarengatik
aharrausi bateko lapsusera
murritzen dute egotea
Pazientzia zuhaitzen erretxinekin blaitua
behatz olioztatuak
koipetzen dute
eguerdiko bor-bor higitua
petrolio
mozorro eta janariaz
igurtzita
Bakardadeak historia ihinztatzen duen artean
Lo egin zuen
Uda
Gizon biluzi batek
Ezki loti baten hostaila azpian
Udazkenaren argitasunean esnatu zen
Ezkia esnaturik
Adarrak urreztatzen zegoen
Eta hosto beltzaranak
Gizona estaltzen
Begirada
Urratsek baztertu duten izkinan
Hegaldia eseki duen
Txoriak
Begietara behatu nau
Bere platerean
Pausatu aurretik
Utz nazazu alde egiten
Kimera gozatuaren
ondoriora
iritsi aurretik
Utz nazazu alde egiten
Itzetik
unibertsoaren
zirrara adierazgarrian
egoteko
Utz ezazu
grazia
besteren ez izatea
atzo gaur
eta biharko
mintzaera berdinduaren
ordezkoa baizik...
Mitxoleten udaberrian
Mitxoleten udaberri bat
Gertatu zen
Pasioak inauguratu berriko emakume bat
sarbidetsu udaberri hartan
Eta egon zen gizon bat...
Halaber burrunba eta xuxurlazko sentimen ludia
basati belarreko lur- arrasean
heldutako gorria mitxoleta kaliz
batean bereganatu zuena
Eta egon zen suntsikor pasiozko gizona...
Eta emakume bat
pasioak
astinaldi zakar batek
xahutzen dituen
mitxoletaren
petaloetan bildu zituenak...
Eta gertatu zen... behin-betiko traizioa...
Gertatu zen pasioa moztutako emakume bat
Eta pasio hertsien baina hareago
dagoen unibertsoari antzematea
Orlegiaren ugaritasunean
Haizearen ulerkortasunean
Uraren samurtasunean
Irauten duen txindi sendoan
Eta guztiaz jabetzen den kosmosean
Mitxoleten sarbidetsu udaberrian
Eskatzen dizut
Beste itsaso astinduek Gogartzea
larritasuna saldukerian dabilenean
aztarna gabeko hondar artean
bakarrik dagoela sinestean
eta beldurraren txurrilen barruan
giltzaperatzen denean Gogartzea
ez dagoela inor salbuetsi
lautada suntsituaz
oihan itxiaz
gure izatearen zizel ilunaz
Erosotasunarentzat koka lekurik ez dagonean
ezta zirrikiturik aurrera ez jarraitu
eta hies egiteko
Gogartzea aho bateko arrangura
izuaren gelan elkarketarena Han ere
Horrela ere Ez dadila sekulan
Bakardadea izan lekuko bakarra