Eukene Lizeaga Tamayo Sormen-lanak
Donostian, 1952ko abenduaren 3an, jaioa. Erretiratua.
Bere ibilbide poetikoa, 50 urte konplitzear zituela, hasi zen. Geroztik, euskara eta gaztelania erabili ditu bere idazlanetan. Tamarindoen epelean, Eguneroko ohikeria uxatzen, Azalaren azpitik eta http://booktegi.eus/liburua/179/ezjakitetik-eukene-lizeaga-tamayo. liburuak argitaratu ditu euskaraz. HATSA Taldearen partaidea.
Itzultzaile profesional jardun ez arren, zenbait itzulpen eginak ditu, fabore gisa. Hala nola, Manifiesto universal de poetas del mundo, 2005ean euskaratua. Ildo berean, André Krutxaga El Salvador-eko poetaren Data gabeko iluntasuna (2006) (Oscuridad sin fecha) poesia liburua ekarri du euskarara. Baita, Elena Popescu, poeta Errumaniarrarenak.