Emilio Lopez Adan

Emilio Lopez Adan Atzera

2005
Aita Saindua
Aita Saindua

Gizon horren hiltamuan gauza bat baizik ez dut ikusten ahal: botereari atxikia den edozein diktadoreren agonia. Francoarenarekin nahikoa izan genuela uste, El Pardoko jauregian egin ebakuntza heroikoak eta guzti..., baina ez: beste hamaika izan dira geroztik, eta azkena Erroman. Gogaitua nago.

Gero, hizkuntzaren ajeak. Gure tradizioan, Erromako jainko ttipia izendatzeko Aita Saindua baizik ez dugu, eta Anjel Lertxundiri bezala, "Aita Saindu" horren erabili beharrak hastiatzen nau. Aita eta Saindua. Zerbait baikor eta beneragarri gisa idatz, irakur eta entzun behar, beste aukerarik gabe. Nahiz eta historian gaindi "Aita Saindu" anitz jendeen zanpatzaile krudelak izan eta azken hau jarrera moral hertsi eta baztertzaileen defentsari sutsua...

Jaungoikoarekin ere gauza bera gertatzen zait. Jainkoa, berez, guztiz ahaltsua eta guztiz ona izan behar, gure heziketa giristinoak ez digu beste aukera kontzeptualik ematen. Hitza erabiliz geroz harrapatuak omen gaude, zeren eta argudio ontologikoak dioen bezala behin Jainkoa izendatu ezin baita haren existentzia ukatu: Jainkoa gauza on guztien gordailua izanik, buruan ez da sartzen zerbaiten izateko oinarrizko gauza, existentzia, ez duela. Kontzeptuak berak galarazten omen digu fedegabeko, ateo, izatea.

Alta, munduan jende askok beste kontradikzio nabariagoei eman die lehentasuna. Horrela, aspalditik dakigu "ona" eta "guztiz ahaltsua" ezin daitezkeela batu. Munduan den hainbeste dolore, min eta oinazeren aitzinean, eta mundua "kreaturik" izan dela aurresuposatzen bada, edo egin duena ez zen guztiz ahaltsua, edo ez zen batere ona. Nola konpreni daiteke sufrimenduaren existentzia zeruak eta lurrak egin zituena zinez ona bada? Bai, bai, teologoek denetarako daukate erantzuna, jendearen libertatea behar zen, hori behintzat zor zion kreatzaileak bere irudiko kreaturari; eta askatasunak gaizkiaren posibilitatea sortzen du... Baina izpiritu humanistak ez dira konbentzitu: beste modu batez egitea, alferrikako oinazeen gabekoa bederen, ez zen hain konplikatua ahalguztidun batentzat, eta, gehiago dena, inozenteen sufrikarioen aurrean, haur trisomiko baten leuzemiaren aurrean adibidez, zer leku du askatasunaren ondorio den oinaze "justifikatu" horrek?

Manikeoen logika zorrotzagoa da. Jainko ona eta jainko gaiztoa, biak oso ahaldunak, bakoitzari berea eta erdian, pitoak bezala, gu.

Gero, badira gurekiko hain mespretxu ez diren posibilitateak.

Igual kreazione anitz bada, eta gure galaxiarena suertatu zitzaion erdipurdiko jainkotxo bati, ahal zuena ahal bezala egin zuela, eta gero dena aldrebestua atera zitzaion. Zer eginen diogu bada? Badira ofiziale txarrak, zergatik ez jainko malestrukak? Kasu horietan, behintzat, ez genuke errebelatu eta mingots ibiltzeko arrazoinik, jainko hori gure izorratzaile izan beharrean gu bezalako beste malerus bat izanen baitzen.

Baliteke gero beste interpretazio bat, politikoagoa. Behar bada, gure unibertsoa sortu zuen demiurgoa zahartzen ari da, Aita Saindua bezala, eta Parkinsonek jota, Alzheimeren laguntzaz, gutaz ahaztu da; eta hau guzti hau pikutara doan bitartean, bere gela zaintzen duten eskuin-muturreko aingeruek ez diete deus kontatzen, esperantza baitute humanitatea aspertuko dela eta errebelatuko, eta orduan, eskuin muturreko aingeruen ametsa hori baita, Mikel Goiaingeruak hartuko duela ertzainen burua eta denak igorriko gaitu Belzebu, Barrabas, Satanas eta beste horiengana, betiko. Zeren eta teologoek jakinarazten baituten bezala, kreatura ttipiaren bekatu zirtzilak betiko infernua merezi du jainkoa, hau da, infinitoa, ofenditzen duelako, eta zigorra ofendituaren duintasunaren araberako izan beharko da, infinitoa oinazez eta denboraz... Jende lasaia bezain saldua dira teologoak.

Gure gaztaro eroan uste izan genuen erligiotik askatu ginela. Orain, komunioneak, hileta-elizkizunak, Europako ondare kulturala eta Aita Sainduaren (bi maiuskulekin!) osasuna direla eta, badirudi gure usteak ustel eta gaindituak direla. Betikoa betiko! Baina ez niretzat. Mingotsa eta errebelatua, errepikatuko: jainkorik ez, ez eta nagusirik ere! Eta jainkoa zeruan balego? Bakuninek erran bezala, handik hustu beharko genuke!

2005
Pays Basque Sud : Fin de l'Ancien Régime et abolition des institutions forales", in Histoire Générale du Pays Basque, tome V, Manex Goyhenetche
Elkar
2001
Intelektualak eta politika
Jakin, 122.
2001
Soberanía, autodeterminación y democracia in Autonomia, Autodeterminazioa
Herria 2000 Eliza, 176.
2000
Azkonarro", in Geroa oraino?, Itxaro Borda eta al.
Maiatz
2000
Demokrazia eta naziotasuna
Uztaro 32.
2000
Idazlea eta bortizkeria
Maiatz 34.
2000
Marc Légasseren lan idatziak", in Le basque récalcitrant et le coq gaulois, M. Légasse
Gatuzain
1999
Terrorismo y violencia revolucionaria
Likiniano
1999
Txillardegiren pentsaera politikoa
Jakin 114.
1998
Euskara garbia...
Maiatz 31.
1998
Jon Mirande, eskuin muturreko idazlea
Jakin 106.
1998
Terrorismoa eta biolentzia iraultzailea
Likiniano
1997
Autonomiaren historiaz", in Autonomoekin solasean, J. Arrizabalaga eta A. Murias
Txalaparta
1997
Duela 25 urte: subertsiorako unibertsitatea
Uztaro 23.
1997
Erbestean idaztea
Hegats 17/18.
1997
Nazionalismo frantsesaren iturburuak (Ipar Euskal Herrian)
Azaroaren 11az liburuxkan, Herriaren Alde
1996
Helburua irautea ez ote den kezka dut (elkarrizketa)
Elkarri 19.
1996
Kontzientzia sozialaren bilakaera Euskal Herrian
IPES Formazio koadernoak 22.
1996
Rikardo Arregiren garaiko mogimendu politiko-sozialak", in Rikardo Arregi, gizona eta garaia
Larramendi Kultur Bazkuna
1995
Garapena eta askatasuna
Abiadura Haundiko Trena II. Kontrainformazio Aldizkaria
1994
Esperantza eta arazoak Ipar Euskal Herrian
Jakin 84.
1994
Joxe Azurmendi : Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan
Hegats 10.
1994
Nazionalismoaren edukin etikoa atzemangarria da?
Uztaro 11
1994
Sortzapen literarioaz
in 25 urte literatura, Maiatz 21.
1992
Trantsizioaldiari buruz
Uztaro 4.
1990
La revolución y las naciones prohibidas del hexágono
Archipiélago 4
1989
(Frantziako) Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak
Jakin 51
1989
Organizaciones, sindicatos y partidos políticos ante la transición: Euskadi 1976 (J.C. Jiménez de Aberasturirekin)
Eusko Ikaskuntza
1988
1968-1988 : Ezkerra Europan
Jakin 47.
1988
Negoziaketak
Larrun 7
1987
Nazio eta klase borrokak, bi errealitate ezberdin
Larrun 6.
1985
Euskadi kanpora begira
IPES, Langaiak 8-9.
1985
Euskal Herria. (Kontra)projektu bat" in Euskal Herria. Errealitate eta egitasmo. Joseba Intxausti
Lan Kide Aurrezkia
1985
Medikuntza hiztegi berezia" in Jean Etchepare mirikuaren idazlanak. II Mediku-solas. Piarres Charritton
Elkar
1985
Modernitatea eta gu
Larrun 2.
1984
Euskal nazionalismoa eta internazionalismoa
IPES Cuaderno de formación, 4.
1984
Konflikto eta komunikazio: abertzaleen arazoa", in Violencia y política en Euskadi, F. Reinares
Desclée de Brouwer
1984
Mark Legasserekin Eiren", in Concerto guerrillero pour un pays qui n'existe pas. Marc Legasse
Jakin 30.
1984
Zazpigarren alaba
Txertoa
1982
Bortu gordetan lainope
Haranburu
1980
La revolución vasca confrontada al problema de la nación-estado", in Clase obrera, marxismo y cuestión nacional en Euskadi
IPES Formazio koadernoak, 1.
1980
Nazioa eta estatua
Zehatz III.-1
1980
Sartre Camus-en aurka, edo Iraultza eta Errebolta
Jakin 14/15
1979
Euskadi 1984
Txertoa
1978
Ipar Euskal Herria: 150 urte historiarik gabe (1789-1934)
Saioak 2
1978
Mediación y alienación
Txertoa
1977
El Nacionalismo Vasco en el exilio (1936-l960)
Txertoa
1977
La crisis del etnocentrismo en la Navarra industrial y el desarrollo del nacionalismo vasco" in La Cuenca de Pamplona - Iruñerria
Colegio de Arquitectos, Kultur Mintegia
1977
Opresión nacional y lucha de clases en Euskadi
Revista Mensual - Monthly Review vol. 1/6
1976
El Nacionalismo Vasco y Clases Sociales
Txertoa
1974
El Nacionalismo Vasco (1876-1936)
Mugalde (1974) Txertoa (1976)
12/1980
Nacionalismo vasco, el
Txertoa
11/1976
Nacionalismo Vasco y Clases Sociales
Txertoa
09/2011
El nacionalismo vasco en el exilio
Txalaparta, S.L.
08/1984
Zazpigarren Alava
Txertoa
06/1977
Nacionalismo Vasco en el Exilio, el. 1. 937-1. 960
Txertoa
05/2008
Nacionalismo vasco en el exilio
Txalaparta, S.L.
04/1978
Mediación y alineación del Carlismo al Nacionalismo burgués
Txertoa