youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Emilio Lopez Adan

Emilio Lopez Adan Sormen-lanak

Gasteiz, 1946. Medikuntza ikasketak egin zituen. Ginekologia - Obstetrizian lizentzia bereziduna lortu zuen. "Beltza" ezizenez ezagutua, abertzaletasunaren gaineko ikerketa historikoak idatzi ditu, literatur lana alboratu gabe. Frankismoaren garaian, ETA erakundeko kidea izan zen 1963tik 1974ra arte. 1968tik geroztik erbesteraturik, "Gatazka" taldearekin kolaboratu zuen 1969tik aurrera. 1970. urtean "Euskadi eta Askatasuna" manifestua sinatu zuen. Bere sorkuntza lana aipatzerakoan, abertzaletasunaren historian sustraitutakoak dira nagusi: El Nacionalismo Vasco (1876-1936) (1974); El Nacionalismo Vasco y Clases Sociales, (1976) (Donostia eta Durangoko liburu azoketan saritutako lana); El Nacionalismo Vasco en el exilio (1936-l960), (1977) eta Del Carlismo al Nacionalismo burgués(1978). Bestalde, literaturaren alorrean Bortu gordetan lainope (1982) eta Zazpigarren alaba 1984an idatzi zuen ipuin bilduma aipatu daitezke, besteak beste. Kolaborazio erregularrak egin izan ditu: Egunkarian (Seiko urrea, Argia astekarian (Azkena) eta Euskadi Irratian (Goizean behin solasaldietan).  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila