Edorta Jimenez Ormaetxea Atzera
2018
Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua
Txalaparta
2010
Haragizko amoreak
Susa
2009-12-06
"Euskal literaturari kiratsa dario eta idazleak ez gara salatzen ausartzen"
Testua irakurri
Perla zuridun lepoko batez inguraturiko zakil baten argazkiak ohartarazten digu ezohiko liburu baten aurrean gaudela. Stock 13 ezberdina da, zentzu guztietan ezberdina.
Liburu sailkaezina dela diozu. «Burufikzioa» deitu diozu.
Burufikzioa sailkaezina da, bai. Aldi berean hitz egiten da literaturaz, literaturaren historiaz, idazleaz, pornografiaz, zinemaz... eta hari horren bidez josten dira bizi izandako pasarte batzuk. Ni liburuaren barnean nago etengabe, bertako pertsonaia naiz eta beste batzuk ere badaude. Bestalde, bilaketa baten historia ere bada. Kontua da bilatzen dena ez dela ohikoa kontagintzan. Ez da kontatzen nola bilatzen den sexu jarduera jakin bat. Irakurleak nirekin batera galdetuko dio bere buruari ea iritsiko den momentu hori. Liburua 13 ataletan, 13 stock-etan banatuta dago. Tituluak berak Ez Dok Amairu taldearen oihartzuna dakar ozen irakurrita. Alde horretatik, liburuan beste gai batzuk ere astintzen dira: euskal kultura, hizkuntza, musika...
Euskal literaturaren hutsune bat betetzera al dator?
Ez dakit hutsunerik betetzen duen. Literatura bilduma bat badago erotismoa lantzen duena soil-soilik eta bilduma horren barruan doa. Ez dakit hutsunerik betetzen duen. Nik horrelako libururik ez dut ezagutu euskaraz. Beste hizkuntzetan bai.
Momentu batean euskal literaturaren «gaitz» bat aipatzen duzu: Corin Tellado baten beharra.
Nabarra aldizkarian «irakurtasun» kontzeptua landu dut, irakurtasuna askatasuna bezala, irakurtzeko gaitasun bat. Euskaldunok ez daukagu erraztasun hori, hau da, kioskora joan eta euskarazko edozein nobela hartzeko. Ez gara ohartzen zeintzuk diren gure hutsuneak. Kioskoko literatura hori, kirol edo moda aldizkariak... Horren barruan ikusten dut Corin Tellado bat, ez daukagu. Nahasmena ere badakar ze Telladoren mailako liburu batzuk argitaratzen dira euskaraz, dena da literatura, ez da bereizten... Bai, beste zirikada batzuk ere bota ditut liburuan.
Zu zeu zara protagonista, baina emakume ugari ere bai. Hitz egin duzu beraiekin?
Lehenengo idazte prozesua izan da eta gero eurei esatea liburuan daudela eta nola dauden. Euren oniritziarekin egin dut aurrera. Emakume asko eta asko agertzen dira. Batzuk, batek daki non ote diren, eta existitu izan ote diren ere galde dezake irakurleak. Fikzio modura azaltzen den momentutik beti galdera dago: «Hau zure autobiografia bat da?» Nik esaten dut hau nire burubiografia ere badela, horrekin ere jolas egiten dut. Alde horretatik, konponduta dago kontua.
Irakurlearen esku uzten duzu orduan sinistu ala ez.
Irakurleak irakurtzen badu De Gaulle-ren autobiografia, memoriak, pentsa dezake ea egia ala gezurra esaten duen. Teorian biografia denean dena da egia baina irakurleak beti dauka zalantza egiteko eskubidea.
Irudiei ere garrantzi handia eman diezu.
Bai, azala ikusi besterik ez dago. Erabaki sendo batetik etorri da eta barruko irudiak Mikel Alonsorenak dira, erotismoaren iradokizunak. Mahaiko gaiak dira, jangarriak eta hor daude tartekatuta. Azkenean liburua, objektua den aldetik, polita da. Ni fetixista naiz hainbat arlotan, eta bata liburuena da. Liburu laztangarriak zaizkit atsegin. Alde horretatik guztiz pozik nago argitaletxeak egin duen ahaleginarekin.
Probokatzea bilatu duzula esan daiteke?
Ez, ez dut bilatu. Baina ez naiz isildu eta ez naiz isilduko. Ez da erraza euskal literaturan. Hamlet lanean Danimarkari buruz esaten den moduan, «zerbaiti kiratsa dario euskal literaturan». Kontua da zein loturik gauden idazleok, sumatzen dugun kirats hori nondik datorren jakinda, ez baikara salatzera ausartzen. Ni hasi naiz, hau pauso bat da, baina ez dut bilatu probokazioa. Azken urteotan ikusi eta irakurri ditudan kontu batzuk oso probokatzaileak izan dira niretzat. Inork ez du erantzuten. Pauso hau posible izan da psikologikoki, «Mirande kabareta»ri esker. Igela aldizkariaren izpiritua berreskuratu dugula uste dut: probokazioa, jolasa, hitzarekiko maitasuna, surrealismo puntua... Gure iraganeko heterodoxoenganaino joan gara. Askatasun osoz, eta euskal publikoaren aurrean sekula erakutsi gabeko lotsagabekeriaz, jantzien, hitzen, jarreraren eta sexuaren aipamen zuzen eta gordinaren aldetik. Emaitza zoragarria izan da eta horrek psikologikoki prestatu egin nau. Gainera, euskaldunon artean konturatu naiz badela heterodoxiarako joera daukan multzo polita. Euskaldunak gaur egunean, gazteenak oso eskolatuak dira, hizkuntzak menperatzen dituzte, kultura maila badute eta hartzaile onak dira. Nolabait, eskatzen ari dira. Guk kabaretean ikusi dugu, batzuk hiru aldiz etorri dira ikustera. Askatasuna ematen du horrek.
Aurkezpena ere ezberdina egin zenuen, musika, poesia, irudiak... uztartuz.
Gazteek erakutsi digute prentsaurrekoen sistema agorturik dagoela. Dena pilatzen da Durangorako. Ulertzen ditut hedabideak, orain gure uzta da eta irailean mahatsa biltzeko lez, tenporeroak behar dira. Baina Susaren hasierako garaietan amesten genuena, jende aurrean ikuskizunak ematea, gauzatu egin da euskal literaturan eta ildo horretan sartu naiz. Irakurleei liburuarekin batera zerbait eman niretik. Kabaretarekin egin ditudan lagunak eta beste proiektu batzuekin ezagutu dudan jendea etorri zen. Niretzat garrantzitsua da. Jende hori guztia hor egotea, nik eurei dena ematea eta eurek ere niri trukean ematea. Momentu honetan lan kolektiboetan sinesten dut.

2009-02
Ispiluaren kalteak
Testua irakurri
Anorexia izan daiteke ispiluak eragindako kalteetako bat, eta Ispiluaren kalteak du izena Edorta Jimenezek kaleratu duen azken liburuak, gaitz hori duen emakume bat ageri delako izen bereko ipuinean. Anorexia, drogaren ondorioak, ijitoak, sexu indarkeria, paperik gabeko langile etorkinak... Gai eta pertsonaia “zailak” aukeratu ditu idazle bizkaitarrak duela gutxi argitaratu duen ipuin bildumarako.
Hala ere, idazleak berak azaldu du gai bat baino gehiago lantzen duela beti ipuinotan eta benetan kontatzen duena ez dela huts-hutsik azalean ageri den istorioa. Eta egia da, hainbat arrazoi direla-eta, bazterketaren laztasuna ezagutzen duten pertsonaiek hausnarketarako bide aproposa eskaintzen dutelako. Kontakizun askotan txertatzen dira narratzailearen gogoetak, baina horien ondorioz ipuin batzuen irakurketa ez da hain erraza suertatzen. Esate baterako, ´Ezagumena eta suizidoa` entseguaren hitzaurreko oharrak izenekoan, gizakiaren ezagumenaren funtzionamenduari buruz hausnartzen du filosofia irakasle den narratzaileak, eta astun samarra gerta daiteke filosofia gustuko ez duenarentzat; haatik, hor ezin ukatu izenburutik bertatik dagoela ohartarazita irakurlea. Bestela, ipuinak denboran eta lekuan kokatzeko erreferentzia zehatzak eskaintzen ditu idazleak, eta horiek hurbiltasuna ematen diete narrazioei. Zailtasunak zailtasun, irakurtzea merezi duten ipuinak.

2009
Stock 13
Txalaparta
2008-11
"Gure jendartean sexua zentroa da, dela praktika legez, dela ukazio modura"
Testua irakurri
Edorta Jimenezek (Mundaka, 1953) liburu berri bat kaleratu du, Ispiluaren kalteak, Urdaibai aldean eta gaur egun giroturiko zortzi istorio gordin bezain sinesgarri.
Aspaldian eleberriekin ibili ondoren, ipuingintzara itzuli zara. Zelan izan da prozesua, edo zerk bultzatua?
Ipuin edo narrazio laburrak idazteari ez diot inoiz utzi, besterik da idatzitakoak argitaratzea. Narrazioak liburuan argitaratzeko gero tartea behar izaten da, eta tarte hori Azeri eta lehoia, Piztien itsasoa trilogia itxi duen eleberria amaitu ondoren etorri zitzaidan. Hala ere, esan behar dut liburu honetan daudenak azken urteotan idatzi ditudanetako batzuk direla, ez guztiak. Liburuak halako trinkotasun bat eskatzen zuela-eta, beste batzuk kanpoan geratu dira.
Eleberri-trilogia horren aldean, genero aldaketa bakarrik ez, garaiarena ere badakar honek: XVI eta XVII. mendeetatik gaur egunera etorri zara, XXI. mendera. Beste hizkera bat, beste gai eta ikuspegi batzuk...
Hizkerarena egia da. Genero eta liburu bakoitzak bere-berea eskatzen duelako. Gaiak, ostera, ez dakit hain berriak diren. Ikuspegia bai, nire aldetik berria-edo delakoan nago. Egungo gizarteak kezkatzen nau eta, gainera, hortxe izan dut lagun bat, urteetan, iragan denboretan ibili beharrean egungo gaietara itzultzeko eskatzen izan didana. Ziri hori oso barruan sartuta ibili dut, baita kontzientzia arazo bihurtuta ere. Honekin ziria kendu dut, nahiz eta jakin ez, gaien tratamenduan igarri dudan ala ez.
Giroaren aldetik, Bilbo ingurua hautatu zenuen "Manhattan" ipuin-bilduman, baina oraingoan, nahiz eta izenez aipatu ez, zeure lurraldera itzuli zara, Urdaibaira. Arrazoi berezirik horretarako?
Fikziorako Bilbo beti da egokia. Orain, ostera, ez dut hura hain ondo ezagutzen. Eta, egia esan, giro urbanoa da Urdaibaikoa ere, urbanotzat zer-eta bazterkeria, drogak, espekulazioa, immigranteen esplotazioa eta horrelakoak jotzen baditugu behinik behin. Horietarik sobera ditut etxe inguruan. Niretzat garrantzizkoena fikzioan egiantza eta sinesgarritasuna dira, eta horrek kontatu gura denaren gaineko ezagutza eskatzen du. Liburuan diren istorioak benetako jazoeretan, pertsonetan eta giroetan oinarrituak dira. Behin hau esanda, esan behar dut baita ere benetako horiek mozorrotzean datzala idazlearen eginkizuna. Esan barik doa lan gaitzena horixe izan dela. Orain, norbaitek nire ipuinetan Urdaibai dagoela igartzen badu, ondo. Hori ez dut lar mozorrotu nahi izan. Beste guztia ostera bai.
Ipuinotan, oso nabarmena da drogaren giroa: ez horrenbeste oraingo jonkizale marjinalak, baizik garai batean hor sartu eta betiko katigatuta gelditu direnak, adinean gora joanda ere: zuk zeuk ezagututako jendea, dirudienez.
Horrelaxe da. Ezagutzen dudan jendeaz dihardut, adinkideez gainera. Inguruan kafea bezain arruntak dira legez kanpoko drogak. Ez naiz, ostera, horien hornikarien giroan sartu, erabiltzaileen munduetan baino. Ni neu drogen erabilera sakratuaren aldekoa naiz. Adibidez, alkohola lagun arteko girorako, neurriz, eta kalamua-eta, neurriz baita ere, etxean giro onean erretzeko. Kokarik ez dut erabiltzen, baina ez nago horren erabilera neurrikoaren aurka, inondik ere. Inoiz berriro hartzekotan hornikariek kalitatea zaindu beharko lukete, dena dela. Oraingo arrunkeria eta demasak arbuiatzen ditut. Ez dakarte rollo onik. Eta drogak plazer barik katea bihurtzen badira, horra gero esklaboaren negarrak. Zintzo esanda, liburuko pasarteren batean edo bestean drogaren ondorioz hil direnetako batzuk izan ditut gogoan. Guzti-guztiak nik oso maitatuak.
Hausnarketa eta gaien ugaria
Lapur eta trapitxero txikien giroaren aldean eta kontrastean, haiekin gaztaroko abenturak konpartitu baina garaiz zentzatu zirenak dauzkagu: bizimodu burgesa daramatenak, ez beti kontzientzia lasaiarekin baina.
Ariketa gogorra izan behar du izan, zinez, gaztetan norberak uste izaten zuenaren aurka eginez bizi izatea. Hortixe hainbeste txalet, euren hesi, seguritate neurri eta enparauekin. Lotsa gordetzeko. Narrazioetako batean horietako bati etxea jausi zaio. Mendeku txikia nire aldetik. Gorrotagarrien zaidana, hala ere, immigranteen esplotazioa da, batik bat esplotatzaileak majoak, jatorrak, progeak direnean. Gure artean esklabotza berri bat dago, duda barik. Horrekin batera, esklabo-tratante berriak daude. Denak itxuraz oso demokratak.
Narrazioak izan arren, doinu diskurtsiboa erabiltzen duzu sarri, gaietan sakontzeko hausnarrean bazenbiltza bezala. Literaturak badu zure ustez ahal hori, arazoei begiratzeko ikuspegi berriak eskaintzearena?
Saiakeraren generoak badu fikziotik, batik bat saiakera filosofikoak eta, zer esanik ez, antropologikoak. Antropologia idatzia literatura da. Nire narrazioetan bada saiakeratik zer edo zer. Azken batean literaturak, kasu batean nahiz bestean, ikuspegi berriak eskaintzen dituelako da interesgarria. Liburuan diren narrazioak hausnarketa ugariren ondorioa dira. Bestela, diozun moduan, gaietan sartzeko orduan hausnarrean nabil, hain zuzen ere ez dudalako inoiz nire ipuinetan gai bakarra lantzen, bat baino gehiago baizik. Beraz, benetan kontatzen dudana ez da huts-hutsik azalean ageri den istorioa. Horren azpian doazen korronteak inportanteagoak dira. Esazu jazzaren eragina dela, nahi baldin baduzu.
Sexuaren desira nonahi sumatzen da ipuinotan, baina horrekin batera nabarmena da heriotzaren pultsioa ere: eros eta thanatos-en arteko joko klasikoa berregin nahi izan duzu ala...?
Baietz esan behar dudala uste dut. Sigmund Freud irakurtzen hamabost urte nituela hasi nintzen. Zein sakon sarturik dudan ez dakit. Edozertara ere, haren izkribuak gaur egun saiakeratzat dauzkat. Ildo horretan, erotismoa ez da beste barik sexua, Thanatos heriotzaren unea ez den legez. Nolanahi ere, gure jendartean sexua zentroa da, dela praktika legez, dela ukazio modura. Hortxe duzu Eliza Katolikoa, zelibatoaren kontuarekin. Sexua, azken finean. Familia bera ere sexuaren arautze jakin batzuk dira. Edozeren ehuneko laurogeita hamabost sexua da, eta beste bosta zer den ez dakigu. Hori bai, gehienek sexuaren garrantzia ukatu egingo dizute. Lehen drogak aipatu ditugu eta, hara, Herioak horiexek izaten ditu bere zaldietako bat. Hori horrela jakinda, berriro diot, hobe drogen erabilera erotikoa egitea. Zaldia bizkorregi badoa, agur gu! Bestela, denok hilko garela kontu jakina da, nahiz eta horri buruz isiltasunaren legea ezarria ukan botere guztiek. Osakidetzak gure osasuna zaindu nahi omen du, baina ezin gaitu heriotzatik libratu. Eman biezagute ba bakea.
Zintzotasunez zirikatzen
Ipuinen artean badira hariak eta lokarriak: geroztik erantsi dizkiezu, ala halaxe jaio ziren, lotura eta guzti?
Ez ziren lotura eta guzti sortu. Loturak berez etorri dira. Adibidez, ipuin guztietan zeharka-meharka mundu mailako gertaeraren bat aipatzen da eta, horrek bakoitza denbora jakin batean jartzen du. Izan ere, ipuinak ordenatzeko irizpidea gertaera horien hurrenkera errespetatzea izan da. Pertsonaien aldetik ere irakurleak batzuen eta besteen arteko antzekotasunak antzemango ditu. Nor zein den ibiliko delakoan nago. Paisaia ere lokarria da, azken hau zure galderak eragin didan gogoeta da.
Boterearen gehiegikeriekin beti izan zara kritikoa; hau ez da berez salaketa-liburua, baina badira han-hemen ziriak eta abarrak, ezta?
Ene, lehenago jakin dute New Yorken hemen baino Urdaibai gurean egin behar duten proiektuaren berri. Hori gehiegikeria ez bada, esango didazu. Literaturaren bidez ere zirikatu beharra dugu, badakit honetan bakarra ez naizena. Hori zelan egin, nola gauzatu, horixe da literatura onaren gakoa. Euskal literaturak duen altxor nagusia irakurleak dira, gure irakurleen multzo nagusia oso jantzia delako. Irakurlego horri ezin diot literaturaz mozorrotutiko salaketa libururik eman, literatura baino. Ona ala eskasa, baita txar-txarra ere? Eurek erabakiko dute. Baina literatura zintzoa, eta zintzotasun horren sinonimotzat daukat nik neuk botearekiko kritikoa izatea eta manikeismora ez lerratzea. Idazleak bere kritikotasuna gorde behar du, nahiz eta tarteka bateko edo besteko erakunderen batekin honetan edo bestean lan egin, azken batean erakundeek guztion diruarekin funtzionatzen dutelako. Holaxe nabil ikastetxeetan, adibidez, edo Bilboko Poesiaren Astean aholkulari aurton. Nire kasuan ez dut inoiz burujabetasun hori galdu, eta uzteko ere ez didate zuzenean eskatu. Egunen batean lan eroso baten truke hori galdu edo bertan behera utzi behar izango banu, zalantzarik ez zer egingo nukeen. Ez nuke aitaren itzalari traizio egiten jakingo.
Amaitzeko: genero guztiak landu dituzu honezkero; zein dira zure hurrengo proiektuak?
Ez dut uste genero guztiak landu ditudanik baina tira. Geroaz hitz egiteko liburu hau zelan doan ikusi behar da. Literaturan agur esaten jakin behar da, idazle eta kritiko gazteen zerez negarretan ibili barik. Lekua dudan artean hemen segituko dut, bestela eskerrik asko eta ea ba nire gustuko lanak idazten diren, literaturaz irakurle modura gozatzen segitzeko. Hau nire sortzaile jardunari buruz. Bestela, literaturaren arloan euskal poesia erotikoaren antologia prestatzen nabil, Josune Muñozekin batera. Nolanahi ere, gerrilla kulturalean saretuta ere eroso ikusten dut neure burua. Hau txarto, beste hori okerrago, harako hura zera, ez dut negarrik aditu nahi. Egin egin behar dugu, geuk, sortzaileok. Nire proiektuak, ba, hortixe doaz. Kontsigna bat erabili behar izango banu, zera, “euskal literaturaren sozializazioa sendotzea”, horixe litzateke kontsigna. Kemenak eta adoreak huts egiten ez didaten artean horretan jardun nahi dut.

2008-02-24
Itsasoko piztietan piztiena
Testua irakurri
Azeria eta Lehoia / Edorta Jimenez / Txalaparta, 2007
Baleen berbaroa (1997), Sukar ustelaren urtea (2004) eta orain gutxi, iazko azaroan, Azeria eta Lehoia, horiek ditugu Piztien itsasoa trilogia osatzen duten hiru eleberriak. Hamar urte iraun duen asmo bati amaiera eman dio egileak: itsasoko piztien inguruko nobelagintza historikoa, non gerraontziak baitira piztietan piztienak. Gaztelako Felipe II.aren Itsas Armada Garaiezina hartako piztia itzelak astunegiak izan ekaitzei, haizeei eta ingeles piztia arinago eta prestuagoei aurre egiteko, eta guztiz deseginda suertatu ziren Ingalaterrako kostaldeen aurrean, irlak Trentoko ortodoxiaren pean jartzeko asmoz joanda.
Hirugarren emanaldi honetan, porrot hura kontatzen digu trilogiaren protagonistak, berau preso gertatu zela Ingalaterran, bere oinpeko itsasontzian bolbora-leherketa eta sutea jasan ondoren. Laurogeitaka urtetako adinetik erraten dizkigu gauzak, oroimenak irekitzen dizkion bideetan barna. Oroimen itsasoan lema gisa, protagonistak berak abentura haien zurrunbiloetan idatziriko pergamuak.
Dokumentazio-oinarri sendoa du eleberri honek, pertsonaia gehienak historikoak dira, protagonista salbu, fikziozkoa dena, giza gorpuzkera eman diona narrazioari. Erlijio inguruko gerrak, Inkisizioa, kalbinisten erroak eta adarrak Euskal Herrian, anglikanismoa, liburu trafikoa, Herbehereetako altxamenduak gaztelar mendekotasunetik askatzeko, garaiko armaden osaera askotarikoa (mertzenario eta nobleak gerra-profesional bezala eta kostaldeetan errekrutaturiko itsas gizonak kanoi-bazka eta marinel bezala), garaiko identitate irizpideak… Alderdi asko gurutzatzen dira, bikain gurutzatu ere, berreraikipen historiko literario honetan. Guztiz urrun historia-eleberrigintzak ohi duen hainbat biziotatik: hala nola testu-inguratzera jotzerakoan, fikzioaren funts historikoaren falta entziklopedietatik-eta ateratako jantzi, altzari edo tresneriaren deskripzio azalezkoekin itxuratzeko ohitura; hala nola pertsonaiei gaur eguneko mentalitatetik ikusiriko jarrera eta asmoekin nortasuna emateko ohitura… Nobela honetan XVI. mendeko pertsonaiak ditugu, guztiz sinesgarriak, baita historialari batentzat ere, hartako mentalitate haren arabera sentitu, hausnartu, erabaki eta mugitzen direnak.
Kontakizunaren teknika ere trebe-trebea da. Lineala da historia kronologikoki, baina tarteka-marteka narratzaileak, urte anitz geroago gauzak lehen pertsonatik kontatzen dituela, kontakizunarekiko etorkizunean ikusi-edo elementu batzuk txertatzen ditu, aringarri eta argigarri direnak hariari jarraitzeko orduan. Lehen pertsonatik egiten dutenei dagokien bezala, ez dago narratzaile orojakilerik, berak ikusten duen alderditik, errealitatearen osotasunaz bera jabetzen den heinean, ematen digu kontariak gertaeren berri: osotasuna lortzeko, bertze narratzaile asko sartu ditu, protagonistari (eta guri) bertze aspektu eta istorioen berri ematen, elkarrizketen edo izkribuen bidez. Bereziki lortua da, irakurle honen ustez, kontakizunen osotasuneko bidean, nola doan arian-arian protagonista, bere oroimenaren galeratik, bere nortasunaz, bere egoeraz, berari gertaturikoaz jabetzen, nola doan puzzlea osatzen: mundu berri batera sortzen den baten antzera eta geldo hasieran, bertze jenderen bidez eta eskuetara heldu zaizkion izkribuen bidez gero, erritmo azkarragoan.
Eta bereziki landua euskara. Lan eskerga egin du Jimenezek XVI. mendeko estilo kutsua lortzeko, oso lan egokia, Leizarragaren mende hartako pertsonaia bat mintzatzen zaigunez. Opari txit estimagarria nobela historiko onen zaleentzat.

2008
Irakurri
Meettok
2007/05/30
«Itzulpenak sustatzeko, joan-etorriko zubiak egin behar ditugu herrien artean»
Testua irakurri
Edorta Jimenezek 'El Canto de los grillos' 'Kilkerren hotsak' nobelaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztu du. Aurki alemanera itzuliko dute obra hori.
IRUNE bERRO
Bilbo
Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan da hitzordua. Parean dago Cafe Bilbao. Han, orduak igarotzen zituen Esteban Urkiaga Lauaxeta-k, Kilkerren hotsak nobelan ageri den pertsonaiak. Gertu dago Areatza. Eta han atera zituen hainbat argazki 1937ko maiatzean Robert Capak, Edorta Jimenezen (Mundaka, Bizkaia, 1953) literatur obran azaltzen den argazkilariak. «Eva Forestek izan zuen Kilkerren hotsak gaztelaniara itzultzeko ideia, baina bertan behera geratu zen itzultzaileak ezin izan zuelako. Bego Montoriok itzultzeko interesa agertu zuen ondoren, eta Ttarttalo argitaletxearekin adostu genuen El canto de los grillos ateratzea. Gernikako bonbardaketaz 70 urte bete dira aurten. Eta pentsatu genuen urte egokia izan zitekeela Kilkerren hotsak bezalako edozein liburu itzultzeko; izan ere, liburuak 36ko gerra kontatzen du, eta gerra horren barruan Mundakako alkate legezkoaren, Alejandro Mallonaren, fusilamendua. Faxistek hil zuten Derioko hilerrian, 1937ko irailean».
Gernikako bonbardaketaren 70. urtemugaren harira egin dituzten ekitaldiez zer iritzi duzu?
Negargarriak iruditu zaizkit. Gernika bakearen hiria? Eta justizia, zer? Eta borreroez noiz hitz egingo dugu? Zeren Gernikako borreroak izan ziren alemaniarrak, italiarrak, espainiarrak eta euskaldunak. Eta borreroak ezin dira aipatu? Bakea aipatu behar dugu? Bada, justiziarik gabe ez dago bakerik. Areago: noiz zabalduko dira Espainiako militarren artxiboak jakin dezagun zer harreman egon ziren batzuen eta besteen artean? Min ikaragarria egiten dit Gernikan Bakearen museoa ikusteak. Gerraren museoa egon beharko litzateke, eta aztertu beharko genuke zergatik gertatzen diren gerrak, zeintzuk diren arrazoiak, berriro gerrarik egon ez dadin. COPEk egun zabaltzen duen diskurtsoa eta orduan egiten zena bat da, kolpista. Horregatik aztertu beharko genuke gerrara nork eramaten gaituen, nola, eta zein interes ekonomikoren arabera.
Zure liburuak plaza berrietan zabaltzen eman dituzu azken hilabeteak. Apirilean Argentinan izan zinen, eta Sukar ustelaren urtea nobelaren gaztelaniazko itzulpena, El año del tifus, aurkeztu zenuen. Zer moduzko esperientzia izan zen?
Buenos Airesen, Rosarion, Santa Gracia de la Pampan, La Platan... Leku askotan egon nintzen. Liburua Argentinan bertan inprimatu dute. Juan Luis Padronek egin du itzulpena eta Txalapartak argitaratu du. Esperientzia interesgarria eta garrantzitsua izan da, zeren hemen euskaratik gaztelaniara itzulitako literaturarekin aurreiritzi asko dago. Beste idazle batzuek ere aitortu dute: euskaratik itzulitako ezerk ez du interesik sortzen hemen, askok uste dutelako euskaraz ezin daitekeela ezer ganorazkorik egin. Eta boikota ere badago. Lagun bat saiatu zen La estela de los ahogados nire liburua komentatzen egunkari handi batean, eta ez zioten liburu hori aipatzeko baimenik eman. Argentinan, berriz, exotikoak gara, munduko beste edozein herrietako idazleak bezala. Irakurleek ez dute aurreiritzirik. Eta ez dago boikotik. Han, irrati eta egunkarietara iritsi naiz. Buenos Airesen gaztelaniazko literaturaz egiten den azokarik handiena egin zuten ni han nintzela. Guk ez genuen azokan egoterik izan, baina ekimenak aurrera eginez gero, datozen urteetan han egongo garela pentsatzen dut.
Txalaparta argitaletxeak ordezkaritza zabaldu du Argentinan. Zer-nola baloratzen duzu?
Ekimen ausarta da. Askotan joan gara kanpora, kanpokoa hona ekarri barik. Txalapartak, aldiz, kanpoko asko dakar, eta kanpora joateko bidea egiten du. Joan-etorriko bide hori baliatzen ikasi behar dugu.
Halaber, Alemanian izan zara. Pahl-Rugestein argitaletxeak euskal literaturari eskainitako saila jarriko du abian udazkenean, eta, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria eta Kilkerren hotsak nobelaren alemaniazko itzulpena k aterako ditu.
Alemaniako proiektu hau eredugarria izan ahal da, arrazoi askorengatik. Lehenengo eta behin, aleman eta euskararen inguruan taldea sortu dutelako. Talde askotarikoa eta sendoa: hiztegigileak, itzultzaileak, unibertsitate publikoak, interes pribatuak... Taldea osatu dute herri bietako adituen artean. Eta ondorioz, sortu dute alemanetik euskarara itzultzeko gai den taldea. Eta sortu dute mintegia ere bai. Hizkuntza bien arteko harremana landu eta itzulpenak egiteko taldea eratu dute. Eusko Jaurlaritzak, esaterako, diru laguntzak ematen ditu liburuak eta laginak itzultzeko. Hori guztia sortu ondoren, falta zen argitaletxea topatzea. Azkenean agertu da: Pahl-Rugestein. Ez da handia. Baina nire ustez, gure estrategia aramuaren estrategia izan behar da. Eta horretarako egokia da. Hau da, gure hariak hauskorrak dira eta heda ditzakegu bakar-bakarrik adar ahulean gainean.
Zergatik?
Zeren literatura itzulia, munduan, egun, monopolioen esku dago. Literatura hizkuntzatik hizkuntzara itzultzen da argitaletxe handien interesen arabera. Horregatik gure estrategiak aramuarena izan behar du, hau da, besteekin lan egitearen aldeko estrategia egin behar dugu. Egun, begiratzen baduzu zigilu handia duen gaztelaniazko liburu edozeinetan, ikusiko duzu zigilu horrek badituela beste etxe batzuk Italian, Ingalaterran, Alemananian eta beste hainbat herritan, liburu hori hizkuntza haietara itzultzeko.
Zuk diozunaren arabera, liburu asko ez dira itzultzen kalitatezkoak direlako. Obra sortu aurretik hitzartzen dituzte itzulpenak...
Argitaletxeek itunak egiten dituzte. Egile eskubideak hainbat hizkuntzatarako erosten dituzte, eta horiexek izaten dira itzultzen diren liburuak. Guk bestelako bidea egin behar dugu. Adibide bi etortzen zaizkit burura. Mariasun Landak bere liburu asko ikusi ditu itzulita, berak pertsonalki harremanak landu eta zaindu dituelako, adiskidetasuna eta elkar ezagutzaren bidetik. Hori guretzat ezinbesteko baldintza da, ezagutza. Bigarren adibidea 2000ko Galeuscakoa da. Andolin Eguzkitzari esker, Lekeition aztertu genuen euskarazko literatura mundura zabaltzeko zein hizkuntza hautatu behar genuen. Antza denez, ez da ingelesa, alemana baizik. Alemanian itzultzen omen da gehien. Bestalde, Erromako Associazione Culturale Euskara elkartearen lana ere aipagarria da, itzulpengintzan bidea egiteko. Beren web orrian ikus daiteke italieratik euskarara zer itzuli den. Eragina zoragarria da; gureganako interesa egon dadin, ikusi behar dute haienganako interesa dagoela. Elkar ezagutza eta joan-etorriko zubiak ezinbestekoak dira itzulpengintza sustatzeko.
Ekainean Baleen berbaroa-ren italierazko itzulpena, La voce delle balene, aurkeztuko duzu Italian. Nola etorri da aukera hori?
Italiatik euskarara ugari itzuli da, eta garrantzi handikoa. Italierazko literaturak garrantzi handia izan du euskarazko literaturan. Andu Lertxundik askotan aitortu du. Ostera, Roberta Gozzik euskaratik italierara itzuli du asko. Tranchida argitaletxearekin atera ditut zenbait liburu italieraz, tartean L´ultimo fucile (Azken fusila) eta La voce delle balene (Baleen berbaroa).
Adiskidetasunaren bidea jorratu duzu ahalik eta zure liburu gehien beste hizkuntza batzuetara itzultzeko?
Niri Roberta [Gozzi] etorri zitzaidan nire liburua itzuli nahi zuela- eta. Hor ate bat zabaldu zitzaidan. Zakua hartu eta Italiara joan nintzen harremanak lantzera. Beti esaten diet: 'Nire literatura ez da onena, baina hemen nago aukera izan dudalako'. Erromako Associazione Culturale Euskara taldeari laguntzen saiatu naiz. Denontzat bidea zabaltzen ahalegindu naiz, uste baitut gureak askorentzako bidea izan behar duela. Bestela ez du zentzurik.
Zer-nolako merkatua du euskarazko literatura itzuliak?
Beste edozein literaturak daukan merkatu berbera dauka, zabala. Baina kontuan hartu behar dugu zer saldu eta non. Orain arte hemen erabaki dugu zer itzuli. Eta ez dugu gogoan izan zein argitaletxek, non, zer-nolako liburuekin izan dezakeen interesa. Haiengana iritsi eta katalogo zabala eskaini behar diegu, hauta dezaten.
Hori zelan egin pentsatu duzu?
Euskal literaturaren komunikazio-informazio agentzia sortzea gustatuko litzaidake. Eta horri loturik, euskal literaturari buruzko aldizkaria, zenbait hizkuntzatan. Urteetan nabil ideia bi horien atzetik, eta uste dut laster izango dela gauzatzeko garaia. Ari gara hitz egiten pertsona batzuen artean.
Zer garrantzi ematen dio idazleak itzulpenari?
Nik neuk, daukana. Status quo batean bizi gara. Gure irakurleek gure mugen barruan epaitzen gaituzte. Eta gure ahotsa beste hizkuntza batean entzuten dutenean, beharbada, esango digute gure munduan ondo gaudela sartuta, baina itsutu egin garela gure literatura ez baita guk uste bezain ona, edo txarra. Lehenik eta behin, horretarako balio izan dit niri itzulpenak. Jakina da idazlearen profesionalizazioa zain dagoela euskal literaturan. Baina egunen batean ziur nago euskarazko libururen batek, itzulita, ezustekoa emango duela kanpoan. Atxaga, honezkero, bada idazle hori. Baina bere bidea beste bat izan da; guk, besteok, izan ez dugun bidea eduki du Atxagak.
Itzulpenak balio handiagoa ematen dio liburuari?
Badirudi itzulpenak halako berme edo kalitate zigilua ipintzen diola liburuari. Baina lehen aipatutako argitaletxeen arteko itunak kontuan hartzen baditugu, horrek ez du zentzurik. Nire liburuen kasuan, esan behar dut poztasuna eman didatela itzulpenek.
Argentinara egin zenuen bidaian hitzaldiak eman zenituen Gernikako bonbardaketaz eta 36ko gerrak Euskal Herrian utzitako arrastoez. Gerra ez dela oraindik amaitu esan duzu.
Ez da amaitu, ez. Gernikaren kasuan, artxiboak erabat zabaldu barik daude, militarrek oraindik Francoren irudia babesten baitute. Monarkia dugu. Eta monarkiarekin batera, gerra irabazi zuten indarren nagusigoa gizartean. Sakon-sakonean falangisten Espainiaren irudia nagusitu da, Espainiako ezkerreko indarren artean ere. Beste batzuek -errepublikanoek, sozialistek, komunistek- eskatu zituzten beste Espainiak aldarrikatzeko eskubiderik ez dago egun, nahiz eta esan ideia guztiak bakez defenditu ahal direla. Gezur galanta da. Errepublikanoek ezin dute berena defenditu, zeren monarkia bera ezin da auzitan jarri.
Zer iritzi duzu joan den igandeko hauteskundeez?
EAE-ANVren zerrendan parte hartu dut, Mundakan. Eta harro nago historiak eman digun alderdi horrekin lotura izateaz, eta eskandalizaturik, baliogabetu dutelako hautagaitza. Besteetan aurkeztu izan naizenez, hautatua izateko eskubiderik ez dut. Eskubide bat kendu didate, eta inork ez dit horren berririk eman pertsonalki. Ez didate jakinarazi kutsakorra, kutsagarria edo kutsatzailea naizela. Batzuek esaten dute biolentzia armatuarekin duintasunaren zati bat galdu zuela herri honek, eta niri iruditzen zait duintasunaren beste parte bat igandean galdu zuela herri honek. Duintasuna galtzen ari gara eta bada garaia duintasun hori berreskuratzeko. Isil bitez armak, guztiak, geldi dezatela errepresioa, eta abia dezagun elkarrizketa eta autokritika zorrotza, ez dezagun berriro onar herritar batzuk hautatuak izateko eskubiderik gabe utziko dituen legerik. Faxistek aurkeztu nahi badute, eskubidea dute aurkezteko eta propaganda egiteko. Baina beste guztiek ere izan behar dute. Bortizkeria publikoki gaitzestea edo ez gaitzestea barregarria da; Francok Errepublikari zin egin zion eta Pinochetek Allenderekin egin zuen argazkia, estatu kolpea jo aurretik. Indarkeri mota asko dago, eta denek ez dituzte guztiak salatzen.
Idazleak konpromisorik izan behar du bere herriarekin?
Nire hitzek balio baldin badute gizarte zuzenago baten alde egiteko , zalantzarik ez izan hala egingo dudala. Eta bitartean, Arestik esan zuen moduan, beti paratuko naiz sufritzen duenaren alde.
Azkenaldian torturaren aurkako zenbait ekimenetan parte hartu duzu, TATek gonbidatuta.
1984an atxilotu ninduten eta torturatu. Erabaki dut nire hitza TATen alde jarriko dudala, zeren gaur eta hemen torturatu egiten da. Gure kide bat, Aiert Larrarte, auzipetu dute prentsaurreko batean beste baten torturak salatu zituelako. Ez dago demokraziarik, ezta tortura desagerrazteko borondaterik ere, zeren sakon-sakonean jende asko torturaren alde dago. Hori bai larria. Mundu guztiak daki hemen torturatzen dela: Ibarretxek, Zapaterok, Raxoik, Sarkozyk eta bestek badakite. Baina AEBak dira eredu, ta Guantanamon zilegi da tortura.
Argentinan, halaber, 36ko gerraz geroztik literaturak eta politikak izandako harremanaz mintzatu zinen.
Liburu guztiak dira politikoak. Duela gutxi Utikan Euskadi sariak manifestua dela-eta, batek esan zuen sinatzaileen artean gehienak ezker abertzalekoak ginela. Aizu! literatura aztertzeko inportantea da nor zein alderditakoa den esatea? Hala bada, aipa dezagun beti. Zeren idazle batzuekin bakarrik egiten dute hori. Euskal literatura, gainera, gatazkan inplikatu da hainbat ikuspegirekin. Bada komandokidea salatzearen aldeko libururik, eta bada tortura testigantzaren gainean idatzitakorik ere.
Azken urteetan thriller eta saiakera historikoak idatzi dituzu batik bat. Speed gauez idazten zuen Edorta Jimenez basati eta apurtzaile hura inoiz itzuliko al da?
Baditut ildo horretatik idatzitako gauza batzuk, baina ez ditut argitaratu, ikusten baitut zelan hiltzen diren lagunak gehiegi lan eginez, eta nik nahiago dut lasaiago bizi. Ozta-ozta bizi naiz, nahiz eta askotan agertu hedabideetan. Lasai hartu nahi dut bizitza, gogoeta egin, hondartzan bainatu, lagunekin egon, trukean gutxiago irakurri, idatzi eta argitaratu behar badut ere.

2007-07-27
"Nire buruarentzat behintzat, literatura eta konpromisoaren arteko ohiko eztabaida gainditu ahal izan dut"
Testua irakurri
Azken sasoi honetan, bidaiatzen ibili zara zure obra ezagutarazteko xedez: Argentina, Alemania, Italia... Nolako esperientziak izan dira?
Argentinakoa Txalapartak han Sukar ustelaren urtea gazteleraz, El año del tífus, argitaratu duelako izan da. Hori batetik. Gainera Gernikaren bonbardatzearen 70 urte bete direla-eta, hitzaldiak egitera gonbidatu ninduten. Biak batera hartuta, horra bidaiarako motiboa. Alemaniakoa antzekoa izan da; batetik, irailean han argitaratuko didaten liburua; bestetik, Gernikari buruzko hitzaldiak. Italiakoa ezberdina izan da. Italieraz liburu bi ditut argitaratuta. Argitaletxea, Tranchida, mugitu egin da, antza, Piamonteko Asti herrian egiten den jaialdira Baleen berbaro eleberriaren italierazko edizioaz –La voce delle balene- hitz egitera gonbida nintzaten. Hiru kasuetan ere itzulia izateak dakarren abantailaz baliatuz izan da bidaia. Esan behar da Argentinan 35 ordu eman nituela autobusetan, milaka kilometro eginez, eta ez niola gorputzari atsedenik eman. Behin joan ahal izan eta! Alemaniako ere ez pentsa erosoa izan zenik. Asegarria bai, ostera.
Idazlearen zereginen artean norberaren lana ezagutarazi beharrak zer nolako garrantzia du zuretzat?
Esan dizut nondik etorri diren bidaiak. Nora deitzen nauten, hara ni! Merkatu zirkuitu handietatik kanpo ibilita orain arte, eta halaxe segitzeko gogoan badudanez, ikusiko da noiz arte segitu ahal dudan nire lana ezagutarazten eta bide batez hemengo literaturaz, hizkuntzaz eta kulturaz hitz egiten. Zabal eta alderdikeriarik barik egiten saiatzen naiz, nire hitzaldietan izan den edonork dakien moduan. Beraz, ez da soilik nire obra ezagutarazten dudana. Bestela, niretzat normala da norberaren obrari buruz hitz egiteko gonbitea hartuz gero baietz esatea. Argitaletxeari zor zaiona da hori, nahiz eta gero argitaletxeak beti-beti iritsi ez gurekin duen zorra kitatzera. Gainera gogoan izan behar da kanpoan diren euskaldunak ere hor direla. Erroman adibidez. Gozamena da lagunok bisitatu ahal izatea. Zera, literaturak munduan ibiltzeko era eskaintzen badit, ba, mundura.
Euskal literatura suspertzeko agentzia baten beharra aipatu duzu sarri.
Halaxe da. Agentzia profesionala, librea, zabala eta independentea. Epeka planteatuko nuke. Hasteko, epe bat beharko genuke informazioa zabalduz interesa sortarazteko; jakin mina piztu behar da; emaitzak bigarren epe batean etorriko lirateke, etortzekotan. Etorri ezean, ba, agentzia itxi eta kito. Ezaugarri horiekin, lehengo epean edo tartean finantzazioa da gakoa. Nork arriskutako duen dirua, alegia. Ezin dizut gehiago aurreratu, baina nire iritzia da orain bizi dugun egoeran kondizio objektiborik badela delako agentzia sortu ahal izateko. Salbuespenak salbuespen, euskal idazleok ez daukagu agenterik. Ea nork hartzen dituen etekinik emango duten ez duten ez dakien lanak. Buruan daukadan planteamenduan agentziaren beste eredu bat ikusten dut. Ni neu laguntzeko prest nago, eredu hori behar den lekuan eta egokiak diren pertsonekin eztabaidatzeko eta aurrera ateratzen laguntzeko.
Komunikabide askotan agertu izanagatik literaturaz ondo bizi daitekeela pentsatzen duena ere badago. Elkarrizketa batean esaten zenuen "ozta-ozta" bizi zinela.
Begira, elkarrizketa asko egiten digute, batez ere hedabide jakin batzuetan. Nire kasuan herrikoek aipatu egiten didate-eta, elkarrizketak eta telebistan agertzeak -Sautrelarako egin izan ditudan kolaborazioetan izan ezik-, musu truk direla esaten diedanean ez didate sinisten. Horrexegatik esan behar dut aipatu didazun hori. Apustua egin dut euskarazko literaturaren eta sorkuntzaren alde, eta horri eusteko ia beste guztiari utzi diot. Txakolina edateari eta kalamua erretzeari izan ezik. Ez du uste honetan antzeko planteamenduarekin dabilen bakarra naizenik. Noiz arte? Geroak esango du. Honi loturik hedabideetan agertzeak duen eragin perbertsoa ere aipatu nahi dizut. Hornigarria ez ote garen edo, okerragoa litekeena, gure elkarrizketak aditurik hedabideon jarraitzaileek ez ote duten gure obra irakurritzat ematen. Zertarako irakurri, dena xehe-xehe azaltzen diegunez gero! Kultura, oro har, edergarria da hedabide gehienetan. Polito geratzen da gu idazleok horietan agertzea. Ba, jakin bezate jendeek: ozta-ozta bizi gara.
Mediatikoak izan bagaitezke ere, ez gara horregatik hobeto bizi. Ozta-ozta irauten dut, eta nire moduan beste gehienek, esango nuke nik.
Zein da literaturaren xedea zuretzat?
Literatura, irakurtzea batez ere, nire zaletasunik handiena eta sendoena da. Niri buruari idazteko era ematea da literaturak nire buruari begira bilatu diodan xedea. Lehenik eta behin, zaletasun dudan hori landu ahal izateak poztu egiten nau. Ostera, eta besteei begira literaturaren xedea subjektibotasuna lantzea delakoan nago. Nahita nahiz nahi barik, literaturak kolektiboen subjektibotasuna lantzen du, eta eragin egiten dio. Onerako zein txarrerako. Eta marxismoaren ideia nagusi bat niretzat hartuta, subjektibotasunaren lanketak egoera objektiboan eragina daukanez, ba literaturak gizartean diren era guztietako arazo, problema eta auzietan eragiten du, gutxi edo asko, baina guzti-guztietan. Honekin, eta nire buruarentzat behintzat, literatura eta konpromisoaren arteko ohiko eztabaida gainditu ahal izan dut. Baita generoena ere. Ez dago genero hoberik edo txarragorik besteak baino. Kalitatezko literatura, literatura kontsumorako? Batak nahiz besteak subjektibititea lantzen duenez, hauta bakoitzak berea, eta bakea. Irakurleek nire lanekin gozamen puntu bat erdiesten badute, edota gogoetan sartzen badira, nire xedea kunpliturik.
Zure liburuak etengabe ari dira itzultzen beste hizkuntza batzuetara. Hurrengoa, 'Kilkerren hotsak'-en alemanezko itzulpena izango da. Ironiaz beteta, Bilboko Liburua Azokaren aurkezpenean aitatu zenuen, oro har, euskal literatura itzultzeak euskal idazleen 'benetako maila' utziko zuela agerian.
Itzulpenak ez dira ezinbestez bilatu behar den ezer. Gure merkatuan gure irakurle naturalek ematen diguten erantzunak erabakitzen du literaturatik gure bizimoduaren zein parte konpondu ahal den. Literaturatik bizi ahal izatekotan, itzulpenik barik bizi ahal izan beharko genuke. Ze gutariko gehienoi egiten zaizkigun itzulpenek ez dute diru etekinik. Beraz, zertarako itzuli!, esan dezakezu. Gakoa ez da hori, ostera. Eskaria datorrenean, eta bidea egin ahal bada, aurrera. Itzulpenetarako bideak eta eskariak modurik bitxi eta harrigarrienetan datoz, eta behin etorri ba, baietz esan izan dut. Nire kasuan, itzultzaileek eurek erabateko garrantzia izan dute. Hortik aurrera, egia da diozuna. Halaxe esan nuen Bilbon, erdaldunen gehiengo baten aurrean. Itzulpenek gure maila ezagutzen lagunduko dute. Eta ironiaz esan nuen hori, egia diozu. Ze hemen, Euskal Herrian, eta salbuespena salbuespen, erdaldunek ezin dute sinistu euskaraz egiten den literaturak maila duenik, inondik ere. Ez jauna, ezin dute sinistu. Erroturik duten aurre iritzia da, urteetan eta mendeetan landua, esango nuke. Genetikoa kasik. Beraz, badakit irakurle askorik ez duguna. Baina gutxi batzuekin konformatzen naiz, irakurriko gaituztenekin. Horiek badiostate, txo, ondo!, ni pozik. Badakit-eta horiek nortzuk diren nire kasuan. Euskaraz ez dakiten batzuk, zintzoak esatean “erdaraz argitaratzen duzunean irakurriko dut zurea”. Ze horrela esaten digu askok, eta gutxik bete. Gainera status quo bat ere dago euskal literaturan, gure txikian konformatu eta gure txikian handiena handi egin eta txikia ertain egiteko arriskuan bizi dena. Status quo hori urratzeko ausardiarik, nork? Noiz ekin diote gaztelerara itzultzeari argitaletxe jakin batzuek? Nork sinisten du euskal testuen artean sortatxo bat behintzat badela halako maila batera iristen dena?
‘Koioteren arrastoa’ kronika liburua zen, azken aldian genero hau eta eleberrigintza jorratu dituzu batez ere. Hala ere, Eako Poesia Egunetan Baudelaireren gaineko hitzaldia ondu zenuen. Zure poesia estimatzen dutenentzako esperantzarik?
Kronikarena 2000. urtean egin nuen Literatur Trena delakoarekin hasi zen. Hango esperientzien kronika da Europako mugetan barrena. Gero zenbait euskaldunek Hemingway ospetsuarekin izan zituzten harremanen ikerketatik etorri zen. Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan liburua dokunobelatzat daukat nik. Lan horrek 36ko gudara eroan ninduen, eta gudak Capa eta Steer kazetarien biografia bana idaztera. Behin horretan sartuta, Kilkerren hotsak eleberria berez etorri zen. Koioteren arrastoa berez etorri den moduan. Ez dut ezer planifikatu. Hala edo zelan planifikaturik daukadan bakarra Baleen berbaroa eleberriarekin hasi nuen zikloa da. Honez gero hirugarrena idazten ari naiz. Trilogia agindu nuen eta, gauzaturik laster izateko itxaropenean bizi naiz. Ean egin dudan hitzaldia ezberdina da. Horko Poesia egunak gogoko ditut eta, hitzaldia prestatu nuen. Horrekin batera, Larrabetzuko Literatura Eskola eta behe-behean sortu diren beste ekimen batzuk literatura literaturarekiko maitasun hutsagatik lantzeko guneak dira. Horrelakoxe hariekin josten ari den sarea, sare hauskorra da, baina sare ederra. Drogaren bidea da literaturan irakurleak sortzeko bide nagusia. Adizio sortarazi, adiziodunok sortarazi behar dugu. Ganbeluen txanda, gero. Poesiari ekitekotan nabil, bai. Noiz ahal izango dudan, ez dakit. Burutik kendu ezin dudan gaia da eta, ikusiko da.
Euskadi Sarien gaineko eztabaidan sartu zinen buru-belarri. Urak pixka bat baretu diren honetan, ze balorazio egiten duzu?
Utikan Euskadi Sariak agiriari inork ez dio ganoraz erantzun. Bazka orrialdean dagoen informazioak agirian labur ibili ginela erakusten du. Eta nire arloa ez delako, baina gaztelerazkoek azterketa merezi dute. Gehien poztu nauena gurea umekeria izan dela aditzea izan da. Umekiaren simetrikoa aitakeria delako, edo amakeria. Edo gu ume, edo eurak aita, edo ama. Niretzat aitakeria umekeria baino akats larriagoa da. Umeek ez dute erabakimenik, ezta erantzukizunik ere! Zuzen ala oker ibili ginen, erabakimena irakurleek dute. Badakigu, ostera, denak bat etorriko ez direna.
Jendaurrean egin dituzun azken adierazpenetan gogor kritikatu duzu "kritika-akademikoaren" jarrera.
Atzoko suen keez dihardutela, askotan horixe ematen dit. Egungo suez, nor ausartzen da ezer sakonik esatera? Beste harena berresanez, kritikaren armak ikusi nahi nituzke. Noiz arte iragan mendeko 70eko hamarkadako literatura aztertzen eta berreaztertzen? Noiz arte santu euskaldun biren bizitza kontatzen? Eta horiekin batera, hiru beatorena! Ez ote dago martiriren bat sikeran, horren biografia laburtxo bat egiteko behinik behin? Edo harako hark antologia argitaratu du eta, bertsiotako batean ahalik eta objektiboena egin duela esan ostean, hurrengoan pertsonala egin duela dio. Hori ez bada adarra jotzea, esango didazu zer den. Bestela akademia guztiak daude ondo. Batez ere publikoa ez delako akademiek zer dioten ezta enteratu ere egiten. Baina kritikoak, idazleok bezala, itxurakerien hedabide-sistemarentzat edergarri politak dira. Noizean behin hedabideetan gonbidatuak, udako ikastaroen kariaz batez ere. Bestela, politikaren eta eguraldiaren ostean, eta kirolei ekin aurretik, zertaz hitz egingo lukete hedabideok. Ostera, kritika akademikoa sortzaileok baino hobeto bizi da-eta, eurek ‘literatur sistema’ deritzoten ekosistema honetan darwinismoaren legeak zelan betetzen diren, gero! Jakina, ni haserre nago, esango du baten batek, kritika akademikoarentzat ez naiz-eta existitzen. Lasai, halaxe da beste askoren kasuan ere. Osasunez ondo gabiltzanez, kezkarik ez.
Berriro ekingo diozu eleberrigintzari, nobela bat duzu eskuartean.
Jaka Beka eman zidaten, Baleen berbaroaren hirugarren atala idazteko. Iaz argitaratzekotan, baina atzeratu egin da. Idatzitakoa behin galdu nuen. Bart, elkarrizketa honetarako gonbitea iritsi zitzaidanerako, berriro galdurik zebilen. Ea hau argitaratzen dudanerako teknikariek testua berreskuratzen duten. Bestela auskalo noiz amaitu ahal izango dudan.

2007
Basa gurina (beste egile batzuekin)
Txalaparta
2007
El canto de los grillos
Ttarttalo
2007
Jainkorik bai ala ez?
Elkar
2006
Koiotearen arrastoa
Susa
2005
Robert Capa
Elkar
2005
San Fermingway. Otras historias de Ernest Hemingway
Txalaparta
2004
George L.Steer, Gernikan izan zen kazetaria
Txalaparta
2004
L'ultimo fucile
Tranchida
2004
Sukar ustelaren urtea
Txalaparta
2003
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Susa
2003
Kilkerren hotsak
Susa
2003
La voce delle balene
Le Piramidi
2002
Mundakako Arraun Taldea, 25 urte bogan
Mundakako Arraun Taldea
2001
Omar Nabarro, 20. mendeko poesia kaierak
Susa
2000
Europako mugetan barrena
Txalaparta
2000
La estela de los ahogados
Hiru
1999
Voces de ballena
Txalaparta
1997
Baleen berbaroa
Txalaparta
1997
Itzala itzuli zenekoa
Elkar
1996
Laudano eta sutautsa
Zubia
1996
Urdaibaiko ipuin eta kondaira
Zubia
1995
El último fusil
Hiru
1995
Hemen datzana da
Elkar
1993
Azken fusila
Susa
1991
Speed gauak
Susa
1990
Atoiuntzia
Elkar
1989
Odoleko eskifaia
Susa
1987
Eragiketa basatiak
Susa
1987
Gaua zulatzen duten ahusietan
Susa
1986
Egutegi esperimentala
Susa
1986
Gizaeuropa
Susa
1985
Itsastxorien bindikapena
Susa
12/2006
Hegats 38 : egunerokoak eta memoriak
Asociación de Escritores en Lengua Vasca = Euskal Idazleen Elkartea
12/2005
San Fermingway : otras historias de Ernest Hemingway
Txalaparta, S.L.
12/2004
Sukar uztelaren urtea
Txalaparta, S.L.
11/2007
Azeria eta lehoia
Txalaparta, S.L.
11/2006
Koioteren arrastoa
Susa
11/1997
Itzala itzuli zenekoa : bermeoko liburutegiko ipuinak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/2015
El zorro y el león
Txalaparta, S.L.
10/2008
Ispiluen kalteak
Elkarlanean, S.L.
10/2007
Jainkorik bai ala ez? : erlijioari buruz eztabaidan
Elkarlanean, S.L.
09/2009
El año del tifus
Txalaparta, S.L.
05/1996
Urdaibaiko ipuin eta kondairak
Zubia Editoriala, S.L.
02/1996
Laudanoa eta sutautsa
Txalaparta, S.L.
01/2007
Más allá del Olimpo : barnetik
Fundazioa Saiatu = Fundación Saiatu
-
Blausta!
(Euskaldunon Egunkarian)
Testua irakurri
Boteik!
Braulioren tailerrean gertatutakoak ez ditut sekula santan ondo kondatzen lortuko, ez nik nuek gogorik edo ez dudalako, informatzaile dudan K.k datuak biribiltzen amaitzen ez duelako baino.
K.k -hau auzo-biografia da eta, hizki larri horren atzean laburtu behar dut nire informatzailearen izena- mania berri batek jota dabil eta, orain, udagoinean sartzekotan garela, astia hartuko ahal du berriro, eta ea era duen, data, oraingo euskerean esaten den moduan, Braulioren tailerrean gertatutakoen data zehatza, eguna eta urtea, jakiteko. Egia esan, gertatu zirenak ere ez ditu lar garbi K.k.
Ez dakit nik nahaste honetan nork sartu nauen baina, kontua da kronista irizten didala batek baino gehiagok eta, horra gero kontuak, horien ustez literaturgai izan litekeen edozer kondatzen didate, Badakizu harena zerekoarena, eta hau, hori eta bestea, Akordaten zara hangoagaz?, Nongoagaz?, Braulioren tailerrekoagaz, Ez daukat entzunda. Eta hortxe hasi da nire kronika idatzi behar hau, herrian jazo diren harrigarrienak biltzeko deitua naizela ematen duenez gero. Zorioneko informatzaileak, delako K. horrek, datuak falta ditu, ostera. Datu nagusia litzatekeena data da, ze data behintzat jakingo banu periodiku zaharretan begiratu ahal izango nuke eta. Baina, kia, datarik ez, ezta hildakoen daturik ere, ze, erraz igartzekoa denez, K.k ez zidan inongo ipuinik kondatuko, tartean odolik ez balitz, alde batera utzita sexu litekeela, odolik ezean, ezer kondatzeko beharra hartzea eroangarri egin lezakeen bakarra.
Hain zuzen ere, K. datu bila lar ahalegingu ez bada, sexu kontuengatik izan dela aurreratu behar dut, hondartzan gora eta behera pasioan begiak erne ibiltzea hirurogeitaz urteko gizona, hori, sexu-jarduna izatekotan behintzat. Egiten duen bakarra da -K.k- begi-ertzaz inguruan han eta hemen ditiak agerian diren andrazkoei begiratzea da, ti-ta, ametrailadora baino arinago, ti-ta, eta berriro paseioari ekin, begien pasiñoa tarte labur baterako aseturik. Laburtuz, K.ri voyeuarraren itzala famatu diote eta, eguraldiak laguntzen duen bitartean astirik ez alboko herrira joan eta Braulioren tailerrekoa noiz izan zen, zehatz eta osorik, egun eta guzti, argitzeko. Negua sartzen deneko izango du igoal bertara joan eta itauntzea. Bitartean, ni, Azken Inperioko kolonia-bazterra den herritxo-edo honen kronikalari eginik, miloi erdi hiztun ere ez dituen hizkuntza bihurri, iheskor eta kolonizatu honetan idazten K.k kondatutakoak. Ez dut makala nik.
Datu zehatzak dira, oraingoz, Brauiloren tailerra galdara-makinak egiten hasi zen lehena izan delakoa, eta oraintsu arte zabalik egon bada ere orain etxe berriak dagozela artez gorantza altxata haren lekuan, eta hildakoak makina bat izan zirela. Braulio bera ere hauts bihurtua da honez gero. Urtea ere nahikoa garbi dugu, begietan itsaso guztietako insomnioa ageri duen agure batek esan baitit; eta barkatu ahalko dit K.k. beste iturri batzuetara jotzea, eguraldiak aldaketarik ez dakarren bitartean paseeran eta ti-ta, titiak, hondartzan ibiltzeko era duenez gero, ze nik ere ipuin hau burutu behar dut eta; mila bedatzirehun eta berrogeita batean izan zen, udabarriz.
Udabarriz izan zan, dio K.k berak, Alkondara hutsik ibiltzen ginan eta, ni neu partikularrera, eta orduan akordaten naz Trilita -ezizena da- haren kamioia erabili ebela, Ze orduan anbulantziarik eta ez zan egoten, Trilitaren kamioian, heriduak eta hildakoak, hara, danak bertara kamioira, eta orduan baporen lonjetarako erabilten ziran hareek karro zabalak be, heriduakaz beteta, dana odola, makina bat hil ziran, baita neure tio be, Domingo, eta ahaztu jat haren apellidua. K.k arnasa hartzen duenean pasadizo guztia osorik kondatzen dit, aldian-aldian datu bat edo beste gehituz, ze, K.ri pasadizo hau literarioa delako ustea eragiten diona gerta zitekeen baina gertatu ez zena izanik, gertaera nagusi bakar baten inguruan gero eta xehetasun gehiago ematen ditu, esan guran legez, Hara zein dan koadroa, eta beste detailetxo bat -orain ja gure K.ak eta biok aurrean dugula begietan lainoa eta itsaso guztietako insomnioa ageri duen gizona, Modesto- Kamioia ez zan ba estranjeruko markaren bat, kabina doblea eukana?, ze orduan kofradikoak-eta Bilbora-ta kamioian joaten ziran eta? K. bera kamioilari ibilia da eta, hara kabinari buruzko datua frogarik argiena, zelan hain gazterik kamioei erreparatzen ziela dioskua, kamioiaren irudia buruan baitu oraindio ere; kamioia, odola zeriola kartoletan behera. Eta Modestok, begietan laino eta itsaso guztietako insomnioa duen gizonak, dio ba ze, Makina bat hil ziran, bai, baina ez dakit zenbat.
Kontua da Braulioren tailerrean luzaroan zegoela itsasoan topatako zer biribil bat, burdinazkoa, eta antza hori itsasoan topa zuen patroiak esan zuen, Ba, buia egiteko balioko dau honek, hortxr soldeu argoilatxo bat eta tak, buia eginda; halandaxe, portura itzuli direnean, mutilkitxiari esan patroiak, Eroik hori Braulioaren tailerrera. Eta han egon ei zen, zer burdinazkoa hura, biribil-biribila zena, tailerreko baten batek uztaitxo, girgil edo katanbegiren baten erdia baino ez zena soldaketa puntu bigaz, ta-ta, josi eta hara, buia, eta hor konpon, Eta bueltak amari, eta halako adar-jotzeren bat beti mutiltxikiari. Baina kontua ez da azken hori, mutiltxikiarena. Kontua da inork ez ziola soldadura puntutxorik ematen zer biribilari, burdinazkoari, eta gainera beharginek hainbatetan egiten zutela berarekin estropozo, eta honek ostikada bat jo eta hango bazterrera, eta bazterrekoak ere estropozo egin eta beste ostikada bat, zokondora, Kaguen zotz, ama putearen buxia eta oxtixa, biraoka. Eta halan hile bian.
Hilebigarrenean, eta batez bestekoan ematen du K.k datua, ze beharbada nahastu egiten zaizkio berak kamioia euki zuen bitartean tailerretan izandako atzerapen guztiak eta Braulioren tailerrekoa, hilebigarrenean, diot, patroia potruetaraino, ze patroia eta potruak berez uztartzen diren berbak dira eta, Txo, hoia Brauilioren tailerrera, eta ekarrik zorioneko buia, eginda badago zein ez badago be, ze hile bi be badira ta. Joan da ba mutiltxikia, Braulirenera, eta hartu du burdina zatia, Sasoia izan dok, Brauliok, eta beste ostikada bat, Eroik hori hortik horrantz, orain hile bi egon dok eginda hori- gezur galanta!-; Eta mutiltxikia, lepo gainean burdina zatia, portura, eta pisuagaz aldian behin behera jausten utzi bera buxia edo zer zen, behin eta berriro, eta halako batean, portuan ja, nasan, baporetik patroiak aldarri egin mutiltxikiari, Txo, botaeik!
K.k esaten didanez, marea behera zen, hartza -hitza ezagutzen ez duenarentzat portuko goialdea, marinelez beteta zegoen, halakoetan baporak pintatzeko baliatzen ziren eta. Hartzako behea jo eta han lehertu zen zorioneko buia.
Mundu Bigarren Gerra zen orduan. Gudaontziren batek laga zuen mina lehergarria, besterik ez zen-eta buia hura. K.ren ustez, eta hara bere kondatu behar horren gakoa, soldaketaren beroari lehertu gabe eutsi bazion burdinak, zer zela eta lehertu zen han, hartzan? Eta zenbat hil ziren? Makina bat, dio K.k berak.
Berrogeitazortzi, ematen dit hildakoen lumerotzat Manolok, behin K.ren ezintasuna ikusita beste iturri batzueta jo baitut. Baina data jakin arte ezin datu hori baiestu. Beharbada Manolok berak Komunisten batoiloian egon zen bitartean hil zituen faxisten kopurua da berrogeitazortzi biribil hori.
Bitartean K.k hondartzan dabil, ti-ta, titiak, eta elkar ikusten dugunero esaten dit, Herrian bertan bertan errementa ez ebanean! Gerta zitezkeen hildakoak ditu beti gogoan K.k. Berrogeitazortzi gutxi dira literaturarako, antza. Ni neu bi-edo izango zirelakoan nago. Gehiago ez. Bestela urtero agertuko litzateke pasadizoa igandeko gehigarriren batean. Batek daki. Kontua da beste behin ere Braulioren tailerrekoak ondo kontatzen lortu ez dudala. Ea ba neguan. Vouyeurrak atseden egiten duenean.

El juego de la oca de Urdaibai : Urdaibai, la oca y el temple en el juego
Asociación Cultural Urdaibai Txatxi
Hemingway y Urdaibai
Asociación Cultural Urdaibai Txatxi
La isla de Izaro (1422-1996)
Asociación Cultural Urdaibai Txatxi
Manhattan