Begona Lasa

Begona Lasa Atzera

2009
Paradisu ezkutuan Gilda
On Oarsoaldean, 58. zenbakia
2007
Aitarekin arrantzan
Erein
1988
Mediku baten oroitzapenak. Bulgakov
Baroja
1987
Amphitryon. Heinrich von Kleist
1987
Bi antzerki labur. Anton Chejov
Baroja
Etorkizuneko telebista
Hitzen Uberan
Hezurrak ilobian
Hitzen Uberan
Kristoren krisisa
Hitzen Uberan
Leiho zulotik
Fokuak oholtzaren txoko bat argiztatzen du, han gizon bat dago, Joxemiel Alproja hutsa nintzen ni orduan, badakizu, diru faltarik ez, gazteak, sasoia, mundua jango! Zalditegia, gauza berriak ezagutzeko grina, emakume-gose. Ez da samurra hiria ezagutu ondotik nekazal munduan moldatzea. Zertarako engainatu, samurrago egin zitzaidan hiriko bizimodua. Tratulari ona nintzen, txikitan lagunekin usu arraio trebatua. Ahotsa aldatuz “Ferminek txekorra hamarretan altxa baietz”. Hamarretan? Hi ez hago burutik sano! Halaxe irabazi nituen makina bat apustu, irabazi ere! Emakumetan ere ez nintzen atzean geratzen zen haietakoa! Ahotsa aldatuz “Horiek begiak, barrenak hustuko dizkizu haien begiradak!” Eta “Ikusten al duzue zer nolako planta hartu duen gure horrek?” Etxean bizi ziren amona eta izeba ziren hitzetik hortzera halakoak esaten zituztenak. Amak ez zuen hain gogoko, Ahotsa aldatuz “Umea galdu egingo da. Bizitzan edertasuna ez da aski, pertsona ona izatea baino gauza ederragorik”( ) Emakumeak Dantza-plantak eginez… Egun hartan zalditegian aurkitu nuen, txikitatik ezagutzen nuen, baina, sekula ez genion hitzik esan elkarri. Etxaldera inguratu eta inork ez omen ziola aterik ireki. Lotsatu antzean harrapatu nuen hasieran, eskean datorrenak ohikoa izaten duen otzantasunarekin. Lan eske zebilela, etxean anai-arreba asko zirela eta lagundu beharra zegoela…hitz-aspertuan aritu zen. Hamalau urte zituela esan zidan.