youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Arantxa Iturbe Maiz

Arantxa Iturbe Maiz Sormen-lanak

Alegia, 1964. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen Informazio Zientziak. 80.garren hamarkadatik hona Euskadi Irratian dihardu lanean; Goizean Behin programako aurkezle eta zuzendari izan da, batez ere. Programa honek Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen 2000. urtean. Egun irrati bereko Arratsaldekoa saioan egiten du lan. Honez gain, El Diario Vasco egunkariko zutabegile gisa aritu da. 1992. urtean Ezer baino lehen ipuin liburua argitaratu zuen eta urte berean, Euskadi Irratiak Maite, maite, maita irrati-nobela igorri zuen. 1995ean ipuin-bilduma bat kaleratu zuen: Lehenago zen berandu izenburuarekin. Gizakien arteko hartu-emanak jorratu izan ditu, batez ere, bere argitalpenetan, ahozko tradizioari jarraiki. 1999an, Ai, ama! entseguarekin, amatasunaren gaineko burutapenak islatzen zituen. Iturberen libururik ezagunena Ai ama! da, (Alberdania, 1999). Hika antzerki taldeak oholtzara eraman zuen.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila