Antton Luku Atzera
2014
Libertitzeaz
Pamiela
2009-04-25
Euskal kultura?
Testua irakurri
Oraindik txundituta nago liburu honen irakurketarekin: ez dut gogoan noiz gozatu dudan hainbeste saiakera liburu batekin. Baina, gaizki diot, erabili beharreko hitza ez baita gozatu, beste zerbait behar nuke esan, mingotsa baita berez Lukuk liburuan aztertzen duena. Funtsean, Euskal Kultura deitzen dugun horren benetakotasunaz dihardu. Baina ez horretaz bakarrik, azpian, posmodernitatea astintzen baitu, inoiz gutxi ikusi izan dugun bezain egoki.
Zer kontatzen duen.
Panorama latza da Lukuk erakusten diguna. Antzerkigintzaz duen ezagutza sakonaz baliatzen da gainerako disziplinetarako ere balio duten egia borobilak jaurtitzeko. Kolonialismoaz eta asimilazioaz da mintzatzen, nola geu ere bilakatzen garen kolonialismoaren tresna. Lukuk dio transmisioa bera dela arriskutan, txikia eta bazterrekoari eskatzen baitzaio izatea moderno, izatea globalizatu, izatea berez denaz besteko.
Bereziki Iparraldeko kulturaren agerpenei laguntzeko dauden instituzio, tresna eta pertsonak ditu astintzen, gogoeta ongi eramandakoen bitartez, berak duen ezagutza enpiriko, teoriko eta bibliografiko zabala profitatuz. Baina Lukuk liburuan dioena, edonorako da baliagarri. Oso mamitsuak, halaber, hizkuntzaren inguruan egiten dituen gogoetak, ausart bezain egiazkoak.
Idazkerari buruz
Estiloari dagokionean esango nuke, bihotzak eta buruak bat eginda idatzitako liburua dela, interespuntuen garapen sakonari kontatzeko freskotasuna ezarri zaiola, irakurleak ez dezan alferkeriarik izan lerro baten ostean beste bat irakurtzeko. Eta hala, gaiaren gordinagatik, irakurtzeko ederra da liburua, Hegoaldekoontzat pertsona ezezagunen izenek eta bestelako termino zenbaitek bidea zailtzen badigute ere.
Ondorioak
Hau guztia ikusirik, baten batek uste dezake pentsamendu atzerakoi moduko baten jabe dela Luku: halako gezurrik! Nago Lukuk kulturaren transmisio eta berreskurapenerako oinarri egiazkoak dituela aurkitu, nahiz eta, itxura batean, garaion aurkaria dirudien. Ezer ez da abangoardista eta iraultzaileagorik benetako gaitza zein den ikusi eta harentzat irtenbideak proposatzea baino. Eta horixe dagi Lukuk, lotsarik gabe, beldurrik gabe, ausart eta klarki. Lagunak galduko ditu ederki, ezker eskubi.
Ezinbesteko liburua da, ordea, kultura oro har, antzerkia partikularki eta euskararen etorkizunaren inguruko gaiak maite dituenarentzat. Baita ere bizi ditugun garaion gaitzak eta giltzak ezagutu nahi dituen edonorentzat. Xapó, Luku!

2009
Euskal kultura?
Pamiela
1998
Botoiletan
Maiatz
1997
Antso Azkarra edo Miramamolilnen esmeralda
Kutxa Fundazioa
1996
Tu quoque fili
Kutxa Fundazioa
12-2007
“Antzerkia beti gaizki ibili da eta beti irauten”
Testua irakurri
Antton Luku Donibane Garaziko lizeoan ari da irakasle. Urtetik urtera antzerkiak muntatzen ditu ikasleekin. Bereak dira, besteak beste, Tu quoque fili, Antso Azkarra edo Miramolinen esmeralda antzerki lanak. Narrazioak ere idatzi ditu, hala nola, Botoiletan eta Euskal Kama Sutra.
Azken urteotan Lurra, Beltzeria eta Escualdunac trilogia taularatu du Hiru Punttu taldearekin. Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak, Jasone Osororen Tentazioak ipuin liburuak egokitu eta taularatu zituen lizeoko ikasleekin.
Zer da antzerkia gaur egun Antton Lukurentzat?
Beste idatz generoak bezala –ezin dut literatura idatzi, gero eta zailago zait hau literaturan sailkatzea– antzerkia munduaren ulertzeko tresna da. Hor paperean, jarrarazi zaituzten konfliktoak eta kontradikzioak mahaira isurtzen dituzu eta hasten zara gatazkan. Zerbait kausitzen baduzu, momentu batentzat bederen, iduri zaizu baketurik zarela. Zerbait ikasi duzula. Beste generoei erkatuz antzerkiak duen abantaila hau dateke, laborategia ondoan duela, eszenatokia, ea atera ditugun formulak posible direnez. Antzerki jendeek Doctor Jekyll aire bat dute.
Idazten dituzun antzerki lan guztiak taularatu dituzu? Edo tiradetan edo kaxoian gordetzen dituzu horietako batzuk?
Etxean nonbait bospasei antzezlan dauzkat eman gabeak. Baina gogo guti dut orain hauen muntatzeko. Antzerkiak negozio berezia atxikitzen du denborarekin. Klasikoak badaitezke, bistan dena, baina behin entzun nion Cesar Brieri –Teatro de los Andes-eko zuzendariari– testu klasikoek beti atxikitzen dutela balioa baina ez edozein unetan. Erran nahi baita, biziki ongi idatziak direla baina behar dute beha egon, historiak platerak berezi pasa ditzan berriz garaikide izateko. Lan bat taulara dezakegu berantegi edo goizegi. Zunda hori behar du antzerki jendeak. Etxean ditudan haiek ez dute xantzarik ukan. Ez ziren beren garaian atera eta orain trena pasatu zaie. Eta klasikoak ez direnez bigarren aukerarik ez dute ukanen.
Antzerki idazlea eta zuzendaria zara. Zein da rol zailagoa? Nola bizi duzu zeregin bakoitza?
Idazteak fase eskergabea badauka. Uste dut eleberri idazle guztiek ezagutzen dutela barne tortura hori. Iduri zaizu haria baduzula eta ez, txarra zen, dena argi ikusi arte. Sentitzen eta ezin. Hatsarrean eszitazio fasea baduzu, gaia eta irudi nagusiak heldu zaizkizu, espontaneoki sortuak, taula gainean aurreikusten dituzu jada eta gero eskema duzularik ba, idazte plazer hori berriz jiten... Hitzak ez dituzu aski fite idazten, neurkadaren gal beldur zaude...
Zuzendaritza ez da berdin. Faseak ezagunagoak dira, lana da, ofiziale lana. Badakizu zenbat denbora behar den paretaren eraikitzeko. Badakizu arazoa bada emekiago joan behar dela. Dialogoa da, aktoreekin partekatzen duzu. Akigarria, luzea, salak hotzak eta urrun dira, gero euriaren pean etxera sartu behar. Baina hitz egiteko espazio arraroa da. Sekulan bizian ez duzu holako solasik, kalitate horretako jendeekin.
Zer eman dizu lizeoan burutu duzuen antzerkiaren esperientziak? Eta zuk zer eman diozu Lizeoko antzerki lanari?
Lizeoko antzerkia gazte antzerkia da. Hor hamabost eta hemezortzi urte artean dira eta adin horretan funtsezko galderekin bizi dira. Mugarik ez dute gaietan, egiatasunean. Aurreiritzirik ez antzerkiari buruz, eta mundu ireki eta hetsia da denbora berean. Haize gaixtoei hetsia erran nahi dut. Beren gogoan lagunentzat ari dira, beraz auto-zentsurarik ez dute. Gaiak libreak dira. Mintzatu gara transgenikoez, Frantziako eta Afrikako arazoez, eritasun mentalez.... Aurten Palestinaz. Teknika mailan da gehiago, oraino laborategi hitza egoki. Irudi landuak, dantza, musika: aske da. Egun batez uzten badut arazo teknikoengatik izanen da, ez akidurarengatik. Hamalau urteren buruan betiko arazoak daude, gela, teknika, eta abar. Ez da deus leuntzen, bidea kaskartzen da izatekotan.
Segitzen duzu antzerkia oro har? Nola ikusten duzu antzerkia orokorrean Euskal Herrian?
Denbora batez saiatzen nintzen Hegoaldekoa egin ahala segitzea. Orain batetik nihaur ari naizelako gehiago eta denbora eskas, baita ere taldeek beren euskal ikuskizunak guti ematen dituztelako ez naiz hain jakinean. Uste dut Hegoaldean badela belaunaldi bat ofizioa ikasi duena. Euskal Herrian diren arazoak denetan direnak dira. Lan komertzialak egin behar direla laster muntatuak. Hegoaldean, intermitentziarik ez dela kontuan atxikiz, erran behar da artetan ikusten direla perla politak. Publikoan da xelebrekeria. Beti ikusi ditut bertsolaritza eta antzerkia enbor bereko adarrak gisa. Alta Iparraldean antzerkizaleek ez dituzte bertso saioak hain naturalki bisitatzen eta Hegoaldean alderantziz.
Zertan da Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia?
Gaizki. Baina Piarres Larzabalen urrezko aroa bere gisa uzten badugu, beti gaizki ibili da eta beti irauten. Xirristi Mirristi isildu da. Pantzo Hirigarai ari da beti, estilo ezberdin batean, Hiru Punttu zahartzen ari da... Oztibarre hor... artetan berpizten.... Kafos Itsasukoa bakanegi ari. Hau pena da zinez. Xabier Itzainak badu zerbait errateko dantza, musika eta antzerkiaren junta horretaz. Jokalari oso onak dituzte. Urte guztiz muntatzen dute lan bat Bankan eta Armendaritzen. Hau herrietako antzerkia da, ez herri antzerkia, kanpotik dena zaku berean ezartzen baita. Esketx eta forma laburrak han-hemenka urte guztiz... Jendeak antzerkian sinesten du ideien pasarazteko. Aiherrako mutiko batek bere lehen lana idatzi eta zuzendu du hemeretzi urtetan. Amikuzen Mattin Irigoienen inguruan Kitzikatzank taldea sortu da iaz. Publikoa beti hor da, fidel. Eta gaztetu. Baionan bizi hogeita bat aldiz eman du talde amateur batek. Chiméres taldea euskaraz hasi da. Kaukasiar kreazko borobila eta Amamaren memoria eman dituzte. Petit Théâtre de Pain taldekoek hiru bakarrizketa eman gogo udaberrian.
Idazten den antzerkia (guztia) jokatzeko aukera ba al dago?
Iparraldean ateratzen den ia guztia emana da eta eskasa bada. Idatz lana proiektua dago. Testu gehiago balitz talde gehiago litzateke. Ene ustez animatzaile, zuzendari hots, eskasa bada ere. Talde amateurren erritmoan ari direnak. Eta betikoa da bilguneen arazoa. Ez da konpontzen. Uste dut Hegoaldean, sarietan aurkezten direnak esaterako ez direla emanak. Antzerkiaren funtzionamendua ikusiz ez da harritzekoa. Beti egonen da hiatus –edo eten gisako– hori. Talde buruak eskuarki taula zuzendariak dira eta ez idazle. Ikuskizuna dute gogoan eta ez errana. Orduan idatzi aitzin ez bada kontakturik, bulegoaren sekretuan sortu testuak argiaren ez ikustera kondenatuak dira. Gainera taldeek bizitzekotan kanpoko merkatua dute gogoan eta euskaraz idatzi testu bat erreferentzia markatuekin arraro agertuko da itzulpenez. Ez du erran nahi testua ez zela ona baina merkatuari ez egokia.
Hiru Punttu taldea da gehien aipatzen dena. Hurbileko taldea duzu. Zer iritzi duzu bere ibilbideaz?
Hiru Punttu sortu zen Iparraldeko antzerkiaren depresio kroniko horren une batean. Nonbait inkontzienteki profesional/amateur eskema horren hausteko xedez. Petit théâtre de Pain-ekoek parte hartzen baitzuten. Orain ez naiz hain segur behar horretaz. Lan egin dugu komediaren eta toberaren arteko ezberdintzeaz. Gure herri antzerkiaren lantzeko, egokitzeko, sakontzeko. Tobera gaiez, erran nahi du gai minberatsuez. Bere lana egin du. Nahi nuke daigun –datorren– urtean Tobera quadrilogia-ri bere sintesia eman Karrusa izena lukeen lan batekin. Jainkoak nahi badu.
Miarritzeko Théâtre des Chimères erdaraz ari da, bestalde. Zertan da mundu hori?
Chimères taldea gorago nion bezala euskaraz hasi da Kaukasiar kreazko borobilarekin, orain Amamaren memoriarekin segitzeko. Txomin Hegi bertan ari da. Zuzendariak Broucaretek erran zuen beretzat ez zela euskal antzerkia. Antzerkia baizik. Orduan euskal antzerkia ez da antzerkia? Borobila gustatu zitzaidan. Egin zuten aurkezpenarekin nituen arazoak, ukan izatekotan: identitate lurraren jabetasuna. Ez nuen ulertu.
Iparraldeko jokalariak –nahiz taula zuzendariak– eta Hegoaldekoak gurutzatzen dira aski zure gustuko?
Ez aski. Zeren egin delarik emaitzak onak izan dira. Chimères taldea Pok taldearekin ari da. Haurra xutik emaitza ona zen. Eneko Olasagasti, Edu Naudo hemen ari izan dira eta gauza taxutuak egin. Gu saiatzen gara Antzerkiolarekin gurutzatzen Ander Lipusen Adel proiektu horretan. Ainara Gurrutxagarekin ikastaldi asteburu bat... Gehiago egin behar diren gauzak ene ustez.
Herri antzerkia hil ote da? Edo iraganean baino biziago ote?
Ez da hila! Pastoralak, maskaradak beti hor daude. Bi libertimendu eta bi tobera izan dira aurten. Hauek beharrezkoak zaizkit. Hor daude gure antzerkiaren kodeak. Hor da publikoa nahasten. Hor du antzerkian ari izan nahi duenak ikasten. Jendea, erreakzioak, egiten diren hutsak hor dira ageriago. Hor dira antzezle berriak ausartzen.
Telebistak (EITBk) zertan lagundu du antzerkia?
Telebista sortzeak aktore behar handia ekarri du. Baina telebistak bere lan metodoan laster ari diren jokalariak hobesten ditu. Eta gero antzerkian ari direlarik lan metodo bera atxikitzen dute. Horretan da arazoa ene gustuko. Telebistan ari direnetan biziki onak badira. Baina antzerkian irudi ona ez da batzuetan berehala heldu eta bilatu behar da luzaz. Hau egia da ofiziokoentzat edo amateurrentzat. Piarres Larzabal lantzean begi bistakoa egin zait hau. Ez dela antzerki handi eta ttipirik. Badira onak diren irudiak eta besteak. Hauek luzaz bilatu behar dira batzuetan.
Hegoaldean Arte Eszenikoen Eskola sortzeko zorian dago. Iparraldeko Kultur instituzioek (EKE, kasu) sustatzen dute antzerkia?
Uste dut Antzerti eskolak formatu duela antzerkia itzulikarazi duen belaunaldi ia guztia. Multzo hau arraberritu behar da orain. Ez da ahantzi behar, eta hau lotua da formakuntzari ere, Antzerkiolan egiten duten lana. Zinez euskal ikurretan bilatzen duen antzerkia. Herri antzerkien eta errituen ezagupena. Dantza, bertsoak, estetika. Urbanitatea, euskal musika. Jendeak eta beren egiatasuna. Hots gure nobeletan, olerkietan ikusten den mundu aberats hori ez da agertzen taula gainean.
Mikel Asurmendi
Azaleko argazkia: Gaizka Iroz.

10/1997
Antso azkarra edo Miramolinen Esmeralda
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones