youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Antton Luku

Antton Luku Sormen-lanak

1959, San Frantzisko (AEB). Ameriketako Estatu Batuetan jaio arren, Amikuzen (Nafarroa Behera) hezi zen. Donibane-Garaziko ikastetxe baten lan egiten du, irakasle gisa. Azken hamaika urteak pasa ditu Garaziko Lizeoan urtero antzerkiak ikasleekin muntatzen. 1985-1990 urteen artean aktore eskarmentua izan zuen Gillaume Irigoienek zuzendutako Hirurak Bat taldean. Ondoren, Tu quoque fili antzezlana idatzi zuen; Donostia Hiria antzerki saria lortuz lan honi esker 1996an. Hurrengo urtean ere sari bera eskuratu zuen Antso Azkarra edo Miramolinen esmeralda antzerkiarekin. 1998. urtean Botoiletan narrazioa argitaratu zuen, Maiatz argitaletxearen eskutik. Uraren sinbologia erabiltzen du liburu honetan, denboraren joana eta nagia islatzen duen uraren metafora. Euskal Kama Sutra (2000) narrazio erotikoen bildumako sustatzaile eta idazleetariko bat izan zen. Bestalde, Lukuk nobela beltza landu izan du bere idazkietan.

Antzerkigintzan, zenbait obra taularatu ditu azken urteotan; hala nola, Lurra, Eroak? eta Beltzeria trilogia. Era berean, Jasone Osororen Tentazioak ipuin liburua egokitu taularatu zuen Garaziko Lizeoko ikasleekin. 2014an Libertitzeaz (Pamiela) saio liburua argitaratu du.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila