youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Ana Urkiza Ibaibarriaga

Ana Urkiza Ibaibarriaga Sormen-lanak

Ondarroa, 1969. Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da. Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du eta, momento honetan, Deia egunkarian idazten jarraitzen du. 2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak argitaratu ditu. Poesian idatzitako lanik aipagarrienak Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) eta Nire hiriko poemak (Pamiela, 2006), azken hau haur eta gazteentzako idatzitako poema liburua da. Narratiban, Desira izoztuak (Elkarlanean, 2000) eta Bekatuak (Elkar, 2005).  

Haur eta Gazte Literaturan, aldiz, Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001), Hondartzako kioskoa (Baigorri, 2001), Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003), Amak plastakoa eman dit (Aizkorri, 2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006), Ondarroako piraten abentura berriak (Ibaizabal, 2007), Tita Tirita (Ibaizabal, 2008) Bidegorriko festa (Erein, 2010) eta Azazkalak jaten ditut, eta zer? (Elkar, 2011) dira.

 

Aipagarri izanik, baita, 2008an Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratutako Zortzi unibertso, zortzi idazle elkarrizketa liburua, Augustin Zubikarai (Elkar, 2009) biografia eta Atzorako geratzen dena (Alberdania, 2011) aforismo liburua.

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila