Ortotipografia ikastaroa idazleentzat
Puntuazioa dela eta, ugariak dira egunerokoan sortzen zaizkigun zalantzak. Behar horri erantzunez, Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak ikastaroa antolatu dute, idazleak hartzaile dituela. Maiatzaren 15ean izango da, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Euskaltzaindia eta Euskal Idazleen Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena berretsi genuen joan den otsailean (hona albistea). Hainbat ekimen burutuko ditugu elkarrekin aurtengoan, tartean idazleentzako prestakuntza. Bada, hemen gatoz lehen ikastaroarekin: Euskara batuaren ortotipografia. Izen-ematea apirilaren 27an zabalduko da.
Informazio zehatzagoa behar izanez gero, idatz ezazue hona: eie@idazleak.eus
Euskal Idazleen Elkarteko kidea behar da izan parte hartzeko.