Xabier Olaso Bengoa Sormen-lanak
Otxandio, 1964
Irakasle ikasketak egin zituen eta irakaslea da gaur egun lanbidez.
Hainbat libururen egilea da, bai helduetzat, bai eta haurrentzat ere. Helduen literaturaren kasuan poesia jorratu du batik bat egun arte. Haur literaturaren esparruari gagozkiolarik, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema liburu eman ditu argitara. 2005 urtean haur eta gazte literaturako Euskadi saria jaso zuen Pupuan Trapua poema liburuari esker, eta 2013an berriz ere eskuratu zuen Euskadi Saria Tximeletrak (Pamiela) lanagatik.