Xabier Artiagoitia Beaskoetxea Sormen-lanak
Bilbo, 1965. Bilbon bizi izan zen 1988ra arte; urte hartan Euskal Filologia ikasketak amaitu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Seattle-eko University of Washington-era abiatu zen hizkuntzalaritza ikastera. Han mastergo eta doktorego tituluak lortu zituen euskal gramatikaren inguruko ikerketak egin ondoren. 1992ko abenduan Euskal Herrira itzuli zen EHUn irakasle jarduteko. 1993ko azarotik Euskal Filologiako irakaslea da Gasteizko EHUn. 1984ean, AEKn lan egiten zuela, Iruña Kefetegiko Nobela Laburren lehiaketan bigarren saria eman zioten Ama izeneko bere nobelari, eta urte berean argitaratu zen. Garai hartakoak dira hainbat ipuin lehiaketatan aipamena lortu eta argitaratutako ipuinak. 1990etik aurrera beraren lanak hizkuntzalaritzara mugatu dira, eta gehienak ASJU aldizkarian argitaratu dira. 2001ean Hatsarreak eta Parametroak lantzen liburua argitaratu zuen, Chomskyk sustaturiko hizkuntzaren azterbidea euskaraz eta euskaratik abiatuta aurkezten zuen liburua.