Maite Toledo Saralegi Sormen-lanak
Zaldibia, 1966.
Turismoko unibertsitate ikasketak ditu UNEDen eginak. Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan (Marketing & Finantzak Negozio Eskola, Bilbo). Administrazio eta merkataritza alorretako ikasketa teknikoak ikasia Migel Altuna Institutuan, Bergaran. Formazioz eta zaletasunez, ekonomialari eta idazle; lanbidez, berriz, administrari. Gidari turistiko ere ibilia da.. Egun, Bergarako Udalean dihardu.
Arlo desberdinak jorratu ditu literaturan nahiz kazetaritzan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, narrazioa, gidoiak edota zutabeak. Kolaborazioak egin ditu Arrasate Pressen, Berrigaran, Goienkarian, Berrian, Ortzadarren, Hatsan, Linterna gorrian edota Nontzeberri kultur atarian.
Haur, gazte eta helduen literaturako hainbat epaimahaitan parte hartu eta hartzen du; hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009). Solasaldi eta irakurraldietan aritua. Hainbat sari jaso ditu.
Ametsaren aro berriakomiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian. Jet Lag olerki-liburua (2012) eta Tekno + turismoa saiakera (2012) eta Hemen (2013) dira argitaratu dituen azken lanak.