Joanes Urkixo Beitia Sormen-lanak
Bilbo, 1955. Galdakaon hazi zen. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Jaiotzez erdalduna, 20 urtez hasi zen euskara ikasten. Gaztaroan, mota askotako lanak egin zituen: bulegari, leiho-garbitzaile, egunkari-banatzaile, gaztelaniaz eta euskarazko irakasle edo filme itzultzaile. Gaur egun, zinema eta telebistako gidoilari moduan lan egiten du. 1978-80 urteetan Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandiaren Pott bandarekin kolaboratu zuen. 1983 urtean Ttu-ttua literatur aldizkaria sortu zuen Laura Mintegirekin batera. Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu du: besteak beste Euskadi Sioux, Anaitasuna, Pott, Argia, Susa, Egunkaria edo Zehar.