Jean Louis Davant Sormen-lanak
Urrüstoi, 1935. Pettarreko Urrüstoi Larrabilen (Zuberoa) sortua laborari-artzain familia batean. Aita bertakoa, ama (Iratçabal) Basabürüko Altzai herrikoa. Ikasketak Urrüstoin, Maulen eta Uztaritzen egin zituen. Laborantzako injeniaritza Frantzia behereko Angers hirian. Aljerian soldadu egon zen 27 hilabetez. Geroztik agoronomia erakaslea izan da Hazparneko Laborantza Eskolan. 1961ean ezkondua, emazte baxe-nabartarra, bi alaba ditu, Maddi eta Xantiana. 1975tik idazle militantea, Gazte, Herria, Enbata, Euskaldunak, Egia, Branka, Zehatz, Zabal, Herriz-Herri... aldizkarietan. Gaiak: laborantza, ekonomia, sozialkundea, politika, historia, kultura. Enbata eta E.H.A.S. mugimenduen sortzaileetatik. 1980an hasi zen literaturan, bereziki poesian, olerkian. Zuberoako euskalkiaren izenean, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975ean. Sartzeko mintzaldia 1976eko Abuztuan egin zuen Mauleko udaletxean (herriko-etxean), Abadia eta Xaho zuberotar euskaltzaleez. Erretiratua 1995ko irailetik. 2016an Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona Saria jasoko du.