Eneko Bidegain Aire Sormen-lanak
Baiona, 1975. Euskal ikasketak egina Baionan, kazetaria da lanbidez. 1999an Euskaldunon Egunkariako kolaboratzaile gisa hasi zen lanean Baionan. Egunkariaren itxieraren ostean, Egunero egunkariko zuzendari izan zen. 2001ean Euskal esaerak (Elkar) liburua eman zuen argitara. Ondoren, 2002an hain zuzen ere, Anbroxio eleberria plazaratu zuen, argitaletxe berberaren eskutik. AEK-ko irakasle emakume baten bere aitonaren gomutak dakartza gogora, II. Munduko Gudaren oroitzapenak. Lan honi esker irabazia zuen egileak Gazteluma beka, Mattin liburu dendak idazle gazteei eskainitakoa.
2023an Bichta éder (Elkar) eleberria argitaratu eta 111 Akademiaren saria irabazi zuen.