Beatriz Chivite Sormen-lanak
Beatriz Chivite 1991ean Iruñan jaio eta Burlatan hazi ondoren, 16 urtekin nazioarteko batxilerra Italiako United World College-en ikasteko beka jaso zuen. 2010ean Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Arte Historia ikasten hasi zen Londreseko unibertsitatean, eta bigarren urtea Beijing-en ikasi zuen. Txinan bizitako esperientziaz inspiratuta, bere lehen olerki liburua idatzi zuen, “Pekineko Kea”, 2012an Iruñako Udalak antolatutako poesia lehiaketa irabazitakoa, hain zuzen ere.
2014ean Ernerstina Champoucin XXV. poesia leihaketa irabazi zuen “Metro” liburuarekin. “Metro”k 2015ean Lauaxeta saria irabazi zuen 2016an, gaztelaniara itzulita, Papeles Minimos-en argitaratua. 2015an, La Caixa beka bati esker, Literatura eta Zinema Txinatarrari buruzko Masterra egin du Hong Kongeko unibertsitatean, eta 2016an bere Master amaierako lanak “MK Cheung Memorial Prize” saria jaso zuen unibertsitatean. 2016an Nafar Gobernuko Gazte Saria jaso zuen, eta Abenduan Blas de Otero poesia lehiaketa irabazi zuen “Biennale” liburuarekin.