Antxine Mendizabal Aranburu

Antxine Mendizabal Aranburu

Txikitatik gogoratzen dut nire burua boligrafo bat eskuan hartuta. Nire heldulekua izan da betidanik. Aurrenekoz, eguneroko batera atera nuen isiltasunetik nire baitako mundua. Handik urte batzuetara, kazetaritza lagun, inguratzen ninduen errealitatea neure baitakoa egiten ikasi nuen. Geroztik, nahastuta bizi naiz errealitatearen eta fikzioaren artean. Eta hitzen magian sinesten dudalako, hitzak ditut zaindari eta zaintzaile.

Idatzitako hainbat lan argitara eraman ditut eta irakurleekin partekatu; ez fikzioa nahiz fikzioa, hala nola, haurrentzako nahiz helduentzako literatura. Bestalde, azken urteetako argitalpenek beste sormen lan batzuk eragin dituzte: Emakume burugabea poesia liburu ilustratuak izen bereko taula gaineko ikuskizun bat sortu du eta, Odolekoak eleberriaren itzulpenari esker, literatur esperientzia berri bat ezagutu dut.

Gainerakoan, literaturari esker bizimodua aurrera ateratzeko zori ona dut: Elkar argitaletxean egiten dut lan, editore.

Atzera