Artikulua 2024/03/26

Greziako poeta eta filosofo handiak eta oroimena

Greziako poeta eta filosofo handiak eta oroimena

Grekoentzat oroimena axola handiko gauza zen eta horregatik haren izaerari buruz ideia asko zabaldu ziren. Sokrates (k.a. 470-399) eta Platonentzat (k.a. 429-348), oroimena hegaztientzat konpartimentuak dituen hegaztitegi erraldoi bat bezalakoa izan zitekeen. Horrela, ezagutza lortzea konpartimentu hutsak hegaztiekin betetzearen parekoa zen, eta oroitzea, berriz, hegaztietako bat bere lekutik atera eta hara itzuli ahal izatea, etorkizunean berriro erabiltzeko.

Pako Sudupe
Artikulua 2024/03/21

GIZAKIA ETA BERE ZOZOKERIA

GIZAKIA ETA BERE ZOZOKERIA

Sinetsi nahi ez dugun arren, ukaezina da klima-aldaketa jasaten hasi garela. Eta okerragoa dena, adituek iragartzen zutena baino lehenago heldu eta azkarrago okerragotzen ari dela. Egoera oso larria da, eta beranduegi, agidanez, hori saihesteko. Hala ere, zerbait egin dezakegu moteltzeko, ezta?

IZASKUN GRACIA
Artikulua 2024/03/19

UDABERRIKO POESIA

UDABERRIKO POESIA

Badu zenbait urte Udaberriaren etorrera poesiarekin uztartzen dela. Martxoaren 8aren eta 21aren artean, olerkariak ibiltzen dira alde batetik bestera, irakurketa saioak eskaintzen. Karia horretara hizkuntzak nahasten dira eta batzuetan trena ere hartzera behartuak gara, toki bitxi eta arraroetaraino joateko.

ITXARO BORDA
Elkarrizketa 2024/03/14

Istorio bat ondo kontatzeko denbora izatea merezi du literaturak

Oihane Amantegi

Istorio bat ondo kontatzeko denbora izatea merezi du literaturak

Oihane Amantegi Uriartek ‘Cayo Hueso’ (Elkar, 2023) argitaratu zuen iaz, bigarren narrazio liburua. Eta lehenengoan bezalaxe, urrutira eraman gaitu irakurleok, Antilletaraino. Eta eman dio ahotsa otarrain arrantzan bizi den kapitain zaharrari, eta hasi zaigu kontatzen bizi istorio bat, maitasunaz eta ahazturaz.

Miel A Elustondo – zaldi ero
Artikulua 2024/03/12

Bella Baxter edo Frankenstein garaikidea

Bella Baxter edo Frankenstein garaikidea

Bilduta dago jada alfonbra gorria, itzali dira fokuak eta kamerak, akitu da zinemako mekako izarren jantzi eta soinekoen urteroko balorazio hutsala. Urtero bezala, Oscar sarietan banatu dira banatu beharrekoak, herri xehearen dibertimendurako tartea eman dute, nahiz eta bitxikeri eta une biralen uzta ez den bereziki emankorra izan.

MIREN MINDEGIA
Artikulua 2024/03/07

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK

Artikulu honekin, gaur egungo aurrerapen teknologikoei buruz hitz egin nahi dut. Baita aldaketa horiek lanbideei nola eragiten dieten -edo eragin ahalko dieten- arreta berezia jarriz idazle gisa egiten dugun lanari.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2024/03/05

KAFKAREN HERIOTZAREN MENDEURRENA

KAFKAREN HERIOTZAREN MENDEURRENA

Aurtengo ekainaren 3an beteko dira ehun urte Franz Kafka hil zenetik. Berak oihartzun hori ezagutu ez arren, XX. mendeko Literatura unibertsalean eragin handienetakoa izan duen idazlea izan da, bere obra original eta paregabearen ondorioz. Bitxia da nola iritsi diren bere idazlanak munduko irakurleengana.

JON EUGI
Artikulua 2024/03/01

SORKUNTZARI (EDO HAREN KONTSUMOARI) BURUZ

SORKUNTZARI (EDO HAREN KONTSUMOARI) BURUZ

Urtea hasi baino lehentxeago, sare sozialak sutan jarri ziren idazle baten adierazpenen aurrean, liburutegiez arranguratzen baitzen (argitu ere egin behar da idazle horren liburuak bestsellerrak direla; hau da, diru pilo bat irabazten du, idazle gehienek ez bezala). Hain zuzen ere, beraren ustez, liburutegiak doako zerbitzua izatea arazo handia zen, egileek dirurik jasotzen ez zutelako jendeak beren liburuak irakurtzen zituenean.

IZASKUN GRACIA
Artikulua 2024/02/27

Oroimena

Oroimena

Badakizue Imanol Larzabalek eta George Moustakik kantatzen duten “Zergatik” kanta malenkoniatsu-ederrak zer dioen: Zergatik ikasi/ ahaztekotz gero/ ikasiak oro? (Letra: Jon Mirande). Eskerrak bizi garen artean ez dugula dena ahazten.

Pako Sudupe
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.