
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (II)
Honen aurreko artikuluan egindako galderei erantzuteko, Robert Wilentzen arabera, ez zen benetako adostasunik egon ama besterentzat ekartzea hitzeman zuenaren aldetik. Kontratuaren arabera, hark konpromiso ezeztaezina hartu zuen, aurrez jakiteke zer-nolako loturak izango zituen umekiarekiko.

Euskal Idazleak euskal irakurle
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Garazi Albizuaren gomendioak:

«Antzerki-liburua testigantza da, baina ez testigantza bakarrik. Da ate bat zabaltzea testu edo ideia horretatik abiatuta jolasten jarraitzeko»
Antzerkiak bizi du Idoia Gereñu Odriozola (Tolosa, 1980); eta iruntzietara. Katiuska antzerki taldeko sortzailea eta kidea da. Irakaslea eta ikerlaria. Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian jarri dugu hitzordua, antzerkiari buruzko bi artikulu akademiko ontzen ari den toki berean.
Argazkia: Agurtzane Belauntzaran

Denbora abolituz
Zer du Mosen Bernat Etxepare handiak Rosalia kantari arrakastatsuarekin ikustekorik? Horrelako loturarik egin al dezaket, sakrilegio izan gabe? Mendeen harresiak abolituko bagenitu, Mosen Bernati gustatuko ote litzaioke bere koplak Rosaliak kantatuak entzutea? Galdera zerrenda potoloa dakarkizut goizon, irakurle, irudiz kidetasunik ez duten bi pertsonaia hauek parez par jartzen ditudanean.

Autoerretratua
Celia Paul XXI mendeko margolari handienetako bat da, autoerretratuaren eta erretratuaren maistra, giza psikologiaren itzal eta argiak pintzelkada bakoitzaren bitartez islatzen dakien horietakoa.

GEREZIONDOEN LORAKETA
Udaberria ofizialki martxoaren 20ean (edo 21ean, nori galdetzen diogun) hasten den arren, oro har ez diogu neguari behin betiko agur esaten apirila heldu arte. Edo horrela gertatu ohi zen, behintzat, klima-aldaketak mehatxua izateari utzi zion eta errealitate bihurtu zen arte. Alemanian, alde horretatik gauzak ere aldatzen hasi badira ere, aipatu dudan sentsazio hori oraindik sentitzen da. Are gehiago, esan ohi da udaberria heltzen ez dela harik eta gereziondoak loratu arte. Esan hori, dena den, berri samarra da eta 90eko hamarkadaz geroztik entzun daiteke bakarrik. Zergatik?

European Writers’ Council (EWC)
1973an Bielefelden (Alemanian) jaioa, Nina George hainbat sari jaso dituen eta nazioarteko ospea lortu duen idazlea da eta, 2019az geroztik, European Writers' Councileko lehendakaria. Berarekin hitz egin dugu, EWCi eta bere lanari buruz gehiago jakiteko.

OHITUREN ALDAKETA: OLENTZEROREN ADIBIDEA
Aurreko artikuluaren azken zatian tradizioen aldaketei eta bilakaerari buruz hitz egin genuen. Eta oraingoan gaian sakondu nahiko nuke. Ohitura guztiak, baita tradizionalenak ere, aldatuz eta garaira egokituz doaz.

Euskararen biziraupena
Hizkuntza gizakiaren lorpenik handienetako bat da, handiena ez bada. Pertsona egiten duen bere ezaugarrietako bat da, gainerako animalia espezieetatik bereizten duena. Era berean, giza burmuinaren ahalmenaren erakusgarri paregabea da, soilik hark lortu ahal izan zuelako ideia bat hitzen bidez gauzatzea. Ustez erraza dirudi baina oso prozesu konplexua da, ikusi besterik ez dago zenbat kostatzen ari zaien makina modernoei edozein hizkuntzatan trebatzea.