Espresuki onartu gabeko betebeharrak
Ikuspegi liberala kontuan hartzen badugu, betebeharra bi modutara bakarrik sor daiteke: gizakienganako betebehar natural gisa, denok gizaki arrazional garenez, edo bestela, borondatezko betebehar gisa. Betebehar naturalak unibertsalak dira. Horien artean daude pertsonak errespetuz tratatzea, justizia egitea, ankerkeria saihestea eta gisa horretako betebeharrak. Borondate autonomo batetik (Kant) edo balizko kontratu sozial batetik (Rawls) sortzen direnez gero, inor ez hiltzeko edo inori ez lapurtzeko ez da inoren baimen espresurik behar.
POESIA, BIDE
Batzuetan, poeta zendu berri baten azkeneko bildumak irakurtzeak harritzen gaitu, eta hunkitzen ere bai. Amestu duzun bide bat egin du, eta horretaz idazten dabil azken hatsa eraman arte. Beharbada, belaunaldi kidetza istorioa baizik ez da, gustu aierua, kultura partekatu ipuina, preseski partekatzen ez ditugun hizkuntzen gainetik.
HARTZAREN ITZALA PIRINIOETAN
2072 metro gorako Bonaigua portuko C-28 errepide ertzean, Sorpeko oihanaren aldetik, jende askok filmatu dute hartz familia bat paseatzen, zuhaitzetara igotzen, ama bat eta bi ume dirudienez. Irudiak, Kataluniako telebistan azaldu ziren arratseko berri-sailetan. Hartzak ikustea gertakari mediatikoa bihurtu da, bereziki Auñamendi kate osoko ipar eta hegoko maldetan, duela zenbait urte arras erauzi zirenez geroztik. Aberearen eta gizakiaren -baina gizakia ez al da bera ere abere bat?- harreman luze eta gatazkatsuaren historia horrek, hizkuntza ezberdinetan harilkatzen diren gure kultura eta literatura pirenaikoak betetzen ditu. Historia hori da hemen kontatuko duguna.
GORPUTZ ETA IDENTITATE DESGAITUAK MAITATZEA
Zuzentzaileak gorriz azpimarratzen ditu kapazitismo, kuerdismo, neuroaniztasun edo patologizazio bezalako hitzak. Sigi-saga gorria ordenagailuan eta mugikorrean, etxean eta kalean agertzen da, existitzen ez den edo ikusi nahi ez den hori agerian utziz. Euskaltzaindiaren hiztegiak ere ez ditu hitzak jasotzen eta euskarazko Wikipedian neuroaniztasuna da artikulu bat daukan kontzeptu bakarra.
Hil da arrosa, gora arrosa!
Googleen Greta Gerwing tekleatu eta, bat-batean, txiparta arrosa distiratsuez bete zait pantaila. Bilaketaren emaitza guztiak ere arrosez tindatu dira berehala. Nolakoa den kapitalismoaren makinaria, pentsatu dut, ezin uka ez duela txunditzeko gaitasuna galtzen.
“Beti nuen literaturara itzultzeko gogoa”
Joan den aspaldian hainbat saiakera argitaratu eta gero, literaturara itzuli da Eneko Bidegain Aire, udaberrian nobela argitaraturik, Bichta éder (Elkar, 2023). liburuaren azaleko jauregi zaharrak Ipar Euskal Herrian ohi den higiezin proiektu baten atariko dugu. Promotorearen asmo ezkutua, batetik, eta asmoaren ilunaz oharturik ikerketari ekingo dion kazetariaren lana, bestetik, eta hainbat hari, pertsonaia eta istorio tartean: eleberri mardul ederra dugu emaitza.
Aldaketa txikiek, neurri handi baten gehituta, aldaketa globala eragin dezakete
Artikuluaren izenburua irakurrita, Eduardo Galeanoren Un mar de fueguitos etortzen zait burura. Aldaketak eta aldaketak, gizakion bizitzan etengabe ematen direnak. Batzuetan konturatu gabe, modu naturalean; besteetan, berriz, aldaketekiko erresistentziak sortzen dira eta, besterik gabe gertatzen joan beharrean, tentsioak agertzen dira.
Kaleko artistak
Uda etortzearekin batera eta eguraldi eguzkitsua lagun, jaietan dauden herri edo hirietan, edo besterik gabe, turistikoak diren lekuetako kaleetan mota ezberdinetako artistak agertzen dira. Hauen artean denetarik dago. Batzuk malabareak egiten ikusiko dituzu, edo txotxongiloak manipulatzen, baina ohikoenak musikariak dira.
Diruak ezin eros dezakeena: maitasuna (eta II)
Berriki hil den Nuccio Ordine italiarrak badauka liburu bat Alferrikakoaren balioa deritzana, zeinen xedea den balio praktiko-utilitarista zuzenik ez daukaten balioak gorestea, eta aipatzen duenetako bat maitasuna da, izenburu esanguratsu honekin: “Jabe egin nahiak maitasuna hiltzen du”