Artikulua 2023/12/11

Idazleen ekarpena gizartearen aurrerabidean

Idazleen ekarpena gizartearen aurrerabidean

Batzuetan munduan gertatzen ari dena gizateriarengan konfiantza galtzeko modukoa da. Ez da hain arraroa halako pentsamenduak izatea, ordea. Izan ere, pertsonen historia intolerantzia, basakeria, eta indarkeriaz zipriztinduta dago, tamalez. Gizakiak gizaki denetik egin du gerra eta pertsonak erail ditu aurrehistoriatik bertatik. Lur eta ondasunen espoliazioa egin du, Amerikaren eta beste kontinenteen aurkikuntzaren ondoren.

JON EUGI
zutabea 2023/11/29

NOBELAREN AZKENA?

NOBELAREN AZKENA?

Errateko duena surrealismo tapaki baten azpian itotzen saiatuz, poesia “daratulutan” dabilen bitartean, nobelagintza bere aldetik, Europan bederen eta parte handi batean, auto-kontaketa ahalik zintzoenaren bidean sartua da: idazleek -haboroxienak emazteak- gertatu zaiena baino ez dute kontatzen, gertatu zaien zakarrenaren inguruan aritzen dira, interpretazio teorikoak orrazten dituzte, aitortu beharra ezin gordez.

Itxaro Borda
Artikulua 2023/11/23

Etiketa, dikotomia eta diagnostikoei buruz

Etiketa, dikotomia eta diagnostikoei buruz

Gaixotasunari buruzko eleberriak eta memoriak irakurtzen ditudanean, nire esperientziari buruz idazteko eta hitz egiteko eskubiderik ez dudala sentitzen dut. Ulertuta eta lagunduta sentitu beharko nintzateke, nerabezaroan Sylvia Plath eta Alejandra Pizarniken poemak irakurtzen nituenean bezala, baina ez da horrela gertatzen. Gorputzari buruz idazten duten autore gehienek erantzunak dituzte. Bidaia luze bat egin dute askotan, medikuntza eta gizarte kapazitistaren baso ilunenak zeharkatuz, baina azkenean argia ikusi dute, beste aldera heldu dira: diagnostiko bat lortu dute.

IOSUNE DE GOÑI
Artikulua 2023/11/22

Gure inguruko Peterrak

Gure inguruko Peterrak

–Gelditu nahi duzu lotan? –galdetzen dio Peterrek Nati, mahaiaren beste aldetik eskua luzatu eta berea laztantzen duen bitartean–.

Segundu batzuk irauten ez dituen arren luze suertatzen den isilune deserosoa irekitzen da bien artean: amildegi bat.

–Beste egun batean –erantzuten du Natek, aurrean duen plateretik begiak altxatu gabe, eskua mugitu gabe.

–Beste egun batean igual ez dut gogorik izango.

MIREN MINDEGIA
Kronika 2023/11/17

Intimitatea(k)

Intimitatea(k)

Intimus hitzetik dator intimitatea hitza. In aurrizkiak adierazten du nolabait barnean dena. Intimitatea orduan, barnean duguna, norberak barnean daukan elementu gisa ezaugarritu daiteke. Definizio eta ezaugarritze bila ibili ziren Goizalde Landabaso, Miren Agur Meabe eta Xabier Gantzarain idazleak Geroa Hemen hitzaldi saioan.

XALBAT ALZUGARAY
Elkarrizketa 2023/11/14

“Olerkariak eraginak baditu,

baina ari da zinez bere erraietatik”

Auxtin Zamora Durruti

“Olerkariak eraginak baditu, baina ari da zinez bere erraietatik”

Iragan apirilaren 16an festa ospatu zuen Hatsa elkarteak urtero ohi duenez. 25. aldia zuen aurten, eta ohi baino mardulago heldu da urteurreneko olerki bilduma ere: Hatsaren Poesia. Auxtin Zamora Durrutik asmatu zuen eguna, asmatu argitarapena, eta ez du harrezkero urterik hutsik egin. Eta geroan ere iraun dezan, Ainara Maia Urrotz idazle eta itzultzailea du orain Zamorak poesia bildumaren arduradun. Lehen galdera egin aurretik ere, izen arrosarioa esaten hasi da: poetak dira denak...

Miel A Elustondo – zaldi ero
Artikulua 2023/11/13

NONDIK DATOR “HALLOWEEN” EDO “GAU BELTZA”?

NONDIK DATOR “HALLOWEEN” EDO “GAU BELTZA”?

Gure mundua izpirituenarekin komunikatzen duten ateak irekitzen diren momentua pasatu berri dugunez, gogoeta laburra egin behar dut festa honetaz. Aurreko artikuluan adierazi bezala Europatik Iparramerikara abiatu zen ospakizun hau, han ezarri eta berriro itzuli, apur bat aldatuta baina, ikusiko dugun bezala, antzinako esentziari eusten dioten zenbait ezaugarrirekin.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2023/11/10

Kuadrillaren afaria

Kuadrillaren afaria

Datorren ostiral honetan ez bada, biharamunean, larunbatean, ez dira gutxi izango afaria egingo duten gizon kuadrillak. Edo, bazkari baten bueltan juntadizoa egingo dutenak, berdin dio.

JON EUGI
Artikulua 2023/11/08

Immigrazioa

Immigrazioa

AEBetan immigrazioaren erreforma politikoki eremu minatua dela dio M.J. Sandelek. Jendearen sostengu zabala ematen duen immigrazio-politikaren alderdi bat baino ez omen dago ia: Estatu Batuetako muga indartzea, etorkinen legez kanpoko fluxua mugatzeko. Texasko sheriffek Interneten erabilera berri bat asmatu dute muga zaintzeko balio diena. Bideo-kamerak jarri zituzten muga legez kanpo gurutzatzen den lekuetan, eta haien irudiak sarean ikus litezke zuzenean. Muga zaintzen lagundu nahi duten herritarrak orrialde horretan sar daitezke eta Texasko polizia laguntzaile birtualak bihur daitezke edo bihur zitezkeen behintzat.

PAKO SUDUPE
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.