Elkarrizketa 2024/05/10

“Leize bat bada erditzearen eta ama bilakatzearen artean, batez ere adin horretan”

Marie Darrieusecq

“Leize bat bada erditzearen eta ama bilakatzearen artean, batez ere adin horretan”

Duela gutxi Baionan zen Marie Darrieusecq (1969, Baiona) bere azken nobelaren irakurketa musikatua eskaintzeko. “Fabriquer une femme” ( POL, 2024) eskuan, galdera batzuk egin dizkiogu.

Simone de Beauvoirrek erraten zuen “ez gara emazte sortzen, emakume bihurtzen gara”. Zure nobelako bi neskak eraikuntza betean dira. Eta doloretsua da...
Doloretsua da, bereziki Solangentzat, gazteegi erditzen baitu, hamabost urtetan. Baionako Marracq kolegioan eta gure herrian apaleste aire batekin, “neska-amak” deitzen ziren haiek naute inspiratu. Hiru ezagutu ditut, ezberdinak: bat, laborantza mundu pobrekoa, bestea giro burges bateko katolikoa zitekeena eta bestea oraino Alsaziatik etorria, hamalau urtetan ama bilakatu zena, iradokitzailea eta izpirituz betea, ez zen batere biktima bat.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2024/04/25

“Nik gehiago tratatu nahi nuen jendeen engaiamendua, engaiamendu horren arrazoiak”

Bea Salaberri

“Nik gehiago tratatu nahi nuen jendeen engaiamendua, engaiamendu horren arrazoiak”

1979an sortu zen Donamartirin eta Baionan bizi da Bea Salaberri, AEKn euskara irakasle eta material didaktiko sortzaile. Txalaparta argitaletxean plazaratu duen “Mesfida zaitez” bere lehen nobelaren aitzakian egin diogu elkarrizketa.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2024/04/11

“Gauza batzuk bai, idatzi ditut,

eta beste batzuk, berriz, nik ezin erranak dira!”

Xabi Lasa

“Gauza batzuk bai, idatzi ditut, eta beste batzuk, berriz, nik ezin erranak dira!”

Ingeniaria da Sara Zaldaiz, eta uraren antolamenduaren ardura eman berri diote Nafarroako gobernuan. Erriberako Lurribar herrira joan da, ur-horniketa dela eta ez dela zenbait arazo baitira bertan, udalaren eta laborarien artean. Herri mailako aferak, ordea, hamaika zikinkeria ekarriko du azalera: enpresari handien jukutriak, alderdi politikoen baitako botere borrokak, eta, azkenik, asasinatze bortiz bat. Hortxe Ura ez baita beti gardena (Elkar, 2023), Xabi Lasa Gorraizen (Iruñea, 1967) lehen nobela, iazko Irun Hiriko Kutxa saria irabazitakoa.

Miel A Elustondo
Elkarrizketa 2024/03/14

Istorio bat ondo kontatzeko denbora izatea merezi du literaturak

Oihane Amantegi

Istorio bat ondo kontatzeko denbora izatea merezi du literaturak

Oihane Amantegi Uriartek ‘Cayo Hueso’ (Elkar, 2023) argitaratu zuen iaz, bigarren narrazio liburua. Eta lehenengoan bezalaxe, urrutira eraman gaitu irakurleok, Antilletaraino. Eta eman dio ahotsa otarrain arrantzan bizi den kapitain zaharrari, eta hasi zaigu kontatzen bizi istorio bat, maitasunaz eta ahazturaz.

Miel A Elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2024/02/22

“Zer esan behar dut neure buruaz? Luigi Anselmi Txema Larrearen asmakizuna da...”

LUIGI ALSEMI

“Zer esan behar dut neure buruaz? Luigi Anselmi Txema Larrearen asmakizuna da...”

Poesia obra oparoa du Luigi Anselmik (Bilbo, 1954). Idatziagatik, eta publikatuagatik ere, ordea, ez da bere habiatik irtenzalea, ez dugu hedabideetan bere lanaren defentsan askotan ikusi. Larrazkeneko argi-ilunetan (Pamiela, 2023) argitaratu duen honetan ere, bere burua isilgorde eta gainerako guztiez jardun du, adiskidantzaren gorazarretan, liburuan egin duenez.

Miel A Elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2024/01/08

“Guk ez dugu gure burua irakurle klubtzat, besteak beste gure helburua sari bat ematea delako”

Amaia Goikoetxea Orbegozo

“Guk ez dugu gure burua irakurle klubtzat, besteak beste gure helburua sari bat ematea delako”

111 Akademiako koordinatzailea dugu Amaia Goikoetxea Orbegozo (Alegia, 1983). Ikus-entzuteko Komunikazio ikasketak egin, eta hasi zen lanean Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena egitasmoan. Gaur egun, 111 Akademiak Bilbon duen egoitzan, Euskararen Etxean, ari da lanean, Akademiaren pausoak gidatzen. Irulegiko hura bezain zorioneko da, irakurtzeko afizioa ofizio eginik.

Miel A Elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2023/12/21

“Ez daukagu helburu hotsandikorik: ahalik eta euskal irakurle gehien bilatzea da gure helburua”

Paperjalea.eus

“Ez daukagu helburu hotsandikorik: ahalik eta euskal irakurle gehien bilatzea da gure helburua”

Informatikaria da Dabid Martinez (Bermeo, 1986), eta informatikari dira Abaraska taldeko kide gutiz gehienak. Haiek sortua da, besteak beste, Paperjale.eus sare sozial proiektua, “euskal irakurleak eta liburu maitaleak” batzeko sortua, liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko tokia.

miel a elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2023/11/14

“Olerkariak eraginak baditu,

baina ari da zinez bere erraietatik”

Auxtin Zamora Durruti

“Olerkariak eraginak baditu, baina ari da zinez bere erraietatik”

Iragan apirilaren 16an festa ospatu zuen Hatsa elkarteak urtero ohi duenez. 25. aldia zuen aurten, eta ohi baino mardulago heldu da urteurreneko olerki bilduma ere: Hatsaren Poesia. Auxtin Zamora Durrutik asmatu zuen eguna, asmatu argitarapena, eta ez du harrezkero urterik hutsik egin. Eta geroan ere iraun dezan, Ainara Maia Urrotz idazle eta itzultzailea du orain Zamorak poesia bildumaren arduradun. Lehen galdera egin aurretik ere, izen arrosarioa esaten hasi da: poetak dira denak...

Miel A Elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2023/10/25

“Poesiak oraina esplikatzeko balio du, eta, ahal bada, etorkizuna esplikatzeko ere bai”

Pau Vadell

“Poesiak oraina esplikatzeko balio du, eta, ahal bada, etorkizuna esplikatzeko ere bai”

Urrian egonaldia egin zuen Pau Vadell Vallbona (Calonge, Santanyi, 1984) idazleak Pasaia Donibaneko Hugoenea idazle-etxean. Historian lizentziatua eta Literatura Katalanetan Masterra da, eta poeta, editore eta kultur kudeatzaile. Idazle gazteen Pèl Capell kolektiboaren sorreran parte hartu zuen 2008an, Adia Argitaletxea sortu zuen duela hamar urte. 2017an, Jocs Florals de Barcelona Poesia Saria irabazi zuen Esquenes vinclades (Bizkar elkartuak) lanarekin. Poeta baita, poesia liburu bat hartuta joan gintzaizkion: Hilda dago poesia? ¿La poesía está muerta? (Pamiela, 2016) Joseba Sarrionandia egile.

Miel A Elustondo – zaldi ero
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.