
Emozioen garrantzia oroitzapenak gordetzeko (I)
Lehenik eta behin, gizakiok badugu ahalmen axola handiko bat: garrantzizkotzat jotzen ditugun informazioak eta sentsazioak burezurraren barruan ondo ahokatua dugun garunean gorde ditzakegu, eta komeni denean haiek gogora ekartzeko gauza gara. Gaitasun natural harrigarri hori erabakigarria da geure historia pertsonala eraikitzeko, nor garen definitzeko eta geure buruaren jarraitutasunaren zentzua atxikitzeko, hau da, goizean esnatu eta ziur egoteko ge geu garela, gauean oheratu ginen pertsona berbera alegia.

IRAKURTZEKO LIBURUAK
Nire lagunek eta senitartekoek ondo dakiten bezala, aspaldion Alemaniatik alde egitean eta Euskal Herrira itzultzean luze pentsatu dut. Oraindik ez dakit noiz egingo dudan, baina erabaki dut datorren urtean (edo hurrengoan, gehienez) izango dela. Gaia ateratzen den bakoitzean, norbaitek galdetzen dit nire liburuekin zer egingo dudan. ZALANTZARIK GABE, nirekin joango dira liburuak, nahiz eta liburu horiek kutxetan sartu eta Euskal Herrira bidali behar ditudala pentsatze hutsak beldurra ematen didan.

ALFERREN OHOREZ
Lanaren mundua gero eta garratzago bilakatzen ari den bitartean, “30 loriosak” deitu garaian erabilgarri ziren eskubideak eta baliabideak ezabatzen dituzte gobernu neoliberalek. Lana esklabotasun modu bat bihurtzen ari da hiritar askorentzat. Beno, eskubide laboral haiek ez ziren, haatik, nagusigoaren opariak, borroka trinkoen ondorioz eskuratuak baizik.

Binomio fantastikoa: adimen artifiziala eta literatura
Istorioak sortzeko metodo bat da binomio fantastikoa, eta sinplea bezain eraginkorra da: hartu elkarren artean zerikusirik ez duten bi elementu arrunt, eta jarri harremanetan. Hor duzu istorioa, edo istorioak, harremanak era askotakoak izan baitaitezke.

Hobetu beharra
Hitzaldiak. Foku, su artifizial, eszenatokitzar, colab, brilli-brilli, koreografia, boom eta bideo-pantaila erraldoien garaian, soiltasun idorreko ekitaldiak dira hitzaldiak. Pertsona bat gai baten inguruan solas egiten publiko baten aurrean. Bertzerik ez. Amu gutxi ditu berez jendetza erakartzeko, osagai urri clickbait masiboaren eragina izanen duen post bat idazteko ere. Ezdeusa, iragarpenen iragarkien aroan –azken aldian hain modan jarri den egiteko modu honek hausnarketa sakon bat eskatzen du–.

Naturarentzako azken notak
II.zatia
Transhumanismoa pentsaera postmodernoaren gailurra da eta, postmodernismoan ohikoa den legez, iraultzaz, erradikaltasunez, feminismoz, ekologiaz berdintasunez, askatasunez… mozorrotutako aldarri anti-iraultzaile totalitario eta autoritarioa da. Proiektu tekno-kapitalistak agindutako paradisua. Azken iruzurra.

Naturarentzako azken notak
I. zatia
Aspaldi daukat artikulu hau bueltaka, iaztik bai, gutxienez, orduan hasi bainintzen argiago ulertzen egun bizi duguna duela milaka urte hasitako gerra baten azken atala baino ez dela. Azken atala, oraina hori baita beti, azken atala; baina baita jokoan dugulako ezagutzen dugun giza historiaren azken atala geu izateko aukera ere. Horixe da, behintzat, batzuen ideia, lehen aldiz gizakiok gidatutako jauzi ebolutibo baten atari gisa saldu nahi digutena.

Kingek inprentatik ateratzea eskatu zuen Rage eleberria
Orain hurrengo produktu kultural batek buru osasun makala duen pertsona batengan izan dezakeen eragin kaltegarriaz idatzi nuen artikulua. Bada, hari horri tiraka, beste adibide bat jorratuko dut artikulu honetan. Amerikako Estatu Batuetako literaturaren izen handienetako baten liburu bat, Stephen Kingen Rage, aipatuko dut, eta nola haren argitalpenaren ondoren izan ziren gertaera tragikoen ondorioz, idazleak eleberriaren ale gehiago ez inprimatzeko jarrera hartu zuen.

KILOAK GORA, KILOAK BEHERA
Guztiok badakigu sare sozialak, besteak beste, erakusleihoak direla, era guztietako enpresek beren iragarkiekin entretenitzeko eta dirua etengabe gastatzera gonbidatzeko plataforma perfektuak. Publizitate hori ez da ausazkoa, agidanez, logaritmo batek gure gustuetan (hobeto esanda, gure kliketan) oinarrituta aukeratzen duenari erantzuten dio. Hala ere, duela bi hilabetetik hona, nire sare sozialak betetzen dituzten iragarki guztiak menopausian pisua galtzeko metodoak dira. Eta ez dut ulertzen, menopausia iritsi ez zaidalako eta argaltzen saiatzen ari ez naizelako.