Esperimentuaren kontrola galdu zuten
Aurreko artikuluan iragarri bezala, alemaniarrek zinemara eramandako beste esperimentu batez arituko naiz hemen. Das Experiment, (Esperimentua, 2001) izenburuko filma zuzendu zuen Oliver Hirschbiegelek, Christoper Darnstadtek, Don Bohlingerrek eta Mario Giordanok idatzitako gidoiarekin. Mario Giordano beraren The Black Box (1999) liburuan oinarritu ziren horretarako. Idazle honek Stanfordeko kartzelan gauzatu zuten esperimentu bat izan zuen inspirazio iturri.
AZKENEKO ALDIZ
Azken hilabeteotan, sare sozialetan agertu da, eta whatsappez partekatu da «nostalgikoa» edo omen den meme bat. Bertan, 80ko hamarkadako arropez jantzitako haur-multzo bat ikusten da kalean, irribarrez kamerarako posatzen. Argazkia laguntzen duen testuak honela dio: «Egun batean, lagunekin jolastera joan zinen, hori egiten zenuen azkeneko aldia izango zela jakin gabe».
Emozioen garrantzia oroitzapenak gordetzeko. Eta (II)
Gogoan dut, lau urte nituela, eskolara hasi nintzen eguna. Nola joan nintzen maletatxoarekin eta nola lehen egunean jolas-orduan neure maleta horrekin atera nintzen patiora; beldur nintzen nonbait inork kenduko ote zidan. Halaber, oso gogoan dut nola duela urte sail ederra, oso mutikoa nintzela, aita oso haserre jarri zitzaidan iturri baten ondoan egin nuen bihurrikeria bategatik. Beste hainbat eta hainbat anekdota, aldiz, ez ditut gogoan. Zuri ere, irakurle, antzera gertatuko zaizu. Zer dela eta? Bizipen horiek zama emozional handia izan zutelako.
POESIAREN LEKUA
Poesiaz ari garenean, genero horrek gurean duen leku murritza deitoratzen dugu. Poemak idazten ditugunok nahi genuke, mundu klasiko eta historikoetan nola, irakurleak edan ditzan gure hitzak, gogoak hazteko, elikatzeko eta bihotzak inarrosteko. Baina ez gaude Homeroren edo Arestiren mendean.
Hortzak zorroztu
Furgoneta eta kamioi txikiak han-hemen ostatu eta peñetako despentsak betetzen, arropa txuria dendetako erakusleihoetan salgai eta etxetako balkoietan hedatuta, bisitariak nonahi, zapi gorria lepotik zintzilikatzeko prest… Giro berezia sumatzen da Iruñeko kaleetan azken egunotan. Jendartean, sentipen arraro xamarra partekatzen dugunaren sentsazioa, urduritasuna, galbana, gogoa eta ezinegona nahasten dituen toki estrainio horretan. Hurbiltzen ari dira, hemen dira kasik, oroitzeko eta ahazteko bere “unetxo” guztiekin datoz. Eta ez dakigu zer datorkigun.
Bi film bi esperimenturi buruzkoak
Alemaniarrek badute eskarmentua esperimentuei buruzko pelikulak egiten. Nabarmentzeko moduko bi eraman dituzte pantaila handira, zein baino zein interesgarriagoa: Das Experiment, (2001, Oliver Hirschbiegel), eta, Die welle (Olatua), Dennis Ganselena. Benetan gertatu ziren bi esperimenturen berri ematen dute eta biak ala biak dohainik ikusgai daude youtuben. Nik gaurkotasunik galdu ez duen filmari eskainiko diot artikulu hau, eta hurrengoa besteari.
Emozioen garrantzia oroitzapenak gordetzeko (I)
Lehenik eta behin, gizakiok badugu ahalmen axola handiko bat: garrantzizkotzat jotzen ditugun informazioak eta sentsazioak burezurraren barruan ondo ahokatua dugun garunean gorde ditzakegu, eta komeni denean haiek gogora ekartzeko gauza gara. Gaitasun natural harrigarri hori erabakigarria da geure historia pertsonala eraikitzeko, nor garen definitzeko eta geure buruaren jarraitutasunaren zentzua atxikitzeko, hau da, goizean esnatu eta ziur egoteko ge geu garela, gauean oheratu ginen pertsona berbera alegia.
IRAKURTZEKO LIBURUAK
Nire lagunek eta senitartekoek ondo dakiten bezala, aspaldion Alemaniatik alde egitean eta Euskal Herrira itzultzean luze pentsatu dut. Oraindik ez dakit noiz egingo dudan, baina erabaki dut datorren urtean (edo hurrengoan, gehienez) izango dela. Gaia ateratzen den bakoitzean, norbaitek galdetzen dit nire liburuekin zer egingo dudan. ZALANTZARIK GABE, nirekin joango dira liburuak, nahiz eta liburu horiek kutxetan sartu eta Euskal Herrira bidali behar ditudala pentsatze hutsak beldurra ematen didan.
ALFERREN OHOREZ
Lanaren mundua gero eta garratzago bilakatzen ari den bitartean, “30 loriosak” deitu garaian erabilgarri ziren eskubideak eta baliabideak ezabatzen dituzte gobernu neoliberalek. Lana esklabotasun modu bat bihurtzen ari da hiritar askorentzat. Beno, eskubide laboral haiek ez ziren, haatik, nagusigoaren opariak, borroka trinkoen ondorioz eskuratuak baizik.