Fikzioa euskaraz Primeran plataforman
Literaturan saiakera batek edo zinean film dokumental batek kontu errealak egoki azaleratu ditzake. Baina, era berean, fikziozko lan batek gai beraren beste ñabardura batzuk ere erakutsi ditzake, edota, gertaera beraren aitzakian, beste gai batzuk jorratzeko bidea eman. Era horretan, egilearen obra atseginagoa egin dakioke hartzaileari eta gozamen iturri izan, are gehiago, ikus-entzunezkoen kasuan, irakurtzen diren lanak baino errazago kontsumitzen direlako, irakurketak esfortzu gehiago eskatzen duen heinean.
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (eta III)
Honen aurreko bi artikuluetan egindako galderei erantzuteko, eta antzeko galdera gehiagori erantzuna emateko gaitasuna lantze aldera, komeni da justiziaren gaineko teoria nagusiak kontuan izatea. Behin-behinekoz hirutan bil litezke: gehienon ongizatea maximizatzea xedea dutenak (utilitarista); guztiaren gainetik norbanakoaren askatasuna errespetatzearen aldekoak (liberala), eta komunitatean nagusi diren balioak errespetatzea proposatzen dutenak (komunitarista).
Irtenbide onartezina
Gizakiaren historian emakumea eta eromena estuki lotutako bi hitz izan dira. Gure gorputzak eta garunak zeharkatzen ditutzen hamaika aferekin gertatzen den moduan, heteropatriarkatua arduratu da soka hori lotzeaz.
ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN BUELTAKA
Orain dela aste batzuk, lagun batek ChatGPT erabiltzea iradoki zidan. Berak ia egunero erabiltzen zuen eta ziurtatu zidan oso dibertigarria zela, pertsona erreal batekin (beno, «pertsona tentel batekin» esan zuen egiaz) hitz egitea bezalakoa zela. Edo ia. Eta nik, zientzia-fikziozko eta beldurrezko film- eta liburuzalea naizenez gero, horrelako teknologia amesgaizto bihurtzen den hamaika egoera gogoratu nituen eta ez nion kasurik egin. Are gehiago, beste zaletasun bat aurkitzea gomendatu eta mesedez, ChatGPTi niri buruz ez hitz egiteko eskatu nion. Badaezpada. Hau idazten dudan bitartean, lagun horrek Adimen Artifizialarekin solas egiten jarraitzen du, noizean behin bere senarrak eta semeak lagunduta.
OHITUREN ALDAKETA: IHAUTERIAK
Bizitzaren atzetik noala iruditzen zait: Gabonak pasatu ziren eta solstizioei buruz hitz egiten nuen nire lehenengo artikuluan; geroxeago neguak aurrera egin zuen eta Olentzerori buruz hitz egin nuen bigarrenean; orain, udaberrian sartu garen honetan ni, berriro ere, artikulu honekin inauterien garaira itzuliko naiz. Hain doa azkar mundua, edo agian ni naiz motel eta bizitzaren atzetik nabilena? Batek daki…
Informatua egotea kaltegarria da?
Behategiak aurten aurkeztutako txostenak dioenez albisteetan “oso” edo “izugarri” interesatuta daudela dioten pertsonen ehunekoa nabarmen jaitsi da. 2017. urteaz geroztik berriak “batzuetan” edo “sarritan” saihesten dituztela diotenen kopurua bikoiztu egin da herrialde batzuetan.
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (II)
Honen aurreko artikuluan egindako galderei erantzuteko, Robert Wilentzen arabera, ez zen benetako adostasunik egon ama besterentzat ekartzea hitzeman zuenaren aldetik. Kontratuaren arabera, hark konpromiso ezeztaezina hartu zuen, aurrez jakiteke zer-nolako loturak izango zituen umekiarekiko.
Autoerretratua
Celia Paul XXI mendeko margolari handienetako bat da, autoerretratuaren eta erretratuaren maistra, giza psikologiaren itzal eta argiak pintzelkada bakoitzaren bitartez islatzen dakien horietakoa.
OHITUREN ALDAKETA: OLENTZEROREN ADIBIDEA
Aurreko artikuluaren azken zatian tradizioen aldaketei eta bilakaerari buruz hitz egin genuen. Eta oraingoan gaian sakondu nahiko nuke. Ohitura guztiak, baita tradizionalenak ere, aldatuz eta garaira egokituz doaz.