Euskal idazleak irakurle :: IRATI GOIKOETXEA 2023/01/17

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Irati Goikoetxearen irakurketa gomendioak:

  1. Han goitik itsasoa ikusten da - Julen Gabiria
  2. Antzararen bidea - Jokin Muñoz
  3. Nora ez dakizun hori - Irati Jimenez
  4. Eztia eta ozpina - Patxi Zubizarreta
  5. Bitartean heldu eskutik - Kirmen Uribe

 

Nabarmendutako liburua:

Han goitik itsasoa ikusten da - Julen Gabiria

Jende txikia protagonista duen liburu handi bat da Julen Gabiriarena. Bizitzak eguneroko iraultzak behar ditu, barruko oasietan uholdeak eragingo dituena. Julenek zipriztindu egiten du irakurlea, pertsonaia bakoitza jartzen du ur-alde eta ur-kontra igerian eta irakurlea itsaso horretan itotzera behartzen du. Nekez derrigortze ederragorik.

IRATI GOIKOETXEA