Euskal idazleak irakurle :: FITO RODRIGUEZ 2023/09/26

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Aintzane Usandizagaren gomendioak:

  1. Kalaportutik Iurretara, Mikel Asurmendi

  2. Zaldi bat ihes garrezko zelaian, Koldo Izagirre

  3. Konfinamenduan ere konta-kontari, Joseba Aurkenerena

  4. Zaldi Berdea, Jose Mari Sagardui

  5. Garapena gelditu , Xipri Arbelbide

Nabarmendutako liburua: Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles

Hondarribiko idazlearen lehenengo eleberria (Alberdania, 2018) irakurri nuenean nobela baino gehiago zela pentsatu nuen. Beraz, nire ustez, XXI. mendearen erdian kokatzen den istorio distopiko honek etorkizuneko gizarte fikzioa egiteko baliagarria den genero literario baten egokitasuna aldarrikatzeko balio du. Izan ere, informatizazioa dela medio, datorren bizimoduan aurkituko ditugun botere eta kontrolaren inguruko jarrerak definitzeko, hausnartzeko eta, finean, aurre egiteko, fikzioa ezin da aski izan, aitzitik, ikuspegi teorikoak eta liburuen erreferentziak ezinbestekoak baitira: Fromm, Moro, Orwell, Huxley eta abar, kontatzen dena ulertzeko oinarrizkoak direlako, hain zuzen ere. Halere, “Bihotzean daramagun mundua” erraz eta azkar garatzen den testua da eta irakurtzea merezi du.

FITO RODRIGUEZ