Euskal idazleak irakurle :: AINTZANE USANDIZAGA 2023/09/26

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Aintzane Usandizagaren gomendioak:

  1. Gu orduko hauek, Garazi Arrula

  2. Zauri Bolodia, Oier Guillan
  3. Ez dakit zertaz ari zaren, Ana Malagon
  4. Umeek gezurrak esaten dutenetik, Uxue Apaloaza
  5. Neguko zirkua, Harkaitz Cano

Nabarmendutako liburua: Gu orduko hauek, Garazi Arrula

Zortzi ipuin hauetan pertsonaien paisaia afektiboetan barrena eramango gaitu Arrulak, gure ustezko identitate horren eraikuntzako ezerosotasunei begira jartzera behartuz; eskolako patioan, auzoko asanbladan zein pisu partekatuetan.
Pertsonaien arteko erakarpen eta arbuioak sentituko ditugu, esaten ez direnez mukuru dauden elkarrizketetan hondoratuko gara, narratzaile ahotsak maisuki eta oharkabean eramango gaituelarik, pertsonaia baten begiradatik bestearenera; baita ipuin berdinaren baitan ere.

AINTZANE USANDIZAGA