Euskal idazleak irakurle :: ASEL LUZARRAGA 2023/03/21

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Asel Luzarragaren gomendioak:

  1. Ibaiertzeko ipuina, Oihane Amantegi
  2. Nora ez dakizun hori, Irati Jimenez
  3. Moroak gara behelaino artean? , Joseba Sarrionaindia
  4. Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendi
  5. Iazko hezurrak, Unai Elorriaga

Nabarmendutako liburua: Ibaiertzeko ipuina, Oihane Amantegi

Liburu honi magia dario, gure letretan ohikoa ez den bidea hartuta. Itxura xaloaren pean bizia eta herioa bereizten dituen marra lausotu eta mundu errealak eta mitikoak bat egiten dute xarmaz betetako estiloak gidatuta. Harribitxi bat.

ASEL LUZARRAGA