Euskal idazleak irakurle :: MIREN AGUR MEABE 2023/02/07

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Miren Agur Meaberen irakurketa gomendioak:

  1. Esaten dugun argia, Karlos Linazasoro
  2. Eskuan beti zerbait, Maialen Berasategi
  3. Arkenbele kantak, Mikel Taberna
  4. Hostoen hezurdura unatua, Maixa Zugasti
  5. Ahaztu baino lehen, ama, Mikel Etxaburu

Nabarmendutako liburua:

Esaten dugun argia

Argia adieraztea da ahots poetikoa eta biografikoa gidatzen dituen ardatza, denboraren eragin suntsigarria arintzeko.

Naturaren filosofiarekin lotutako hizkuntza zehatz eta fina baliatuz, egileak gai metafisikoak aurkezten ditu, hala nola bizitza, heriotza, edertasuna, galera, sustrai genealogikoak, etab., arranditasunik gabe, maitasuna eta isiltasuna salbazio izan litezkeelakoan.

Lirismo estetizista horretan, euria, bidea, basoa eta txoriak dira izatearen misterioei aurre egiteko lagunak.

 

MIREN AGUR MEABE