Euskal idazleak irakurle :: LEIRE VARGAS 2023/01/31

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Leire Vargasen irakurketa gomendioak:

  1. Bertute Txikiak, Natalia Ginzburg; Irene Hurtado de Saratxo Mendietak euskaratua
  2. Erraiak, Danele Sarriugarte
  3. Aldibereko, Ingeborg Bachmann; Idoia Santamaría Urkaregik euskaratua
  4. VHS, Oier Guillan
  5. 39 Lore, Amancay Gaztañaga

Nabarmendutako liburua:

Aldibereko

Gure barne-bulkadak muturreraino eramaten dituzten bost protagonista aurkezten dizkigu Ingeborg Bachmannek Aldibereko narrazio-bilduman. Haien ofizioei, posizio sozialei edo ingurukoekiko harremanei lotutako exigentzien aurrean nolabaiteko krak bat, haustura bat bizi izan duten emakumeak gorpuzten dira kontaketetan, eta, prosa bizi eta adierazkorrari esker, zentzua hartzen dute haien kaleidoskopioetatik desitxuratutako errealitateek ere. Maisuki ekarri ditu euskarara Idoia Santamaríak giza gogoa bezain nahasgarriak diren ahots hauek, eta nago guztiok aurkitu ahalko dugula gure baitan ezkutatutako anabasa-aleren bat haiengan.

 

LEIRE VARGAS