Euskal idazleak irakurle :: Aintzane Galardi 2022/10/06

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, ekimen berria abiatu dugu EIEn:


 "Euskal Idazleak euskal irakurle".

Gure bazkide batzuk, eskuzabaltasunez, euren irakurketa kuttunen berri eman digute.

Hementxe egitasmoari hasiera emateko Aintzane Galardik aukeratutako lehen liburu sorta:

 

Aukeratutako liburuak:

Nola gorde errautsa kolkoan (Susa) Miren Agur Meabe.
Itzultzeko etorri naiz (Balea zuria) Felipe Juaristi.
Natura Berriak (Pamiela) Jon Gerediaga.
Safo, poesia guztia (Balea zuria) Itzultzailea: Maite López Las Heras.
Lainoa janez (Erein) Juan Kruz Igerabide.


Nabarmendutako liburua: Nola gorde errautsa kolkoan (Susa) Miren Agur Meabe.

Palmondo baten azpian atsedendu naiz eta oroimenaren geografian murgildu Meaberen liburua eskuetan dudala. Hantxe azaldu da izan nintzen neskatila, masailak gorri lausoturik nituen haurtzaroko gertakariak gogora ekarriz. Gero, iraganeko emakume entzutetsuak agertu zaizkit banan-banan eta baratzean eman dugu arratsaldea, zume zurizko besaulkietan jarrita, poesiaren misterioa deszifratu nahirik.

Aintzane Galardi