Sormen lana :: Marisa Arruabarrena 2022/06/15

AITARI

 

ZU GABE

 

Biziminaren kolorea grixtu da

grixtu zait.

 

Biziminaren kolorean

gorria, horia… bizia.

 

Biziminaren kolorerik gabe

zu gabe,

Iluna nagusi.

 

**

 

 

ZU GABE II

 

Kontu batzuk

ez dute atzera bueltarik

izaten.

 

Ikasi beharko dugu

honi ere

aurre egiten.

 

Zu gabe

zentzu gabe...

 

 

 

**

 

ANESTESIA



 

Otsoa zelatan dudan une garratz honetan

une ilun eta odoltsu honetan

zure hitzek sendabelar gixan

nire barrenak txingurritu dituzte

eta anestesia horri esker

zutik jarri naiz

                                                      beste behin ere.

Marisa Arruabarrena