AISIALDIAN ALDAKETAK
Uda amaitu berri da eta, beste behin ere, bisitatu ditugun tokietako argazkiek sare sozialak betetzen dituzte, gozatu ditugun ametsezko paisaiak gogoraraziz. Argentinako Patagonia eta Iguazuko ur-jauziak bezalako leku urrun eta exotikoak, Kanbodiako Angkor tenpluak, Australiako Koral Hesi Handia, Peruko Andeetako Machu Picchu mendiaren altuera sakratuak, Txinako Harresi Handia, Indiako Tal Majal... Ezerk ez gaitu harritzen, dena eskura baitugu gure poltsikoak jasaten badu, noski.
“Bilbaino go home” irakurri nuen Gorlizen behin, Bizkaiko hiriburutik kostaldeko hondartzetara oporretara joaten baitziren lehen gure gurasoak. Eta handik sortzen zaidan lehen hausnarketa: jada ez duela balio ondoko herrira joatea udan. Are gutxiago Mediterraneoko hondartzetara bidaiatzeak, eguraldi ona eta tenperatura beroagoa bermatzeko. Ezta Europatik hurbil samar dauden lekuetara ere, hala nola Lisboara, Erromara bere Koliseo handiarekin. Are gehiago, esango nuke ez dirudiela nahikoa Egipto bezalako herrialde hurbilak bisitatzea piramideak ezagutzeko, edo Maroko bisitatzea Marrakecht, Fez edo Saharako basamortuarekin gozatzeko. Ez, ez... gero eta urrunago joan behar dugu, globoaren beste puntaraino, posible bada; izan ere, horrela izan ezean, badirudi "ez garela mugitu" edota "oporrik izan ez dugula".
"Zenbat eta urrunago hobeto" eslogana nagusitu da oporraldiko leif motiv gisa, baina nik neure buruari galdetzen diot... benetan hala al da? Nire ustez, oporrak deskonexio-aldi bat dira, eguneroko errutina alde batera utzi eta aldatu behar dugun unea, normalean behar adina denbora ez duzun gauzak egiteko. Eta bakoitzak erabakitzen du zerk betetzen duen, bere bizitzari zentzua ematen diola, gozarazi egiten duela. Egongo da hori egingo duenik eguerdira arte ohean geratuz, baina baita egunsentia ikusteko jaikitzea erabakiko duenik ere. Era berean, pertsona batzuk leku ezkutuenetara joango dira, eta beste batzuk, berriz, bete-betean sentituko dira eguna hondartzan igaroz, eguzkiaz, tenperatura atseginaz, kresalaren usainaz eta itsas brisaz gozatuz. Bakoitzak erabaki dezala, ez gaitezen derrigortuta sentitu urrutirako trenera igotzeko.
Baina, aldi berean, beste gogoeta bat ere sortzen da nire buruan: gero eta urrunago bidaiatzen duten pertsonak munduan duten kokapen pribilegiatuaz jabeturik izango ote dira? Gure planetan, zoritxarrez, milioika pertsona kolpatzen dituzten gerrek eta goseak. Bidaiatzen duzunean pertsona horiek ikusten dituzu edo paisaiaren zati bat baino ez dira? Batzuek elikatzeko ere ez duten bitartean, guk gero eta urrunago bidaiatzen dugu, etika alde batera utziz eta paisaiaz gozatzea beste kezkarik gabe. Erakusten digutena, noski, miseriak gune turistikotik at daudelako, mendebaldeko begiradetatik ezkutatzen direlako. Oporrez goza dezagun, egoera hau aldatzen lagundu beharrean. Izan ere, zer egin dezake pertsona bakar batek sistema osoaren aurrean, ezta? Jakina, aldatu ezin dugunez, izan gaitezen engranajearen parte. Gehiengoaren filosofia hantzeko zeozer delakoan nago.
Aipatzen ditudan pertsona horiek gu bezalako herritarrak dira, eta egunerokoan birzikla daitekeen guztia birziklatzen dutelako. Eta ibilgailu hibridoak edo elektrikoak erosten dutenez, kontzientzia garbia dute, nola ez. Herritar onak. Baina alarma klimatikoa dagoen garai hauetan -badirudi termino hori,alarmarena, ez dela nahikoa hedatu herritarren artean beren ohiturak aldatzeko–, jakingo al dute pertsona horiek beren joan-etorriek ingurumenean duten eragina? Izan ere, ez da gauza bera Bilbotik Plentziara, Zarautzera edo Biarritzera joatea bertako hondartzez gozatzera, ezta Maldivetara, Karibera edo Galapagoetara joatea ere. Argudiatuko dute hondartzek ez dutela zerikusirik, noski. Eta arrazoi izango dute. Baina orduan gure bidaiek eragiten duten aztarna ekologikoa onartzen dugu, ezta?
Bukatzeko irudi bat: gogoratzen dituzu Everesten gailurra egiteko zain zeuden pertsona-ilarak? Ba, nire ustez, zeozer gehiago edo gutxiago baina horrela gaude leku guztietan, zoritxarrez. Agian, Elion Muskek, gizakia Martera eramateko proiektuarekin, gehiago ematen ez duen planeta bat arintzeko irtenbidea izango du.
Ondo etorri, iraila. Ondo etorri, eguneroko errutina.