Zikoinaren hegaldia

Zikoinaren hegaldia

Rilke poetak zioenez, pertsonok ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Beharbada horrexegatik sentitzen dugu guk geuk ere udazkenean norabait abiatzeko eta hegaldatzeko gogoa, gure txokoa utzita, urruti minez menturatzeko premia. Dena dela, literaturak eta arteak, oro har, gerturatu eta erraztu egiten digute hegan egiteko aukera hori…

~Hegaldi bat:Danimarkatik Afrikaraino, Kopenhagetik Marrakex hiri gorriraino; zerutik mugarik ikusten ez duen zikoina batekin batera hegaldatuko gara, argitasun eta epeltasun bila.

~Gogoeta poetiko bat:ekitaldian errefuxiatuen, etorkinen, baztertuen ahotsa jasotzen da, batez ere Europan bizi diren jatorri arabiarreko idazleen liburuetatik: Tahar Ben Jelloun, Rafik Schami, Amin Maalouf, Fatima Mernissi… Marrakexeraino iristea dugu helburu, eta bizi dugun une historiko latz honetan esperantzaren eta konpromisoaren argia piztea.

~Esperientzia intimo bat:hitzak Patxi Zubizarreta eta Felipe Barandiaranen aldetik etorriko zaizkigu, baina saioan zehar hitza astun eta zamatsu gerta ez dadin, tarteka isildu, eta Pello Ramirezen txeloa entzun ahal izango dugu, eta Mintxo Cemillanen zuzeneko margolana, pausa moduko bat hausnarketarako, emoziorako, indarberritzeko.

Bazkidea(k): Patxi Zubizarreta
Ekitaldi mota: Ikus-entzunezkoa: errezitaldi piktoriko-musikala
Hizkuntza: Euskara (gaztelania)
Iraupena: 60 minutu
Iraupena: 60 minutu
Estreinaldiaren data: 0000-00-00
Areto mota: Giro bildu eta intimoa sortu behar du.
Nori zuzendua: Gazte eta helduentzat.
Zenbatentzat egokitua: Mugarik ez.
Produkzio beharrak:

tokiak argiztapen baldintza minimoak behar ditu hiru gune nabarmentzeko: musikariarena, hizlariena, margolariarena.

~akustika baldintza egokietan, zutikako bi mikro eta bi atril behar dira; txelo bat egongo dela kontuan hartu behar da.

~pinturarako, asto edo kaballete bat behar da.

Saioak eskatu