Shane MacGowanen gibela

Shane MacGowanen gibela

Shane MacGowan The Pogues taldeko kidearen bizitzaren inguruko ikuskizuna prestatu dute Unai Elorriagak eta Gibelurdiñek musika-taldeak. Literatura, musika, bideoa, poesia, bertsoak… nahasian pertsonaia berezi horren bizitzako gorabeherak xehetuz. Shane MacGowan kantari eta konpositorearen izaera batetik eta Euskal Herriarekin zeukan harreman bitxia bestetik. Musika, irudia eta literatura modu naturalean uztatuta.

Bazkidea(k): Unai Elorriaga
Ekitaldi mota: Ikus-entzunezkoa
Hizkuntza: Euskara, ingelesa
Iraupena: 75 minutu
Iraupena: 75 minutu
Estreinaldiaren data: 0000-00-00
Areto mota: Antzokia
Nori zuzendua: Adin guztietako euskaldunei.
Zenbatentzat egokitua: Antzoki itxia bada, handia zein txikia (200-2000)
Produkzio beharrak:

Bideo-proiekzioa /Argiztapen sistema / Soinua zuzenean.

Soinu- eta argi-teknikariak geuk eramango ditugu. Atxikita bidaltzen dizkizuegu eurek prestatutako “rider”ak. Zalantzarik bada, euren kontaktuak daude atxikitako dokumentuetan (Jon Luhman –argi-teknikaria- eta Aritz Pilar –soinu-teknikaria-).

Rider eta planoa

Saioak eskatu