MUXUAK sentikaria

MUXUAK sentikaria

Ainara Maiaren "Muxuak" azken poema-bilduman oinarritutako sentikari literario-musikala-artistikoa da. Marrazki eta ipuin-kontaketa munduan eskarmentu handiko Mattin Martiarenaren akuarelek osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta akuarela-margoen tarteetan errezitatzen dituzten poemak gitarra eta muxu-gitarrarekin nahasten dira. Muxu-kitarraren bitartez, Scaccia pensieri edo pentsatzeari uztea erabaki du Ainara Maiak eta MUXUAK banatu nahi ditu jendartean pentsatzeari uzteko eta sentitzera, sentituz batera, gero ekiteko bihotzaren arabera.

Bazkidea(k): Ainara Maia
Ekitaldi mota: Sentikario musiko-literario-artistikoa
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: Ordubete
Iraupena: Ordubete
Estreinaldiaren data: 2017-03-19
Areto mota: Areto txikia
Nori zuzendua: Helduentzat
Zenbatentzat egokitua: 1-50
Produkzio beharrak:

Mikro bat edo bi, koadroak jartzeko astoa eta pantaila-projektorea entsegua.

Saioak eskatu