youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Xabier Gereño

Xabier Gereño Sormen-lanak

Bilbo, 1924-2011. Merkataritza Peritu titulua zuen, Bilboko Merkataritza Eskolan lortua. Honez gain, Merkataritza Irakasle titulua eskuratu zuen Kanaria Handiko Las Palmas-en. 1980tik 1988 arte Euskaltzaindian lan egin zuen, hango kontabilitatea euskaraz berrantolatzen. Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna eta Aizu!-n idatzi du, besteak beste. Ehundik gora titulu argitaratu zituen, batez ere nobelak eta teatroa, euskaraz zein gaztelaniaz: Iruineako asasinatzea, Gudari bat, Espioitza, Napoleon, Frantziako enperadore, Ezkontzak konpontzen, Iran-era bidaia edota Benilde printzesa zenbait aipatzearren. Halaber, euskara ikasteko metodoak idatzi zituen, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatziak, eta lau hiztegi guztira. Euskal Abestiaren Sariketen sortzailea eta antolatzailea, euskaraz idatzitako abesti berriak saristatzeko. CINSA etxearen arduradun bezala, euskal musikaz osatutako 42 diskoren grabazio eta banaketa zuzendu zituen. Euskara ikasteko programa bat zuzendu zuen TVE-an bi urtez. Euskal teatroaren bultzatzailea. Euskal Irrati Telebistako lehenengo Administrazio Kontseiluko partaidea (1982tik 1984ra). Hainbat sariketa literariotan epaimahaikide lanetan ibilitakoa. Euskaltzain laguntzaile izendatu zuten 1965ean. Ohorezko Euskaltzaina da 1999 urteaz geroztik.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila