Rufino Iraola Garmendia Sormen-lanak
1945-2019, Zaldibia. Zaldibiko Eskola Nazionalean egin zituen lehen ikasketak. Ondoren Arantzazuko ikastetxean, Beasaingo Lasallen, Bergarako UNEDn eta azkenik Donostiako Magisteritza Eskolan. Irakasle titulua atera zuen Euskal Filologia espezialitatean. Lana toki desberdinetan egindakoa da, hala nola, Zumarragako Esteban Orbegozo lantegian, ajustadore bezala, Zaldibiko Muebles Yani lantegian, bulegoan, Beasaingo CAFen, hemen ere bulegoan, Urretxu, Zarautz eta Lasarte-Oriako udal euskaltegietan. Gaur egun, azken honetan jarraitzen du. Kolaborazio ugari egin ditu egunkari eta aldizkari desberdinetan: El Diario Vasco Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE, Euskaldunon Egunkaria, Bertsolaria, Zabalik, RIEV, Zeruko Argia, Bidegielak, etab. Bertsolaritzan sari ugari jaso ditu, hala nola, Xalbador, Lazkao Txiki, Orixe eta Zapirain Anaiak sariak.