youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Piarres Xarriton

Piarres Xarriton Sormen-lanak

Hazparne, (1921-2017). Uztaritzen eta Baionan egin zituen lehen ikasketak. Erroman amaitu zuen Teologia eta Parisen Filosofia. Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea da. 1950. hamarkadan Euskaldun Gazteria gazte-erakundearen buru izan zen. Parisko Euskal Etxearen sortzaile eta Hazparnen Langintza Eskola sortu eta zuzendu zuen. Irakaslea izan da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) besteak beste, eta UEUren sortzaileetakoa izan zen. Ipar Euskal Herriko literatura aztertu eta ezagutarazi du; itzulpenak ere egin ditu. Euskaltzain urgazle (1950) eta euskaltzain oso (1985) izendatu zuten, eta EIZIEko ohorezko kide  eta EIEkoa ere bai(1996). Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkarian idatzi du. Jean Etxepare Mirikuaren euskal lanak (1984-1988) eta Piarres Larzabalen idazlanak (1991) hainbat liburukitan bildu eta argitaratu ditu. Xarritonenak dira, halaber: Euskaldunak (1943); Le droite des peuples à leur identité (1979), doktore tesia; R. M. Azkue eta P. Broussain elkarri-idazketa (1986); Jose Mendiague. Haren bizia eta kantuak (1992); edota De re publica edo politikaz (Elkar, 2003), besteak beste.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila